Liburutegia


2021eko uztailaren 27an
Marearen erraietan
Jose Inazio Basterretxea Polo
Alberdania
168 orrialde

«Zendu zuten» gizonaren egunak

Jose Inazio Basterretxea Polok arrakasta lortu zuen aurreneko nobela laburrarekin, Falo zantarra (1988). Baina Joane Barolo izengoitiarekin izenpetua zegoenez, inork gutxik jakin zuen bere benetako egilea nor zen. Orain Marearen erraietan plazaratu berri du, gai gordin samar baten gainean osatutako nobela: osasuntsuen mundutik erauzi eta gaixoen mundura bota duten pertsonaren sentimenduak agertzen dituen eleberria baita. Garaia baino lehen «zenduta» izan den gizona ez da, hala ere, eleberriko pertsonaia nagusi bakarra. Hiru emakumek izango dute gizon horri gertatutako ezbeharraren eragina. Bere amak, batetik; garai batean bere emazte izan zenak, bestetik; eta jada gaixo dagoenean gertutik ezagutuko duen hirugarren batek.

Bat. Soziolinguistika aldizkaria
Batzuen artean
Soziolinguistika Klusterra
202 orrialde
10 euro


Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduak hizpide

Soziolinguistika Klusterrak plazaratzen duen hizkuntza normalkuntza eta glotopolitika aldizkariak egin berri duen dosierrean Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak jasotzen dira. Euskal Herriak bere osotasunean dituen ikasketa errealitate ezberdinak hartu dituzte aztergai -labur esanda, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroa Garaian eta Iparraldean euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera nolakoa den- eta Josep Vallcorbaren Katalanaren irakaskuntza Katalunian lana gehitu diote. Dosierrean ukitzen diren gaien artean, hauexek daude: hizkuntza ereduen diseinua, irakaskuntza euskalduntzeko proposamenak, ereduen egoeraren balorazioa eta hizkuntza ereduak aurrera begira.

Donostia.
Ehun paisaia
Jorge Moreno
Sua
128 orrialde 18,50 euro


Donostiaren 100 aurpegi

Donostiak betitik dituen edertasunak ezagunak dira, baina hiriak aldaketa ugari izan ditu urte batzuetatik hona, eta ohiko irudiez gain, beste horiek guztiak islatzen ahalegindu da Jorge Moreno argazkilaria Sua argitaletxearen eskutik kaleratu duen Donostia. Ehun paisaia liburuan. Haizearen orrazia, Ondarretako hondartza, La Perla bainu etxea, Gipuzkoako plazan dauden terrazetatik bat, Frantziako pasealekua, Udaletxea, haurrak jolasten ikusten diren Trinitate plazako frontoia, Zurriolako surf giroa, Bretxako merkatua, Polloeko tunelak, Kursaaleko auditoriuma eta Batzar jauregia, Altza auzoko etxe «erlauntza» horietako bat, antzeko eraikuntza baina Atotxa auzoan, Arbideko dorreak Miramonen, Igeldoko funikularra, Anoetako estadioa, Boulevarda, abesbatza Alde Zaharrean, Uliako itsaslabarrak...

Lauburu. Pirinioetako kontakizunak
Batzuen artean
Euskal Idazleen Elkartea, Nabarra
122 orrialde

Xareta bailarak ernarazitakoak

Euskal idazleen eta idazle katalanen arteko topaketa baten ondorioa da Lauburu. Pirinioetako kontakizunak. Xaretako bailaran gertatu zen, 2005eko ekainean. Eta Tere Irastortzak Topikoetatik ihes, eta elkarrekin topo idazlanean gogoratzen duen bezala, Xareta bailaran bildutako herri bakoitzak orri ezabaezinak ditu euskal literaturaren liburuan: Sarako Eskola osatu zutenenak, besteak beste. Dena den, oraingo askoren ustea omen da ezin dela literatura modernorik egin Euskal Herrian bertan. Bada, oker daudela erakusten dute Xaretan barrena egindako ibilaldietan inspiratu diren hamar ipuinok. Gaurko eta atzoko tokiak, pertsonaiak eta garaiak lotu eta askatu daitezkeela ipuinetan, iraganarekin eta etorkizunarekin topo eginez. Istorio gehienak, idazle katalanek burutuak izan dira, eta euskaratuak Joxan Elosegi eta beste itzultzaileei esker.

Un extraño envío
Julia Otxoa
Menoscuarto
164 orrialde
13 euro

Julia Otxoaren azken ipuin bilduma

Menoscuarto argitaletxeak aurkeztutako Un extraño envío izenburuko liburuan, Julia Otxoa idazle donostiarraren azken ipuin bilduma eskaintzen da. Berrogeita hamabost istorio agertzen dira bertan, batzuk labur-laburrak, luzexeagoak besteak. Edozein hiritan suerta daitezkeen gertakizunak kontatzen dizkigute, gertakizun horiek inon oso ohiko ez badira ere. Adibidez, ipuin bildumari titulua ematen dion kontakizunean, emakume batek urrun duen gizonari idatzitako gutunak irakur daitezke, erabat asaldaturik utzi duen gertakizuna azalduz: argitaletxe berri batek liburu susmagarri bat bidali dio, eta ondorioz etxetik irten ezinik gelditu da; are, etxe barruan beste norbait dagoela uste du.

Pirata (3)
José A. Lopetegi
Saure
64 orrialde/ 18,50 euro


Ongi marrazten irakasten duen Pirata saileko komikia

José A. Lopetegiren gidoia eta marrazkiak dituen Piratarekin ongi marraztu? Behin hasi eta gero jarraitu! izenburuko komikian, marrazkilaritzan trebe izateko egin behar diren -eta sekula egin behar ez diren- guztiak irakasten dizkie komikiko artistak Pirata eta bere lagun minari. Eroso marrazteko behar den lan egiteko tokia, esertzeko jarrera onena, paper eta lapitza motarik egokienak, nola koloreztatu, aurpegiak edo giza gorputzaren anatomia marrazteko erak, perspektiba zer den eta beste hamaika trikimailu interesgarri.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude