argia.eus
INPRIMATU
Bertso berriak... Euskaldunako besaulkiek jarriak
Xabier Paya @xabipaya 2021eko uztailaren 19a

I

- Ai ene aspaldiko
besaulki laguna
berriz ere apaintzen
dugu Euskalduna.
- Igor izango al da
Gure txapelduna?
- Oker zabiltza, Igor
«Retirau» da, jauna...
- Igor, badator baina
ez zuk nahi duzuna.


II

- Atxuriko mutilak,
Ranking arabera,
Kantatuko du ondo
Aletik alera.
Ikusle du alaba
Ta andrea bera,
Ziur igotzen dela
bat oholtza gainera...
- Haurtzaindegia jarri
beharko zaie ba!


III

- Entzun dut Enbeitatar
bat badatorrela
- Oihane esertzeko
Ni har nazatela!
- Igual Jon izango da
Nor hobe bestela?
- Trankil, hau berria da
Ziurtatzen dela
Aitonak beste poz bat
izango duela.


VI

- Fan zaratatsuenen
Record nabaria,
Erretzailea eta
Doinu-dantzaria,
«I» bat abizenean
(bi "Pai/yalandia")
Euskaldunan hirutan
izanik handia,
azkena sartzen hau du
laugarren aldia.


VII

- Eta Larrabetzuko
Tipo hori aurten
Xalo, Xume, Xamurki
Ari da jarduten.
Honek ere jendea
Urtzen du hainbaten:
Neska batek esan dit
lehen bazter baten
ea utzi ahal nion
besaulki izaten.


VIII

Eta XABI ez al da
tipo geniala
Esaten du: «onenak
irabaz dezala»
baina guk badakigu,
Bizkaiak bezala,
bera dela onena,
ez ote da hala?
(Amamarik ez badu
bost eros ditzala).