argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a
Gilen Mejuto Garcia itzultzaileak erabili.com-en esanak: «Nire proposamena da Euskal Zonalde baten kreazioa sustatzea. (...) Euskal zonaldean bermatuko dira euskaldunen hizkuntza eskubide guztiak. Instituzioetako eta administrazioko atal guztiek lan egingo dute euskaraz. Inori ez zaio berriz inposatuko erderaz egitea. Areago, garantizatuko da gaztelania -edo frantsesa- ez erabiltzeko eta ez jakiteko eskubidea. Badakit esango digutela hau ez dela legez egingarria, antikonstituzionala-eta dela. Baina, hain zuzen, eskatzen duguna da legea molda dadila eskari horretara».

Maixan Merkapidek gipuzkoaeuskara.net web gunean Euskararen Erakunde Publikoaz esanak: «Edozein Hizkuntza Politika bideratzeko funtsezko baldintza aipatzen ez delarik, nolako irakurketa egin behar da? Lege babesik gabe antolatu daitezke neurri ausartak, eraginkorrak? Proiektuari lotuko diren aurrekontu ahalek baldintzatuko dute noski plan honen gauzatzea ere».