Maltzagatik: Oinarrizko bost ideia blokeoaren erdigunean


2007ko otsailaren 21ean
Ustezko etakideen azken atxiloketek xake taula gaineko mugimenduen jarraipena adierazten dute. Atxiloketen kontuetan ez da berririk egia esan, martxoaz geroztik itogina etengabekoa da eta. Ustezko ETAren arma lapurretaren ondoren izana, ordea, akaso bai. Aipatu izan da horiek izango ote ziren Espainiako Gobernuak iragarritako ondorioak, eta oraindik hala ote den jakin barik, esan liteke distentsio garaian gertatzen diren tentsio ekintza guztiak direla kaltegarri, izan hauek pistola lapurreta, kale istilu edota errepresio moldekoak. Berririk ez teilatupe honetan.

Kontua da ez dakigula elkarrizketa prozesuaren zein unetan gauden, eta gertakari hauek guztiek argazki geldiaren itxura iradokitzen dute. Negoziazioen eragile nagusiek larritasuna eta blokeo mezua igortzen dute behin eta berriz, eta horrek geldikortasun itxura areagotzen du gizartean. Iraganekoak ezagututa, halaber, azpimarratzekoa da, alderdien arteko kritika politikoen doinu nahiko lasai eta patxadazkoa. Giroak berez ez du ezer konponduko baina lagundu bai.

Eta zer egin, zer idatzi halako blokeo egoeretan? Politikariek ehundutako txutxumutxu, filtrazio edota adierazpen sareetan aritu nahi duenak beti izango du horretarako betarik. Baina une batzuetan sare horretatik eta egungo une zehatzetik ihes egiteko saioa ere interesgarria izan daiteke, batez ere benetan non gauden kokatzen laguntzeko. Halako negoziazio prozesu batean murgilduta egoteak azpimarratu egiten ditu lehendik ere -ausartuko nintzateke euskal gizartean esatera- argiak ziren laupabost oinarrizko ideia:

  • Mende erdia irauten duen gatazka politiko eta bortitza bideratzeko ahaleginaren erdian gaude. Elkarrizketa eta irtenbide politikoan oinarritutako formulekin bakarrik bideratuko da.

  • Egungo euskal gizartearen testuinguruan, borroka armatua iraganeko tresna politikoa da eta, arrazoiak arrazoi, ENAMek sare horretatik ateratzea lortzen ez badu, bere burua zokoratzen jarraituko du. Euskal gizarteak bakea nahi du, ia edozeren gainetik.

  • Euskal herritarrek beren oraina eta etorkizunaz erabakitzeko eskubidea dute eta punto. Adostu behar dena da horren formulazio politikoa zein den, gaur egun euskal herritarrek dituzten esparru administratibo politikoetatik abiatuta eta, gustatu edo ez, Espainian eta Frantzian bizi garela kontuan hartuta.

  • Gatazka bortitza bideratzea posible da eta desberdinen arteko bizikidetza akordioak posible dira, munduko beste leku askotan ikusten den moduan. Arazo askok hor jarraitzen du ondoren, konpondu barik, baina hauen irtenbidea modu ez bortitzean kudeatzen da.

  • Aurreko ideiak barneratzen badira biktima, preso eta bestelako ondorio lazgarriak lan eta pazientzia askoren ondorioz onduko dira.



Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude