Jan, edan, joka


2021eko uztailaren 19an
Ez dut berehalakoan ikasi, baina larunbatean Miarritzen, Georgiatik itzultzen ziren Maddi Oihenart, Kattalin Indaburu eta Zelin Munole abeslariak txalotu ondoan, pozteko berria jakin dut, Inazioren azken zutabeak argitu didana alajainkoa! Halaz atzeman dira Iruna-Veleian euskararen presentzia zahartzenagotzen duten aztarnak. Ni egia erran, Milia Lasturren eresiarekin geratu nintzen. Bat-batean, urrun hedatzen dira orain euskara izkiriatuaren erroak: zorionak Etxepare.

Aktualitatea ez dut segitzen: Tom Cruise Katty Holmes-ekin ezkondu eta Jack Malone maitemindu zela leitu nuen nonbait, noski, Baionako errugbi taldeak bi partidu jarraian irabazi dituela eta Ahotsak-eko andereak plazaz plaza dabiltzala Irlandako eredua errepikatu beharrez, inork goresten ez duen tregoaren karietara. Euskararen geroaz ere heiagora doloretsuak hauteman ditut, iragan hurbilaz negar anpulu borobilak eta profesionalek bultzatzen dizkiguten plan estrategiko odoltsuen ondorio latzetaz mintzatu zaizkit adiskide batzuk. Hargatik, oro har, errealitate mediatikotik kanpo nago, pisu gutxi eta dentsitate minimokoa naizenez.

Eskerrak Ttakun (h)errenka saileko kideak hor ditudala aldamenean: Angel Iruñetik fede pontifikala kitzikatzen eta Inazio Irungo Mosku auzotik kasik errusieraz horma zikinetako grafittiak laudatzen: zutabeak irenstean, ohetik atera gabe ilustratzen ahal garelako froga. Miarritzeko gau-eskolako egoitza txukunean ginenean, ez zen ordea besterik ezpainez ezpain ibilki: harrapatu dira hirugarren mendeko euskarazko hitzak, ez Txetxenian, ez Georgian, ez Armenian, baizik eta Araban, zazpigarren alabaren bihotzaren gerizan. Putin ez da haserretuko: ttantto bat bederen gure alde.

Miarritzeko gaualdian, egunkariak nik baino zehazkiago arakatzen zituen batek, aurkituriko hitzak zerrendatu zituen izugarri serioski eta irriz lehertu nintzen, polonium ttaka irratiaktiboaren dastatzeko tenorea iritsi balitzaidan bezala. Sokratesen familiakoa ez izanagatik, zernahitarako prest nengoke euskararen biharra segurtatzearren, baldin eta irratiaktibitate piska batek lagunt -eta maita!- gintzakeela sinestea lortzen banu. Ahoa bete txotx xerrent beha geratu nintzen lehen milurtearen hasieran jada euskaldunok jan, edan eta jesus eleak ezagutzen genituela muineratzean.

Denboraz gora abiatzeko makina mentalaren botoia zapatu nuen eta euskaldunak ordukoz bazkaltzaleen biltzar sainduetan horditzen imajinatu nituen: kantak bazterretan, eztabaidak mahaiaren erdigunean eta kontzilio klandestinoak hegietan. Nor saihestu, nor erahil eta nor salba erabaki bezain laster gure arbaso zainartek jesus orroatzen zutela irudikatu nuen, harria bota eta eskua gordez. Garai hartan berdin, hots zuhur horiek mihian zebilenak menturaz «terroristen hizkuntza» harilkatzen zuen. Hariana ez da egundaino eten: jan, edan eta jesus maria josepe auhenka ditzakegu, munduaren malurei malurak gehitzen ari garen uneetan, bereziki.

Euskara idatziaren antzinakotasunak harrotasuna txertatu dit kolkoan, baina nago ez duenez jakintsuak jesus hitza oker kopiatu, jesusen partez, hizkuntzaren logikak joka eskatuko lukeelarik, joka zentzu guztietan, auzoa, etsaia, haurridea, hoberena larrua, ahantzi gabe. Hizkuntzalariak bat etorriko dira nirekin, zorrotz, elkor, itsu eta hotz baldin badaude behintzat ekarpenaren lizuntasunarekiko. Gramatikaren elgea jorratzean morala kristauaren alorra bailitzan, ohorea eta garbitasuna zaintzekoak dira.

Jan, edan, joka: euskaldunen borroka...
Betiko kordoka.


Ahamen.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude