Botilaren beste erdia zerez bete


2021eko uztailaren 19an
Durango edota efemerideen azoka. Gure kulturan ezin jada abendua aipatu, Durangoko Azoka aipatzeke. Iaztik, azokaren 40. urteurrena kari, efemerideen gunea eta leloa dugu Durango: «Abendu hasieratik Eguberrietara bitarte Durango bidarte». Honezkero, euskaraz bizi den inor gutxi izanen da Azokara joan gabea. Abendua, Eguberriak eta Durango bereizi ezinak dira euskal kulturaren -eta kontsumitzailearen- imajinarioan. Azokaren terminologia finkatuz joan da azken urteotan: hasierako «liburu» eta «disko» berbez gainera, stand, katalogo, nobedade, blog, txat, best-seller, afixa-kartel, hala Argizaiola nola omen-saria, eta abar. Paris, Frankfurt edo Bartzelonako azokek darabilten antzeko terminologia finean. Barazki azoka-gunetik berezko eraikinera -Landako Erakustazoka- pasa zen Azoka. Orain dela hamar urte jasotzen zuen neurriz kanpoko bisitari izatetik kopuru normalago bat jasotzera pasa da egun, azokak helduaroa gainditu duen seinale, euskal kulturaren aro bat osatu dela eta aro berria ote datorren hautematen ari den adierazgarri.


Batasuna eta elkarlana, euskal kulturgintzak behar duen bitasuna

Espainiako Gerra Zibilaren ostetik Jakin aldizkaria sortu zen garaira arte, kultur basamortua ezagutu zuen Euskal Herriak. 1956an sortu zen Jakin. Jakinena ez ezik, euskal kulturgintzaren efemeridea ospatzen ari garela sumatzen da han-hemenka. Jakinen 50. urteurrenaren ospakizunaren karietara Joan Mari Torrealdairen «Kulturgintzaren batasuna ospatzen dugu» berbak lekuko. Berba hauek, EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Miren Azkarate Kultura sailburua alboan zituela aditzera eman zuen Jakineko egungo zuzendariak. Omenak omen, aldizkariak -1967tik 1977ra zentsuratua eta frankismoaren gau ilunean gure kulturari argia eman ziona- Argizaiola saria jaso du merezimendu osoz.

Aurtengo Azokak badu bere gaia: Bidaiak. Bidaiak bidaia, euskal letren eta diskoen egileak aspaldian atera ziren mundura. Batzuen «nazionalismoaren gaitza bidaiatzen sendatzen da» esakunea kontuan hartu zuten aspaldi «gure» idazleek eta musikariek, eta dagoeneko euren emaitzen kontsumitzaile garenok sendatuta gaude nolabait. Horren froga-edo, gure kultur industriaren azoka gorenean Eslovenia herrialdeko ordezkariak jasotzea. Gerediaga Elkartea eta EIEren elkarlanari esker, esloveniar eta euskal literaturak alderatu dira aurten. Batasuna eta elkarlana, horra euskal kulturak behar duen bitasuna.


Kultur industriarekin disidentzian

Terminologia nahiz teknologia berriak bere egin ditu Azokak. Interneteko lanabesak finkatu zituen iaz, eta aurten, telebistako iragarki bidez ere agertu zaigu Azoka. Euskal kulturaren esparruan askotariko gaiak ugaldu dira azken hamarkadetan. Tradiziotik modernotasunera bidean, zentsura, tabua edota disidentzia bezalako gaiak landu dira euskal letren munduan. Iazko Durangon, esaterako, zentsura izan zen landutako gaia. Usteak uste: zentsura kanpoko botereek ezartzen digutena da. Usteak ustel ordea, bertako eragileek nahiz norbanako berak bere buruari ezartzen diona ere bada zentsura. Badago horregatik, Pako Aristi idazlea kasu, Durangoko Azoka espejismoa, ameskeria edo irudikeria bezala jotzen dutenak, Azokan bizitakoak ez ei du urtean zehar segidarik izaten, alegia. Badira ere, kultur industriaren ibilmoldearekin disidentzian edo, bere liburuak prentsa aurrean aurkezten ez dituzten idazleak, Xabier Montoia edota Koldo Izagirre, kasu. Badago ere mintzen dena, iaz kasu, Azokak politikarien liburuak best-seller bihurtzen dituelako, baita, 50 urte sasitan daraman erakundeak Azoka propagandarako erakustoki gisa erabiltzeagatik mindu zena ere. Hauek ez dira antolatzaileen gurariak inondik ere. Berbarako, hedabideetatik best-sellerren berri emateari uko egin diote antolatzaileek iaztik. Best-sellerdunak Atxaga eta Sarrionandia izateak lotsaturik nonbait. Urteen poderioz, heldutasunera iritsiko ahal da Azoka.

Azokan, besteak beste, Xabier Leteren Abestitzak eta poema kantatuak liburua dago. Balio bekigu berau gainerako eskaintza eta emaitza guztien adibide gisa. Egilea ospatzen ari garen kultur efemeridearen garaikidea delako, eta liburuan Durangoko lehengaiak biltzen direlako, hots, hitza eta musika. Jakin aldizkariari aroen aldaketei egokitzen jakitea aitortu zion Ibarretxe lehendakariak -Leteren- hitz hauek bere egin zituen: «Gizonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea». Guk Durangoko Azoka sortu zutenen enbor beretik sortutako ekimen berriak desiratzen ditugu aurrerantzean. Euskal kulturgintzaren xedeak arrazoi garbiz osatuko lituzketen ekimenak.

Gure ekimenen irudikapena botila gisa azaldu ohi dugu egungo kulturan, baita botila «erdi betea edo erdi hutsaren» dilema azaldu ere. Euskal kultur industriaren -eta Durangoko Azokarena orobat- botila irudikatzean, irudikapenaren zentzua aldatzeko ordua heldu ote zaigulakoan gaude. Helburua ez luke botilaren beste erdia betetzea izan behar, botila arrazoizko edukiz betetzea baizik.

ARGIAko eskaintzak
ARGIAko Egutegiak, urtero legez, ondo baino hobeto eramanen zaitu 2007an barrena: zeruko, lehorreko nahiz itsasoko berriak aurkituko dituzu bertan. Halaber, fisiko zein mentalki forma onean zaudenentz jakiteko Kirolaz Badakit jokoa probatu dezakezu eta Bilboko historia, kaleak eta barrunbeak ea ondo ezagutzen dituzun ikusteko berriz, Bilboz Badakit. Era berean, etxetik higitu gabe, Hego Amerikara joateko aukera eskaintzen dizugu Illimani liburuaren bidez. Bolivia edo Tawantinsuyu ezagutuko duzu Amets Arzallusen hitzak eta Txomin Txuekaren irudiak lagun. Areago, irakurtzen ez dakienarentzat Ziztadak jokoa prestatu dugu: jokalariek erleen bizimodua ulertuko dute mahai jolas honekin. Gure eskaintzen jabe eginez gero, kirolari, bidaiari eta erle esploratzaile izateko bidean jarriko zaitugu aurten.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude