Actto para la Noche Buena

Pedro Ignacio de Barrutiaren (Aramaio 1682-Arrasate 1759) Actto para la Noche Buena berriz ere euskal eszenategietara aurkeztuko da abenduan, oraingoan Doke Antzerki Talde arrasatearraren eskutik eta Itziar Rekalde gasteiztarraren zuzendaritzapean.

Hego Euskal Herrian ezagututako euskarazko lehen antzerki obra honen testua eguneko baldintzetara egokitu behar izan da, egileak zerabilen euskarari begira ez ezik, baita obrak XVIII. mendean islatzen zituen zenbait pertsonaien karakterizazioari ere. Publiko berrientzat ulergarriagoa gertatzeko Barrutiaren lanaren zenbait aspektu sakrifikatu dira. Esaterako, euskararen historiografia linguistikoan Actto para la Noche Buenak adierazten duena aparkatu behar izan da, XXI.eko publikoaren mesedetan.

Obra originalari darion alderdi etnografikoa ere arindu da, guztiz ezabatu gabe. Garai berrietara aldatu dira zenbait eszena, oraingo errepresentazioetan antzinako kutsua ahalik eta urrunen gera dadin. Ez da berdina Barrutiaren testu originala egilearen sasoiko testuingurua kontuan izanda lasai irakurtzea edo obraren muina eguneko publikoari helaraztea. Horrek ez du esan nahi originalaren xarma galdu denik. Barrutia oso egile modernoa izan zen bere garairako eta orduko antzerki teknikak ezagutzen zituen.

Nahiz eta egileak bizimodu zibilean garatu zuen bere karrera, Barrutiak bere formazio erlijiosoa garbi utzi zuen obran, alegoria maisuki erabiliz. Eta jakina da alegoriaren bitartez publikoa doktrinatu nahi izaten zela. Horretarako Gabon gaueko pertsonaiak jarri zituen Barrutiak «lanean» baina horien inguruan beste asko ere, sinboliko eta abstraktuak eta orduko Arrasateko gizarte txikian ospetsu ziren banaka batzuk. Abstrakzio horiek ziren, XVIII. gizaldiko pentsamoldearentzat emakume eta gizonen ekintza higiarazten eta zuzentzen zutenak. Erdi Aroko antzerkiaren sustraietatik iristen zen Barrutiarengana estilo propioa.

Antzezpena herritarrek eurek burutzeko idatzi zuen Barrutiak, Erdi Aroko garaietan bezala. Bera ere ez da, noski, antzerkiko profesionala, ezta literaturakoa ere. Eta obra eszenifikatzeko arrasatear garaikideen laguntzaz baliatu ez ezik balizko publikoa ere herrikidea izango zela eduki zuen garbi egileak lehen hitzetatik. Koroa erabiltzen du sarritan Barrutiak, eta musika. Horrek guztiak gorputz luzea ematen dio lanari. Gaurko ikuspegitik aztertuta Actto para la Noche Buena antzezpena luzeegia gertatzen da. Denborak eta espazioak balio gutxi zuten sasoi haietan eta are gutxiago neurtzen ziren alegorien erabilpenean. Beraz, testua laburtu egin behar izan da.

Barrutia, egile bezala, idatzi zituen argumentuaren eta pertsonaien atzean ezkutatzen da. Pertsonaien artean Barrutiak garaiko antzerkian ohikoak zirenak hautatzen ditu bere obrarako. Eta, adibidez, barregarri bati ematen dio betebehar garrantzi bat argumentuan, eszena desberdinen arteko lokarri gisa darabilena. Edota morroi kritikoa, soldadu/pregoilari harroputza eta beste batzuk, XV-XVIII. mendeetako antzezlanetan usu agertzen zirenak. Horiei eustea beharrezkoa zen produkzio berrian, karakterizazioetan aldaketak eman badira ere, jakina. Noizean behin obran zehar oharrak sartu zituen, eszenatokiak nolakoa izan behar zuen eta antzezleak nola mugitu behar ziren adieraziz. Dokeko kideek Barrutiaren sentimendu eta iritziak, garaiak garai, errespetatu egin dituzte antzezpen berrian.

Musika eta dantza dira obraren beste osagai bat, Dokeren ekoizpenerako Sabin Salaberriren maisu aproposa hautatu zelarik. Berau da Actto para la Noche Buena eskaintza berri honetako musikagilea. Salaberrik errekreatu egiten du XVIII.eko giro musikala, ukitu moderno batekin. Actto para la Noche Buena antzezpen berria ikusteko aukera da, beraz, Arrasaten eta Aramaion, abenduaren 16, 17 eta 23an. Euskal literaturaren historian mugarri dirdiratsua den obra honen nondik norakoak ezagutzeko hitzordu ederra da, beraz.


Azkenak
Carrefourren kontrako boikota oinarri izanik, baterajotze nazionalera deitu du DBZak

Gizarte Palestinarrak luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak baterajotze nazionalera deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Eguneraketa berriak daude