Medikuek kontsulta dute euskaraz trebatzeko


2021eko uztailaren 27an
«Osatuzen helburu nagusia osasun arloko langileak euskaraz komunikatzen gaitzea da, bai lan-ingurunean, baita hiritarrekiko harremanetan ere». Hala zioen irailean HABEk eta EAEko Osasun Sailak ekimena aurkezteko zabaldutako prentsa-dosierrak. Gutxienez 2. Hizkuntza-Eskakizuna daukaten osasungintzako langileentzat eginda dago Osatuz. Sendagileentzat batez ere, baina baita erizain eta harrerako langileentzat ere.

«Osasun Sailekoei proposatu genien, ikusita Osakidetzako gero eta ikasle gehiago genuela -dio Begoña Martinez HABEko ikas-materialen ataleko arduradunak-, zerbait berezia egitea sendagile eta erizainentzat». Osakidetzako langile asko dabil euskaltegian (2.240), baina gehienak talde arruntetan daude, gainerako ikasleekin batera. «Zaila da talde berean hamar pediatra elkartzea, esaterako», adierazi digu Martinezek. Zailtasun horren aurrean material berezia prestatzeko ideia sortu zen, nork bere kabuz erabiltzeko modukoa, ikasleen euskalduntzearen prozesuaren osagarri izan dadin.

Une honetan, Osatuzek hiru euskarri eskaintzen ditu: webgunea, aldizkaria eta irratsaioa, hirurak irailetik martxan. Hala ere, hazia lehenago erein zen. Joseba Arbelaitzek, Hernaniko (Gipuzkoa) Udal Euskaltegiko irakasleak, honela gogoratzen du: «Hasiera batean ikas-material batzuk diseinatu zituen HABEk, eta beraiekin elkarlanean aritu ginen hemengo beste kide bat -Jokin Nazabal- eta biok». Egitasmo hura taldeka lantzeko sortu zen ordea, ez bakarka.

Arbelaitzek dioskunez, hiru modulu diseinatu zituzten Nazabalek eta berak: medikuntza orokorreko bi eta pediatriako bat. Gero, bost ikasle talde eratu ziren EAE osoan, modulu horiek irakasteko. 60 irakasle guztira, gutxi gorabehera mediku eta erizainak erdibana. «Ikastaro mistoak eman ditugu: 20 ordu internetez, norberak bere ordenagailuan egiteko, eta beste hamar ordu aurrez aurreko eskola arruntetan. Azkenekoa aurtengo udaberrian eman genuen».


Hizkuntza oztopo

Lourdes Arriaga sendagileak Azpeitiko (Gipuzkoa) osasun etxeko larrialdi zerbitzuan egiten du lan, eta Arbelaitzen ikasleetako bat izan zen Hernanin. «Azpeitian, normalean euskaraz egiten dugu kontsultetan, baina ez gaude ohituta -ez ni behintzat, erdaraz ikasi dudalako- kontu batzuk euskaraz esplikatzen. Halakoak landu genituen ikastaroan. Esaterako, nola esan ‘egunean hiru aldiz har itzazu pilula hauek’, edo halakoak». Hizkuntza espezializatuagorik ez, baizik eta gaixoarekiko harremanean erabili ohi dena landu zuten, beraz, ikastarootan. «Eta nabaritu egiten da, bai -dio Arriagak-, orain erraztasun handiagoa daukat hainbat gauza esateko».

Bide beretik doa orain Osatuz, ikastaro haien oinordekotzat jo genezakeen egitasmoa. Izan ere, Arbelaitz izan da irailetik eskura dauden materialen sortzaileetako bat. Baina bera ez da medikua noski. «Materialak ontzeko, ezinbestekoa izan da Jabier Agirre UZEIko kide eta sendagileak eman digun laguntza, berak gainbegiratu du gure lan guztia», argitu du Arbelaitzek.


Osatuzen berririk ez

Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) joan gara galdezka. Hainbat mediku euskaldun topatu dugu han, eta ez zeukaten Osatuzen berri handirik. Ez dago langile euskaldun asko Gurutzetan, baina kasualitatez-edo, hainbat sailetan mordotxo bat ari da. Berrosatze sailean, esaterako, 6-7 fisioterapeuta euskaldun dago. Ahal dutela, euskaraz aritzen dira gaixoekin. Marian Lasarte, Iker Capel eta Iñaki Cornejorekin hitz egin dugu han, eta lan kontuez euskaraz egiteko dauzkaten zailtasunak aitortu dizkigute. Lan kontuak ez direnean euskaraz egiten dute gehienetan. Baita gaixoekin ere, ahal izanez gero. Azken batean, gaixoekin erabili behar duten hizkera ez da berezitasun handikoa: «Altxa besoa, mugitu hanka», eta abar. Baina dioskunez, elkarrekin hizkuntza teknikoa erabiltzeko garaian gaztelaniara jo behar dute derrigorrez.

Pediatriako Larrialdietan, Santiago Mintegi bilbotar medikua aurkitu dugu, euskalduna eta euskaltzale amorratua. Ez du Osatuz ezagutzen, eta alferrikakoa iruditzen zaio. Alegia, ez du uste mediku euskaldun batek arazorik eduki beharko lukeenik lanean euskara erabiltzeko: «Hori gezurra da. Baliteke hitzen bat zelan esaten den ez jakitea. Bada, esan erdaraz. Baina hitz tekniko gehienak antzekoak dira hizkuntza guztietan, euskaraz ere bai. Leucemia leuzemia da. Ez dakizula taquicardia paroxístico esaten euskaraz? Orduan, esan horrelaxe, baina euskaraz egiteari utzi gabe».

Osatuz-en hiru bideak

Osatuzek hiru euskarri ditu: aldizkaria, irratsaioa eta webgunea. Lehenbizikoa hilero kaleratuko da 2007ko uztailera arte. Elkarrizketak eta artikuluak izango ditu, eta gainera, kontsultan ohikoak izaten diren egoerak agertzen dira. Ariketak ere badira.

Irratsaioetan elkarrizketak egiten zaizkie sendagileei, hainbat gairi buruz. Larunbatero ematen dira Euskadi Irratian, goizeko 11:00etatik aurrera. Astelehenetik ostiralera berriz, zalantzak argitzeko helburua duten bi minutuko saiotxoak ematen dira, ordutegi finkorik gabe.

Web orriak (www.euskadi.net/osatuz), aldizkariko eta irratsaioetako edukiak jasotzeaz gain, 40 ariketa-sorta ematen ditu profesionalek egin ditzaten. Zalantzak argitzeko foroa eta bestelako eduki gehigarriak ere baditu.

Ume euskaldun elebakarrekin zer?

Pediatrian garrantzi handia dauka euskarak Osasun Sailaren ustez. «Geratzen diren euskaldun elebakar apurrak ume txikiak dira eta!», dio Santiago Mintegik. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu izan du inoiz ume euskaldunen bat harrera egokia hartu gabe geratu dela larrialdietan, medikua erdalduna izaki eta gurasoei sarrera eragotzita. «Hemen (Gurutzetan) ez da halakorik izan inoiz», dio Mintegik. «Gainera, bertoko kalitate arduraduna neu naiz, eta inoiz ez dugu kexarik jaso arrazoi horregatik». Mintegi euskaraz aritzen da umeekin zein gurasoekin, euskaldunak direla ohartuz gero, baina dena dela, eta haren ustez, sendagileak euskaraz ez jakiteak ez du eragozten ume euskaldun baten diagnostiko egokia egitea. «Gurasoak itzultzaile lanetan ibiltzen dira askotan», argitu digu nolanahi ere.


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude