Liburutegia


2021eko uztailaren 27an
Etxerik gabe eta bazterkeria larrian dauden pertsonen...
Batzuen artean
Ararteko
712 orrialde


Arartekoaren gomendioak

Gure gizartean okerren bizi direnen behar gorriak izan ditu kontuan Arartekoak Etxerik gabe eta bazterkeria larrian dauden pertsonen premiei emandako erantzuna izenburua duen txostena osatzerakoan. Eta erantzun horretan ahulezia askotxo aurkitu dituela esan behar da. Gomendioei eskainitako atalean ahalegintzen da konponbidea aurkitzen ahulezia horiei. Etxerik gabe, lanik gabe, gizartean parte hartu gabe, hau da, sistematik kanpo dauden pertsonak hazteak arduratzen du Arartekoa, eta baita gizarte dualizazioak gora egiteak ere. Eta honela dio Iñigo Lamarcak: «Hori gertatu ez dadin alderdi askoren ahalegina behar da, ez bakarrik gizarte zerbitzuena eta erabiltzaileena, baizik eta eragile ekonomikoena eta sozialena eta erakundeena, horiek baitira gizartearen motoreak».

Unamuno. De la crisis a Ecos literarios
José Antonio Ereño Altuna
Ediciones Beta
222 orrialde
23 euro


Unamunok bere garaian jasan zuen krisia aztergai

1897an Unamuno krisi handi batean murgildu zen. José Antonio Ereño Altunak egin duen lanean zehatz-mehatz aztertzen da intelektual bilbotarraren bilakaeran gertatu zen une larri hori: krisia inkubatzearen arrazoiak, Unamunorengan nolako eragina izan zuen idazle zein pertsona bezala, irtenbideren bat aurkitu nahian izan zituen desirak (haur zenean izandako fedea berreskuratzea, kasu), eta jarraian egin zuen ahalegin aszetikoa. Krisiaren balantzea ikusi, eta Unamunoren kristautasunean sakontzen du egileak, izan zuen fede sozialista kontuan hartuz baita ere. Azkenik, intelektual bilbotarrak bere lagun José María García Galdácano apaizak zuzentzen zuen Ecos literarios aldizkarian egindako lana berrikusi du.

Nerearen
argazki-albuma
Mitxel Murua, Julen Tokero
Elkar
36 orrialde 7 euro


Pirritx eta Porrotx

Pirritx eta Porrotxek badute lagun handi bat, argazkizale amorratua: Nerea. Zazpi urte bete dituen egunean, meriendatzera gonbidatu ditu, eta pailazoek gustukoa izango duen oparia egin diote, argazki-albuma, neskatoak bilduta dituen argazki guztiak txukun-txukun han jar ditzan. Eta horixe egiteari ekingo dio Nereak, argazkien bitartez bere bizitza gogoratuz. Han daude gurasoak, adibidez, oraindik maitemindurik zeudenean. Beste argazkia, halere, banandu zirenekoa izango da, banandu egin baitzitzaizkion gurasoak Nereari, eta horrek min handia eman zion, banaketa bere erruz egin zutela uste zuelako. Gurasoak benetako arrazoia azaldu zioten arte. Orain amak beste gizon bat maite du, eta aitak beste emakume bat. Eta zoriontsuak dira, lehen ez bezala, eta Nerea ere bai, noski. Aska itzazue pottokak!

Iñaki Friera
Ibaizabal
178 orrialde
9,40 euro

Pottokak askatu nahi ditugu

Institutuan ikasten hasi berri diren neska-mutil batzuk ditu protagonista Iñaki Frierak sortutako Aska itzazue pottokak! liburuak: Ane, Patxo eta Joseba. Elantxoben bizi dira, baina neskaren aitak Sarara joan behar du eta berarekin joateko gonbitea egiten dienez, harekin joango dira, egun batzuetako oporraldiari probetxua atera nahian. Ibilaldian, ordea, ezusteko galantak gertatuko zaizkie: batetik, kamioilari ezatsegin batekin egingo dute topo; eta bestetik, sumatu ezin zezaketen bidea aurkituko dute, Aneren aitak zaindari jarri dien emakume gaztearen laguntzaz. Emakume horrek, Garazik, medium izateko gaitasuna ei dauka, eta bera konektatzen den espirituen bitartez jakingo dute pottokak askatzea berebiziko arazoa dela. Oraindik pottokak zer diren ez badakite ere, haiek askatzeko gertu daude, beldurrik gabe.

Abd El Kader
Txomin Peillen
Idatz & Mintz
48 orrialde

Txomin Peillenek Abd El Kader-i eskainitakoak

Arabieraz ere agertzen dira Txomin Peillenek Abd El Kader buruzagi aljeriarrari eskainitako olerkiok, Salah Seoureri esker. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz irakurtzea, berriz, Txomin Peillen berari zor zaio. Abd El Kader-ek lehen estatu musulmana eraiki zuen Aljerian, turkiar otomanoena baino hobeto antolatua. Sinesleen emira izendatu zutenean, 1832an, Aljer hiriaz jabetu berri ziren frantsesen aurkako gerlari ekin zion. Hamabost urtez Aljeriako errege gisa aritu zen, ia herrialde gehienaz jabetu arte, eta frantsesek 1835ean eta 1837an bere agintea ezagutu zuten. Baina 1840an Aljeria guztiaren jabe egitea erabaki zuten frantsesek, eta Abd El Kader garaitu zuten. Baina aurrera jarraitu zuen...

Eguberri on!
Didier Lévy, Xavier Denrux,
Giltza
22 orrialde/ 18 euro


Etxeko txikienak Eguberritako opariaren zain

Mirariz betetako liburua da Gorritxo. Eguberri on! Etxeko txikienei zuzendua dago -bi urtetik aurrerakoei-, eta ezusteko gozo ugari topatuko dituzte bertan: liburuaren barruan irekitzen diren ateak, Gorritxo tigre txiki bihurria bizi den lekua, Gorritxok eta bere lagunek opariak eskatzeko gutunak bota behar dituzten postontziak, Eguberritako zuhaitza nola apaindu, etxean dagoen Eguberritako ipuintxoa zertaz doan, eta Gorritxok eskatutako oparia etxe aurrean agertzen den kaxa handi horren barruan dagoen ala ez.


ASTEKARIA
2006ko abenduaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude