Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak


2021eko uztailaren 19an
Erronka Evo harrapatzea zen. Eta elkarrizketa hura egin arte ez zuen argazkirik atera Txuekak. «Iparra galdu gabe», errepikatzen zion Arzallusi bidaia osoan. Indigenen mugimendua boterera nola iritsi zen azaltzea zen euren lana. Eta 15 egunetan lortu zuten.

Illimani liburua da Boliviako aldaketa egoera hau biltzen duen dokumentua. Han jasotakoa idazkera eta argazki beroetan hurbildu digute, pertsonen begietan jarriz begia, pertsonen larrutik kontatuz bizitza, pertsonen ikuspegitik azalduz errealitatea.

Bi egileek liburuaren zenbait klabe kontatu dizkigute:

Idazterakoan literaturara inguratu zara, Amets. Errealitatea islatzeko balio izan dizu?
A. Arzallus: Ez da aukera kontziente bat izan. Ez dakit literaturaren eta kazetaritzaren arteko muga oso ondo non dagoen, beraz, ez dakit muga hori urratu dudan edo noiz urratu dudan. Errealitatea kontatzeko kazetaritza izan daitekeen modu hotzaren ondoan, modu goxoago eta askeagoa da literatura. Horregatik, behar bada niri idazteko baino, irakurleari gehiago lagundu liezaioke goxotasun edo garraztasun horrek kontatzen den horretan sartzen. Kazetaritza hotza egiten zait zentzu horretan, eta kontatzerako orduan ez diot nire buruari mugarik jarri. Pertsonaiei egindako elkarrizketa edo erreportajeetan, noski, ezin duzu ezer asmatu, bildutakoa ahalik eta egokien kontatu behar da. Garbi izan dut noiz izan nintekeen idazkeraz libre eta noiz ez. Baina Sareko ARGIAn eguneroko bat idatzi izanari esker (www.argia.eus/bolivia), libreago sentitu naiz istorio batzuk asmatzeko, hango errealitatetik abiatuta. Liburuan badira nik asmatutako istorio batzuk, hango pertsonaietan oinarrituta idatzitakoak. Alde horretatik, ipuinetik gertuago ibili naiz batzuetan kazetaritzatik baino.

Bolivia dena omen da kolore. Txueka, zergatik atera dituzu argazkiak zuri-beltzean?
T. Txueka: Ni argi bila joaten naiz, ez kolore bila. Iluntasuna interesatzen zait, iluntasunean argia bilatzea. Boliviako argia oso bizia da, indartsua. Kutsadura gutxi dago, altuera handia, eta gauetan badirudi izarrak hartu egingo dituzula.

Zuri-beltzean askeagoa sentitzen naiz. Halako gorri berezi edo urdin deigarriekin galtzea baino, pertsonen mamia interesatzen zait. Eta niretzat mamia begiak dira, pertsonen komunikazioan sinesten baitut.

Evoren elkarrizketa izan da oihartzun gehien izan duena. Baina barrura begira, beste hainbat gaik elkarrizketa hark adina asetu zaituzte.
A. Arzallus: Eta gehiago ere bai. Bata pisu handiko pertsona da, baina beste errealitate sozial batzuk, arazo batzuk... ez dira pisu gutxiagokoak. Kaleko pertsonek transmititzen dizkizute eta asko hunkitzen zaituzte. Kartzelan, kalean, gertuan egonda sentimendua jaso egiten duzu, eta gero paperean jartzea lortzen baduzu, bai argazkitan eta bai hitzetan, horrek bere pisua hartzen du.

T. Txueka: Hain egoera ezerosoan zaudenean, begia jarri egiten zaizu, 10 egunean ohitu egiten zara. Garrantzitsua da ez ohitzea.

Behin eta berriz ikusita ere begia ohituko ez den liburua, Illimani, kalean da jada.

Presoaren bizkarra
Film zaharretan, bola handi bati ihes egin ezinik ibiltzen ziren presoak, marra horizontalen artean kateatuta. Orain, marrak zutik jarri dira, eta baloi baten atzetik dabiltza, futbolean.

Munduko futbol zelai guztietan bizkarrak hitz egiten du. Baina normalean zenbakiak espazioaz dihardu: bata atezaina, bia laterala... San Pedroko kantxan, zenbakia denboraz ari da. Preso bakoitzak bizkarrean iltzatua darama libre izateko zenbat urte falta zaizkion. Baina ez dago denen kondenaren berri jakiterik, batzuek, kamera ikusterakoan, bizkarrean atorra jantziz estali dute aurpegia.

Zazpiko futbola da San Pedrokoa, eta zazpikoetan, zortzigarrena aulkitxora kondenatua dago. Zortziak, gaur ere, zelaira atera nahi zuen, baina kapitainak ez dio utzi: «Hik gero ere izango duk astia futbolean jokatzeko!». Eta bere kondena bizkarrean hartuta, atearen atzean eseri da, triste, pentsatuz, bera ere, egun batean, iritsiko dela atezain izatera.

Aurkezpena
Ostegun honetan, azaroaren 30ean aurkeztuko da Illimani liburua arratsaldeko 19:00etan Zarauzko Photomuseum Argazki Euskal Museoan. Gonbidatuta zaudete.

Salneurria
25 euro da Illimani liburuaren prezioa baina harpidedunek %15eko deskontua izango dute. Eskuratzeko deitu ARGIAra: 943371545, sartu www.argia.eus/denda gunean edo idatzi denda@argia.eus helbidera


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude