Errusieraz


2021eko uztailaren 23an
Angel Erroren ttakuna irakurtzen ari nintzela topatu dut Joakin Gorrotxategiren artikulu bat prentsan, non zalantzan jarri behar dela dioen Iruña-Veleiako aurkikuntza guztia. Sinestera eta mirestera iritsi ginelarik, hara berriz ere dena hankaz gora! Nik behintzat ez dut lorik egiten kontuok jakitera eman zirenetik.

Bide batez, gustura esango nioke Henrike Knörr irakasleari zein talentu handia ari diren galtzen hango irakurle-aztertzaile-deszifratzaileek Angel Errori ez deituta. Hura, nik ezagutzen ditudanen artean, latin-kontuetan Nabusi Lehena gure harkadiazko eta humorezko Euskal Herri gaixo honetan. Nekez sartuko dio hari inork klasikotasunean ziririk (barka!).

Hainbeste bai eta hainbeste ez agertu da prentsan kontu honi buruz, orain, ordea, zalantza sortu zait Angel Erro bera ez ote den izan faltsutze eder honen makinatzailea. Ederra litzateke.

Ez dut uste, ordea, Angel makinatzen hasita, kristautasunezko arrastoen hondakinekin margotuko lukeenik gure antzinatasuna. Hainbeste kristau hautsikinen arteko «Urdin isar» hori, hala ere, poema bat bezain ederra iruditzen zait: Erroren duin.

Angelek beste graffiti batzuk irudikatuko zituzkeen Iruña-Veleian. Faltsutzen hasita, ongi faltsutu behintzat. Badut fedea. Baina hor dago egiantzekotasun arazoa ere: Imajinatzen hasi eta nola imajinatzen ditugu laugarren mendeko euskaldunak? Ordurako kristautasunak mende hartuta? Mirandek burua altxatuko balu, lurpean sartuko zukeen berriz, kalbario eta guzti.

Ez dakit, ez dakit...

Amaia Ezpeldoirentzako moduko kasua da.

Ongi iker dezatela opa diet lan horretan ari diren adituei. Hutsa litzateke idatzi horien atzean Angel Erro dagoela ikustea. Ez dadila gerta, behintzat, Jon Juaristiren jukutria bat euskal intelligentsia desprestigiatzeko makinatua.
* * *
Detektibeek hizpide emanda, nire poz eta kezka baten berri eman nahi diet nire ttakunkideei: Errusieraz nago edo errusieraz naukate edo errusiarra ere banaiz dagoeneko. Ipuin bat itzuli didate errusierara eta antologia batean sartu, beste euskal ipuinlari batzuenekin batera. Elena Zernova andreak obratu du miraria eta San Petersburgoko Unibertsitateak kaleratu du. Perspektiva Nevskin paseatzen duen ibiltari batek irakur dezake nire ipuina, aldizka Neva ibaiaren urei eta haien gaineko zubi ederrei zehar begiratuak eginez.

Errusieraz nire lantxoa irakur daitekeela pentsaturik zorabioa sartu zait, ordea. Txekhov handiak, bizi balitz, nire Itoak ur azalera bezala irakur zezakeela pentsatze hutsak Iruña-Veleian aurki daitezkeen graffiti guztiek baino ilusio handiagoa egin dit. Zer pentsatuko zukeen Platonovek edo Babelek edo, jainkoarren, Gogolek!

Aldi berean kezka datorkit, ordea. Egunkariei aspaldi honetan errepasoa ematea besterik ez dago. Kazetari bat hila Moskun, espia bat pozoituta Londresen... Eta ni, aspaldi honetan, jende arraroa ikusten ari naiz bulego atarian, etxe inguruetan eta autoa uzten dudan garajean. Niri begiratu eta egunkaria jasotzen dute nik haien aurpegiak ez ikusteko, baina nabarmena da ni zaintzen ari direla. Kezkatzen nau zer pentsatuko duen Putinek ere: "Terroristen hizkuntza" batean lehen aldiz argitaratu ziren ipuin hauen berri baldin ikasten badu, zer? Hotzikara sartu zait hezurretaraino. Baldinbaitere, ez ahal da nirekin haserretuko!


Azkenak
Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Independentziaren aurkari Alcide Ponga izanen da Kanakyko presidente berria

Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Los Angeles hirigintza estentsiboaren zepoan: ehundaka etxe kiskali dituzte suteek

AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


Groenlandia, Panamako Kanala, Kanada eta Gaza: Trumpen inposaketen mehatxupean

Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


Eguneraketa berriak daude