Liburutegia


2021eko uztailaren 27an
Bitan
Amaia Linares
Ediciones Fagotizantes
38 orrialde
5 euro

Tripetatik sortutako poesia

Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako prosa poetikoz eta bertsoz osaturik dago Amaia Linares gaztearen aurreneko liburuxka. Munduari eta bertan bizi garenoi zuzendutako begirada zorrotza -gudak gudaosteak/eta gu/nazioak/ zenbat hizki dituen eztabaidatzen- hizkuntza bitan azaldu izanaren arrazoia, hitzaurrean ematen du: Elebiduna izatea/mingaina/mihia/ bitan ebakita izatea da/burua bera/bi garunalditan/banatua egotea da.Gizateria zertan dabilen ikusteak ematen dio amorrazioa eta mina: Ez, ez da batere xamurra izango/zutik hiltzea/tiro batez/bi tiroz/bizitza amaitzea... Eta horrela laburbiltzen du bere eginahala: Nire olerkiak/tripakiak dira/sabeleko indarrez/jaiotako jakiak/liseriketan/odol zirimolatsuekin/nahasturiko/bizitza puska txikiak.

Gaur egungo biologiaren erronkak
Batzuen artean
Gaiak
140 orrialde
16 euro


Eboluzioaren teoriatik hasiz biologiak gaur dituen desafioak

Eboluzioaren teoriari buruzko eztabaidek ematen diote hasiera Gaiak argitaletxeak plazaratutako Gaur egungo biologiaren erronkak liburuari. Aztertzen dituen gaien artean, hauexek daude: Lehia eta elkarlana bizidunen munduan; Biziari buruzko ikusmoldea; Bizitza eta heriotza; Genetikaren historia laburra; Informazio genetikoaren balioa; Ea zoria programatuta egon daitekeen; Genearen nozioak izan dituen aldaketak; Biologia eta identitatea; Noiz hasten da bizitza, ernalketan? Gizakia izatea eta pertsona izatea; Sexuen arteko desberdintasuna, biologiaren ikuspegitik; Sexuaren jatorria; Giza espeziea eta eboluzioaren mailak; Natura berez ona al da? Desberdina izatea eta bestelakoa izatea; eta Ez gaude aldez aurretik determinaturik.

Faraoiaren garagardoa
Agrimbau, Garavano
Saure
48 orrialde 16 euro


Egiptoarrei buruzko bigarrena

Diego Agrimbau eta Diego Garavanoren artean sortutako Egiptoarrak espazioan komiki bildumak ezagutu du jada bere bigarren zenbakia, Faraoiaren garagardoa. Gizah-ko Goi-lautadan adituek egindako aurkikuntza berezi baten berri ematen du. Izan ere, Omar inperio zaharreko hilobi batean zer aurkituko, eta, Keops handiaren erregealdian egiptoarrek dastatzen zuten garagardo bikaina! Hau da, gaur egun faraoitik hasita, Menfis planetakoek hain gustura edaten duten garagardoaren aitzindaria. Baina Menfisko garagardo horri lehiakide maltzur bat sortu zaio: Wandoren garagardo nazkagarria. Eta Wandok menfistarrek Anubis ilargian duten garagardo fabrika erasotzeko asmoa du, Menfiskoen garagardo ospetsuaren milurteko errezeta eskuratzeko. Nola eragotziko dute asmo hori?

Boletín
Batzuen artean
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
374 orrialde
12 euro

Iparraldeko gizarte tradizionala

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urtean bi aldiz plazaratzen duen Boletín aldizkariaren azken zenbakian aurki daitezkeen lanen artean Maïté Lafourcadek osatutako La société basque traditionnelle en Iparralde dago eta XIII. mendetik hasiz ia XVIII. mendera bitartean iraun zuen gizartearen ezaugarri nagusien berri ematen du. Bestalde, Mª Rosa Ayerbe Iribarrek Leniz haranak 1495ean izan zituen udal-ordenantzak dakartza kontura El gobierno del Valle de Léniz. Sus primeras Ordenanzas Municipales lanean. Carlos Ortiz de Urbina Montoyak Euskalerriaren Adiskideen Elkartea 1764an sortu zenetik eta 1794an krisia jasan zuen arteraino nolakoa zen aztertu du Amistad, jerarquía y exclusión en los primeros años de la Sociedad Bascongada de los Amigos del País gogoeta sakonaren bitartez.

Enpleguaren arbola
Pablo Sastre
Susa
102 orrialde
12 euro

Pablo Sastre lan insertzioan murgildua

Siberia aldean sortutako 26 urteko gaztea du Pablo Sastreren Enpleguaren arbola nobelak protagonista. Andoainen bizi da gaur egun gazte hori, eta Euskal Herriko hainbat herritan lan egin ondoren, langabezian dago orain. Halako batean, lan insertzio programa batean sartzeko agindua jaso du. Derrigorrezkoa da. Onartzen ez badu, laguntza guztiak kenduko dizkiote. Programa horren arabera, sei hilabete eman beharko ditu industria garbiketa sektorean lan eginez, gutxieneko soldata kobratuz, hau da, laurehun eta hogeita hamar euro hileko. Eskainiko zaion formazio aldiari probetxua ateraz gero, eta lana gogotik egiten duela ikusten bada, agian enplegu bat izango du azkenean.

Amets eroak
Mitxel Murua
Elkar
32 orrialde / 5,50 euro


Lehen irakurleentzako istorio ameslaria

Mitxel Muruak idatzi eta Eider Eibar-ek marraztutako kontakizun honetako Pellori oso gauza bitxia gertatzen zaio gauero. Lotara joaten da, zurrungaka hasi, eta handik gutxira igel bihurtzen da, ametsen anparoan. Nolanahi ere, gauero-gauero duen amets beti berdin horretan, Pelloren bi izaerak batzen dira, gizakiarena eta igelarena, eta igel bezala inoiz egingo ez lituzkeen gauzak egitera iristen da, gizalegeak halaxe agintzen duelako. Jakina, horrek arazoak sortzen dizkio igel bihurtutako Pello Telleriari!


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude