Etengabe hazten ari da

  • Aurten ere, hobetu egingo ditu 2005eko ekitaldiko datu onak, hala fakturazioan eta esportazioan, nola enpleguan. Horixe adierazten dute iragan urteko datu ofizialek, hamar urtean fakturazioa laukoiztu eta enplegua bikoiztu dela, alegia.

2007ko otsailaren 21ean
Erreportaje hau egiteko, Euskadiko Kutxak Euskal Ekonomia. 2005eko Txostena osatzeko urtero egiten duen azterketa hartu dugu oinarri. Ez daukagu Euskal Herriko gainerako eremuetako, Nafarroa eta Iparraldeko, sektore honi dagokion daturik. Hemen jasotako datuetatik ondorioztatu dugu hala fakturazioan eta esportazioan, nola enpleguan sektore hau etengabe ari dela hazten. Hari horretatik, sektore honen fakturazioa laukoiztu egin da azken hamarkadan 2.000 milioi eurotik gora lortzeraino, eta 2005ean lorturiko 9.000 lanpostuak bikoiztu egin dira.

Hainbat faktorek bultzatu zituzten aurreko ekitaldiko datu positiboak: enpresak gai izan ziren balio erantsian (eta ez prezioetan) lehiatzeko eta horrekin batera, hazten ari diren herrialdeen (lehenago mehatxu zirenak) negozio aukerak ugaritu egin ziren. Alderdi negatiboren bat ere badago, izan ere, zenbait enpresa handik baldintzatu egin du sektoreko ETEak (enpresa txiki eta ertainak) garatzea. Nolanahi ere, nagusiki GAIAren -Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea- inguruan elkarturiko sektore honek erronka estrategiko batzuk gainditu behar ditu, etorkizuneko helburu onuragarriak gauzatzeko. Besteak beste, enpresen edukiaren eta jardueraren ardatza honako hauek izatea: maila handiko espezializazioa garatzea eta datozen urteetan elektronika-informatika eta telekomunikazio teknologien erabileran itxaropen handiagoak dituzten merkatu segmentuak lortzea.


Sektorearen erradiografia

2005eko ekitaldiaren amaieran, GAIAk 170 enpresa bazkide zituen sektore honetan, 2004an baino enpresa bat gehiago beraz. Horietako enpresa asko informatika sektorekoak dira (%43,5), eta gainerakoak elektronika profesionalekoak (%28,2), telekomunikazioetakoak (%17,1) eta osagaietakoak (%11,1). Sektoreko enpresa gehienak Gipuzkoan (%47,1) eta Bizkaian (%38,8) daude, eta gutxiago Araban (%14,1). Zehazki, Zamudio, Donostia, Bilbo, Derio, Getxo, Irun, Arrasate eta Gasteiz inguruak dira jarduera honen gune nagusiak. Azpisektoreen banaketa geografikoak erakusten du elektronika-informatika profesionaleko eta telekomunikazioetako enpresa gehienak Gipuzkoan eta Bizkaian daudela. Osagaien industriako enpresa gehienak berriz, Gipuzkoan eta Araban daude.

Sektoreko jardueran egoeraren arabera jasotako datuek erakusten dute 2004koa bezalatsu, 2005ekoa oso ekitaldi positiboa izan zela. Fakturazio bolumena 2.123 milioi eurora iritsi zen, 2004an baino %14 gehiago. Datu horrek esan nahi du azken hamarkadan lorturiko 500 milioiko fakturazioa laukoiztu baino gehiago egin dela. Azpisektoreetan, fakturazioaren zatirik handiena informatika eta telekomunikazioen (telematika) sailean sortu zen, 1.184 milioiko bolumena lortu baitzen (bolumen osoaren %55,8). Elektronika profesionalari dagokion kuota ere garrantzitsua da, 720 milioi euroko fakturazioa izan baitzuen (bolumen osoaren %33,9). Osagaien sektorekoa ez zen horren indartsua izan, 219 milioi euro fakturatu zituen (bolumen osoaren %10,3).

Ildo horretan, euskal enpresen ekoizpena handitu egin da eta beste urtebetez handitu egin da Espainiar Estatuko ekoizpenean duen pisua. 2005ean estatuko ekoizpen osoaren %13,3 lortu zuen. Elektronika profesionalean EAEn lortu den espezializazioa nabarmena da gainera, atal horretan EAEn lortu den ekoizpena estatuko ekoizpen osoaren %55,2 da.


Esportazioek eta I+G ataleko inbertsioek gora egin dute

Esportazioen bilakaera ere oso positiboa izan zen 2005ean. 655 milioi euro sortu ziren (2004an baino %9,4 gehiago). Kasu honetan, azpisektoreen datuek erakusten dute telematikaren pisua txikiagoa dela esportazioetan ekoizpenean baino (kopuru osoaren %46,1). Elektronika profesionalaren eta osagaien industriaren kuota aldiz, handiagoa da esportazioetan ekoizpenean baino (%37,2 eta %16,7, hurrenez hurren). Espainiar Estatuko ustiapenetan izandako parte-hartzea ere handitu egin da eta kopuru osoaren %16,9 lortu da (%15,9 2004an).

I+G teknologietan egindako inbertsioa ere oso alderdi garrantzitsua da, elektronika-informatikaren sektorean batez ere. Sektoreko enpresek 89,5 milioi euroko inbertsioak egin zituzten 2005ean, 2004an baino %9 gehiago beraz, eta sektoreko fakturazio osoaren %4,2. Datu altu horiek agerian uzten dute sektoreko enpresek ahalegin handia egin dutela beren garapenetan eta produktuetan teknologia berriak sartzeko.


Enplegu gaitua

Aurreko atalean adierazitako fakturazioaren eta esportazioaren garapen positiboaren haritik, sektore horretan sorturiko enplegua ere handitu egin da 2005ean. Hain zuzen, langileen kopurua 9.108 lagunekoa izan zen EAEn 2005ean, 2004an baino 588 lanpostu gehiago, hau da, %6,9 gehiago. Langileria horren zati handi batek informatika eta telekomunikazioen azpisektorean egiten du lan (kopuru osoaren %61,2). Elektronika profesionalean eta osagaien azpisektorean, berriz, langile kopurua txikiagoa da (%34,6 eta %4,2, hurrenez hurren). Enpleguaren garapena honako hau izan da sektore honetan azken hamarkadan: 1996an 4.900 lagun zeuden, 2000n 7.040 eta 2005ean 9.108.

Hurrengo datuek erakusten dutenez, sektore honetako enplegua oso gaitua da zalantzarik gabe. Sektore honetan lan egiten duten pertsonen erdiek baino gehiagok erdi mailako edo goi mailako ikasketak egin dituzte (%28,8k erdi mailako ikasketak eta %26,4k goi mailako ikasketak. %44,8k lanbide heziketa edo administrazioa ikasi dituzte).


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude