Gaztea izan eta euskara ahoan. Mihiluzek, Mantxutek... ez diete balio

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gaztea izan eta euskara ahoan izeneko jardunaldietako parte hartzaileak bizkaitarrak izan ziren nagusiki, gazte zerbitzu eta euskara zerbitzuetako teknikariak, besteak beste, eta arduradunak alderdi teorikoa lantzen baino gehiago saiatu ziren balio praktikoa duten esperientzien berri ematen.

Aurkezpena egin zuen arduradun politikoak datu esanguratsuak eman zizkigun. Leioa ondoko herri bateko ikastolan, guraso gehienak erdaldunak edo mistoak dituen ikastola batean, %3,1ekoa da klasetik kanpoko euskararen erabilera.

Egoerak gordinagoak edo goxoagoak izango dira inguruaren arabera, baina oro har gazteek ez omen dute adiskidetasun handirik euskararekin, gazteek desertatu egin omen dute euskaratik eta, zantzu batzuk baditugu ere, ez dakigu zergatik, eta ez dakigu nola egin egoera hori itzularazteko.

Hainbat esperientzia eta esperimentu aurkeztu ziren jardunaldietan, esku hartze zuzenekoak batzuk, nagusiki hezitzaileen bidez bideratuak, eta, beraz, gaztetxoen arlora mugatuak bereziki. Jarrera aldaketa kontzienteak eragiteko metodo baten aurkezpena ere ikusi ahal izan genuen. Edozein aldaketa egiteko, kasu honetan hizkuntzazkoa, jarrera aldaketa bat eragin behar dela du oinarrian metodo horren atzean dagoen ikusmoldeak. Eta jarrera aldaketa hori nola egin daitekeen azaldu du aditu batek, talde txikitan antolatuta eta teknikari baten ardurapean.

Kataluniatik etorritakoek, berriz, zeharkako esku hartzearen berri eman digute, Dóna Corda al Català (eman kuerda katalanari, eragin katalanari...) izeneko kanpaina erraldoi batena. Bigarren urtez jarraian jarri dute martxan Generalitateko Hizkuntza Politikarako Idazkaritzatik, eta bigarrengoan gazteei zuzenduta bereziki. Sentsibilizazio eta motibazio kanpaina da, katalana modernotasunarekin, gaztetasunarekin, martxarekin lotuz eta gazteen arteko erabilera informalean eragin nahi du. Katalunian 15-29 urte bitartekoen ia %100ak daki katalanez hitz egiten eta ohituraz erabiltzen dutenak ez dira %50era iristen.

Gure gazteen erdiek ez dakite euskaraz, eta dakitenek ere ez dakigu zein mailatan dakiten eta zer nolako erraztasuna duten euskaraz aritzeko. Kataluniako datuek zer pentsatua ematen dute eta gure helburuak, lehentasunak eta bitartekoak aztertzeko bidea ere bai.

Laboratorioko lau arratoiak

Xabier Payak hala definitu zuen bere burua, eta baita ondoko hiru hizlariak ere, gazte hizkeraren erabileraz hitz egiteko mahaira igo zirenean. Arratoiak ez ziren kikildu teknikari, irakasle eta hezitzaileen aurrean eta bizi zutena eta uste zutena kontatu ziguten. Mikroskopiotik adi-adi begira (Payaren metafora, noski) egon zirenek gazteei erantzuteko gogo bizia erakutsi zuten, nahiz eta denbora arazoengatik, iritzi trukaketa onenean utzi behar. Bazterrak astintzen aritu zirenak hauek izan ziren: Egoitz Unamuno (27 urteko soraluzetarra), Eneko Gorri (23 urteko biarriztarra), Aitziber Kanpion barañaindarra eta Xabier Paya (24 urteko algortarra).

Mantxutek, Mihiluzek balio digute?

Eta hori baino gehiago zioen moderatzaile eta hizlari lanak egin zituen Payak: «Gazte izateko liburua irakurri behar dugu? Egunero Mihiluze ikusita 40 hitz ikasi behar ditugu? Esapideak sortu bai, baina sormena besteena, ez gurea». Kanpion ados zen Payarekin, barañaindarrak hijo puta esaterik baldin badu ez du behar ezertarako potroximel hitza. Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz... ez dira Kanpionen eredu. Unamuno soraluzetarrak galdera hau bota zuen: «Iraindu eta min egiteko erdarak balio badit zergatik egin euskaraz?».

Didaktikeria

Hitz hori bota zuen Payak euskara teknikari «maitagarri»ek gazteen hizkera bultzatzeko sortutako ekimenak definitzeko. Hau da, aktibitate guztiek ikasteko balio dute, helburua beti da euskara. Payak, bideojoko zale amorratuak, pilota kontuak erakutsiko dizkion bideojokoa baino, odola agertuko den, jendea hilko den jokoak aldarrikatu zituen, alegia, beste hizkuntzetako jokoen tankerakoak. Eneko Gorrik izan du eskuetan SMSak bidaltzeko adibideak dituen libururen bat. Ez berak ez lagunek, ez dute erabili, baina sortu bai, beraien artean komunikatzeko SMS bidezko idazkera asmatu dute. Egoitz Unamuno soraluzetarrak bi munduen arteko harremana sendotzea proposatu zuen, alegia, euskara teknikariak eta gazte mugimenduak gerturatzea.

Mikroskopiotik begira egon zirenen txanda gero. SMSen adibidea hartuz, entzule batek esan zien gazteei, esate baterako, SMSen liburuen helburua ez dela esapide horiek irakastea, gazte hizkera sortzea posible dela adieraztea baizik. Beste entzule batek ere ildo beretik: gazte hizkera ereduak ematea baino euskaraz ligatu, haserretu daitekeela adieraztea da helburua... Onenean moztu zen esperientzia trukaketa, astirik ez zelako. Hurrengo batean mikroskopiotik begira egon zirenen eta laboratorioko arratoien arteko gogoetak izango al ditugu?


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 19a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude