argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Azpeitiko (Gipuzkoa) herri aldizkarian Xabier Euzkitzeri egindako elkarrizketatik ateratako pasarteak: «Orain aste batzuk ETBko kazetari batekin eztabaida sutsua izan nuen. Esaten zidan Xabier Usabiagaren eta neure euskara, ‘artifizialak’ direla, esaldiak osoegi esateagatik-eta. Adibidez, esaten zuen anti-naturala dela ‘gustatzen zatzaizkit’ esatea. Nik: ‘Zu euskara batua baino gazteagoa zara eta nola arraio liteke euskara batua oraindik artifizialtzat hartzea?! Euskara batuari erabilpen naturala ematen ez dakienarena da, izatekotan, artifizialtasuna.
(...) Guri orain, Kalaka-ri, euskaraz ostegun gauetan egiten den eztabaida saioari, egun eta ordu berean ETB2ko saiorik arrakastatsuena jartzen digute: Vaya Semanita».

Anjel Alkainek El Diario Vascon esanak Wazemank-i buruz: «(...) rollo ona transmititu izan dugu beti, eta rollo ganberroa. Eta euskararen munduak horixe behar du. (...) Eta hori lortzen ez dugun bitartean, ba gauza kontserbadoreak eta elitistak egiten ariko gara».