Ahordekoa


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Inazioren ttakuna irakurtzean, Angel Erroren zoramen gozagarriaren ondotik, bat-batean geroa karrakatzeari utzi diogula agertzen zait, eta iraganera bihurtzen zaizkigula gogoak. Iragana da alabaina euskaldunon alor hautatua, han ongi gaude, gogorra izan arren halako seguritate bat ematen digulako. Baina bada beti oinordeko bat iraganaz dugun itxura lainoaren uhertzeko. Madarikatuak bitez beraz oinordekoak... ad libitum.

Pio Barojaren hiltzearen berrogeita hamargarren urteburuaren ospakizunek tirriatzen naute, Pio Baroja nor zen ikasi eta Hegoaldeko lagunekin gaiaz bekoz beko mintzatu ahal izateko. Hargatik elementuak eskas ditut. Horretan datza menturaz zinezko muga: Hendaiako Santiago Zubiak, Larrunen malda argitsua gerizatzen duela, gure artean benetako kultural bereizketa eragiten du. Askotan nola, eraketa politiko eta aburuek baino gehiago kulturak baitu jendeetan leizea urratzen, munduko edozein tokitan.

Pontifikatzen eta sententziak lerrokatzen hasia naiz.

Bidasoa ibaiak aldi berean lotzen eta deslotzen gaituela pentsatzen nuen igandean, adiskide batekin esantza eta tabakoa erostera bentaratu nintzenean. Baina arranguratzen ninduen erreka zabalaren azalaren kolore urdina eguzkitan zein Hendaia alde batean ikusteak eta Iruneko etxe gorakoiak bestean. Ukitua nintzen. Itsasoaren gazitasunez hantua irudikatzen nuen urera neure buruaren botatzeko desira menperatu nuen nigan, batasunaren bila nenbilelako funtsean.

Metaforikoki bistan dena.

Txori saldo baten oihuek ametsetarik iratzarrarazi ninduten. Lertsunak ziren zeru sakonean 1 zenbakia, modurik perfektuenean, hedoi arinen eremuan marraztuz pasatzen. Soberategiko sobera zen. Batzuetan naturak bidea erakusten digu. Memoria pribatizatzen diguten oinordekoen partez ahordekoaren premia aldarrikatu nuen. Jakina, idatziak betikotasun fosilizatuan bizi-hazten dira eta erranak hegaldatzen, hitzak gasaren antzekoak direlako nonbait, airakorrak eta frankotan friboloak. Irri zozoa askatu nuen azkenik, Santiago Zubiaren erdian zutunik eta Iparragirre ez nintzela diotsut!

Iparraldean ginen berriro. Bakearen eta ahanzmenaren bihotzean. Oxigenoak Bilbon bezala, oxidaziorik pairatzen ez duen lurraldean. Hemen ere alta omenaldiak antolatzen dira. Urtean behin edo bietan. Ala gehiagotan. Bazkoko Sarako idazleen bilkuretan adibidez edo Maulen Peko Arrüan. Bazkari eta mozkor handiak, bertsolariren bat gonbidatua denean. Krokodilo malkoak jaisten dira zintzur eta sabelordekoen mateletan behera, omenduaren garrantzia aipatzean, hark huts utzitako lekua nehork ez duelako egundaino bete, gaurko ekileak ez direlako haien larruzko zapaten sokak korapilatzera heltzen. Aieru biblikoak hautematen dira eta kanta badakigu.

Ardura Iparraldean omenduak herrietako berriak baizik ez zituen eskaini, morala sozialaren zaintzeko egokiak ziren predikuak eta ipuin zahar eli bat, haurren sinesteak ez kolpatzeko gisan. Argi da halatan, heriotza xantza ikaragarri bat dela idazlearentzat, orduan baita kulturaren globo globalizatzailea behialako idazleaz oroitzen, bizi zelarik bazenik ere ez zekielarik.

Xantzaz ari garela erantsi behar dut, Iparraldean, ez dela maiz ohoratuaren famaren egokitzeko oinordekorik altxatzen. Omenduaren familientzat, kide baten idazteko bizioa besteen arto jorratzeko edo porru landatzeko jaidura gordearen balio berdinekoa zen, eta halaz berdinak berdin, bost axola. Suertez, handioski omendu gehienak apezak izanez -aitorturiko- oinordeko kapritxosorik gabekoak dira.
Aintza...


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 19a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude