1816: udarik gabeko urtea


Indonesia, 1815. Sumbawa uhartean, Tambora sumendiak eztanda egin zuen apirilaren 5ean. Erupzioak sortutako errautsak Java ekialderaino iritsi ziren eta sumendiaren burrunba 1.400 kilometrora entzun zen. Baina okerrena pasa zela zirudienean, hil horren 10 eta 11n, erupzio are bortitzagoa gertatu zen. Heinrich Zollinger botanista suitzarra 1847an joan zen Tamborara eta urte batzuk geroago, 1855ean, erupzio horren hasiera «garaiera ikaragarrira iristen ziren suzko hiru zutabe» bezala deskribatu zuen, jasotako lekukotzak haintzat hartuta. Guztira 50 kilometro kubo magma askatu zuela kalkulatu dute adituek. Gainera Tamboraren galdera zaharra, 1.000 metroko garaiera zuena, txikituta geratu zen erupzioaren ondorioz. Galdera erori zenean, lurrikara Surabayan sentitu zuten, Sumenditik 500 kilometrora. Azken 10.000 urtetako erupziorik handiena izan zen, gizakiak inoiz ezagutu duen izugarriena. Tamborako penintsulan bizi ziren 12.000 lagunetatik Tempo herrixkako 40 biztanleak soilik irten ziren bizirik.

Hiru eguneko gauaren ondoren, hodei beltzak jatorrizko Tamboratik alde egin zuen. Baina atmosferara jaurtitako errauts bolkaniko kantitate izugarri hura Ipar Hemisferioan zabaldu zen hurrengo hilabeteetan.

Europa Gerra Napoleonikoen jipoitik errekuperatzen ari zen oraindik eta planetaren beste puntan gertatutakoak sekulako eragina izan zuen bertan. Errauts bolkanikoak ez zien uzten eguzki izpiei lurrera iristen eta tenperaturak jaitsiera handia izan zuen hurrengo hilabeteetan: 1816ko udan, erupzioa gertatu eta urtebetera, elurra egin zuen ia kontinente guztian, abuztuan goizero izotza izan zuten, ekaitzak eta euri-jasak noiznahi eta ibai nagusiek uholdeak izan zituzten (Rinek berak gainezka egin zuen). Uzta erabat suntsituta geratu zen. Frantzia eta Ingalaterran gari biltegiak hartzen saiatu zen hainbat herritar. Hungarian elur marroia bota zuen errautsaren eraginez; Italian, berriz, elur gorria ikusi zuten. Diote heriotza tasa bikoiztu egin zela urte hartan Europan, sumendiak 200.000 heriotza inguru eragin zituela bertan. Ordutik «Udarik gabeko urtea» esan zioten 1816ari. John D. Post historialariarentzat Tamborak sortutakoa «Mendebaldeko azken subsistentzia krisi handia» izan zen.

1816ko uztail hartan, Lord Byron, Shelley, Polidori eta beste idazle batzuek «uda»ko oporraldia Suitzan pasatzea erabaki zuten. Baina tenperatura baxuek eta euri-jasek etxe barruko babesean ordu asko pasatzera behartu zituzten. Naturaren munstro hark lagunduta, Mary Shelleyk bere munstroa erditu zuen; Frankenstein idatzi zuen Tamboraren errautsen itzalpean.

-----------------------------------------------------------------------------

Arrastoak

Osaba Sam.
Estatubatuarrentzat Osaba Samek nazioa pertsonifikatzen du eta ziur AEBetan izan berri diren hauteskundeetan hautagaiek botoak erakartzeko behin baino gehiagotan aipatu dutela gizona. Baina seguru ez dutela bere izen osoa erabili. Osaba Samek Samuel Wilson zuen izena etaTroy-ko (NewYork) haragi hornitzaileetako bat zen. 1812ko Gerran (Bigarren Independentzia Gerra, hainbatentzat) soldadu batzuek haragiz betetako upelak jaso zituzten, U.S. (United States) inskripzioarekin. Brometan hasi ziren esaten hizki horiek Uncle Sam (Osaba Sam) esan nahi zutela. Baina soldaduen ateraldia berehala zabaldu zen; txisteak nonbait grazia egin zien estatubatuarrei. 1961ean, kongresuko erresoluzio batean, «Troyko Osaba Sam Wilson» AEBetako sinbolo nazional izendatu zuten.


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude