Ixiar Rozas idazleak
Eremulauak web gunean: «Idazle gutxi batzuk dute salmentetatik bizitzeko aukera. Besteok, idatziko badugu, bi aukera ditugu: beste lan batean aritu eta geratzen zaigun denbora literaturari eskaini, bikoizketa horrek batzuetan dakarren nekearekin; eta bigarrengo aukera diru-laguntzak dira. Eta laguntza hauek ez dute idazleen autonomia baldintzatzen, nire kasuan ez behintzat».
Clemente Bernad argazkilariak
Berrian esanak: «Argazkilaritza egia gehien eta gezur gehien esaten duen artea da. Hain zuzen ere, argazkilaritzak duen arazo handienetako bat horixe da, egiarekin duen harremana (...) Uste dut denok dugula sentsazio bera, argazkiak egia esaten digula. Sinetsi egin dugu, eta, ondorioz, esanahia galdu egin da».