Mertxe Mujika: «Erabileraz asko entzuten da, baina asmoetatik ekintzetara pasa behar dugu»

  • Guk 15-20 urte barruko euskaltegiari buruz galdetu diogu.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ikasturtea hasi berri duzue. Ikasle kopuruak gora egin du hirugarren urtez jarraian...
Ezer baino lehen gauza bat argitu nahi dut. Eusko Jaurlaritzarekin batera euskaltegiok eman genuen agerraldiko (irailaren 28an) datuak iazkoak ziren, ez 2006-2007 ikasturtekoak, nahiz eta jendeak hala ulertu duen. Aurtengo matrikulazio datu zehatzak urriaren 31n izango ditugu. Aurten, ez dut espero igoera egongo denik, baina oraindik ez dugu baloraziorik egingo ez dakizkigulako datuak zehatz-mehatz.

Esan izan duzu Jaurlaritzarekin aurrerapauso handia eman dela neurri ekonomikoetan. Garatu gabe dauden puntu batzuk ere aipatzen dituzu: sustapena, prestakuntza eta erabilera.
Arlo ekonomikoan aurrerapauso politak ematen ari gara, baina pauso polit horiek eman behar dira arlo ekonomikoan zein beste hiru esparruetan. Zergatik hiru eremu horiek? Prestakuntzari dagokionez, erronka berrien aurrean formatuago egon behar gara eta kalitatea behar-beharrezkoa da. Sustapenari dagokionez, oraindino euskara prestigiatu beharra dago. Oraindik ere leku askotan euskara jakin barik ederto bizi daiteke. Eta erabilerari lotuz, gure lanaren fruitua hor dago, euskarak zenbat eta prestigio gehiago izan gure ikasleek euskara erabiltzeko aukera gehiago izango dute. Lau arlo horiek ezinbestean joan behar dute lotuta.

Ez dugu ibili nahi hemendik ez dakit zenbat urtetara «krisian gaude» eta hau eta beste esanez, abian jarri dugun bide horretatik jarraitu behar dugu euskaltegiok eta administrazioak. Helduen euskalduntze alfabetatzea eraginkorra izateko, behar-beharrezkoak dira lau zutabe horiek ondo landuta izatea eta elkarlanean aritzea.

Mila helburu eta maila dituzten ikasleak dauzkazue. Horien arteko perfil bat da titulua eskuratu nahi duen ikaslearena.
Euskara ikasteko arrazoiak asko dira. Bakoitzak berea dauka. Gu saiatzen gara partikularrak diren interes horiek gure helburuarekin lotzen, alegia, euskara erabiltzeko dela. Egia da badela ikasle mota bat titulua gura duena. Berez ez da hori txarra, lortu behar duguna da ikasle hori tituluarekin baino ez dadila geratu, baizik eta konturatu dadila euskara erabiltzeko dela. Dena den, euskaltegira etortzeko erabakia hartu badu nolabaiteko sentsibilitatea daukalako da.

Nolakoa izan behar du 15-20 urte barruko euskaltegiak? Ikasle kopuruak gorako joera du, baina noiz arte segiko du gora egiten? Nor euskaldundu beharko du euskaltegiak?
Galdera zaila da, hemendik 15-20 urte barru... AEKn hogei urte baino gehiago daramat eta aldatu dira gauzak, baina euskaltegien egitekoa ez da aldatu. Gauza batzuk, egia esan, ez dira aldatu, esate baterako (eta zoritxarrez diot) badago oraindik eskolak emateko betiko eredua: talde tradizionalarena. Beste gauza batzuk bai, aldatu dira. Adibidez, 0 mailako ikasle askoz gehiago zeuden orduan orain baino. 0 mailako ikasleak izan beharko lukete etorkinek. Etorkinena euskaltegioi ihes egiten digun kontua da, ez da guk bakarrik egin behar dugun kontua.

Badago beste ikasle tipologia bat, D ereduan ikasi duena eta euskara hobetu behar duena. Eta era berean, zabaltzen ari den ikasle tipologia da euskararekiko behar espezifikoak dituztenena. Euskara zenbat eta gehiago erabili, eta zenbat eta espazio gehiago irabazi, behar espezifiko gehiago sortzen dira. Hemendik 20 urtera behar espezifikoak areagotu egingo dira.

Dena den, hemendik hogei urtera erronka handi-handia erabilera izango da...

Irakaskuntza ez hainbeste?
Irakaskuntzan ere jarraitu beharko da. Egia da badirela belaunaldi batzuk galdutzat eman daitezkeenak, baina batzuetan kalean buelta bat ematen duzu eta ikusten duzu badagoela premia.

Erabilera jo duzu erronka handitzat. Euskaltegiek horretan sartu behar al dute?
Erabileran kristolako erronka dago. Gure erantzukizuna handia da gure zentroetatik 40.000 pertsona pasa direlako. Gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: euskaltegian aritu eta gero erabileran ematen dira eman behar diren pausoak? Beraz, hemen non egiten dugu denok kale? Gure planteamendua da guneak lortu behar direla euskara erabiltzeko. Esate baterako, euskaldun berria eta euskaldun zaharra elkarrekin aritzea.

Ea guztion artean -ez euskaltegiak soilik, baita eskolak eta beste ere- kapaz garen diagnostiko komun bat egiteko. Erabilerari buruz asko entzuten da, baina pasa behar dugu asmoetatik ekintzetara.

Euskaltegiok ditugun ikasleak kontuan hartuta, zubi horiek egiten lagundu behar dugu eta euskara dakigunok ere, gure erantzukizuna hartu behar dugu eta ez jarri pisu guztia euskara ez dakienaren bizkar. Euskara ikastea meritu itzela da eta erabilerak kale egiten du.

Sektoreen arteko elkarlana aipatu duzu. Gauza zehatzik eginda ba al dago?
Ez dago ezer eta egon beharko litzateke, gainera, gaiaren inguruan irakurketa bera egiten dugu. Bakoitza bere arloan gauza batzuk egiten gabiltza.

Euskara irakasteaz ez, baizik eta erabilera sustatzeko beharraz aritu gara. Euskaltegiak dibertsifikazioaren bidean al doaz?
Bai. Denok ari gara dibertsifikatzen. AEK ezaguna da klaseak ematen dituelako, eta egia da ehuneko oso altua horretara bideratuta dagoela, baina bestelakoak ere egiten ditugu: Ahize izeneko aholkularitza zerbitzua daukagu enpresei zuzendutakoa, ikastaro bereziak maisu-maistrentzat... Erronkak aipatzen ditugunean, badakigu horiek dibertsifikaziotik etorriko direla, beti ere guk kontrolatzen dugun esparruetan arituz. Zorionez, beharrak sortu dira eta guk esan dugu: «goazen 'merkatu' horietan ere sartzera».

Horrek esan nahiko luke AEKren hasierako ezaugarrietatik harago joango zinateketela?
Ez. Bat egiten du gure misioarekin. AEKren helburua Euskal Herria euskalduntzea da. Euskalduntzeko batzuetan klaseak eman behar dituzu eta beste batzuetan enpresetan normalizazio planak jarri behar dituzu abian. Dibertsifikazioa egunerokoarekin lotuta dago. Batzuetan guk ikusi dugu beharra -Berbalaguna ekimena kasu, euskara ikasten ari denak laguna behar du euskaraz aritzeko- eta beste batzuetan eskatu egin digute.

Noiz desagertuko garen? Inongo beharrik ez denean, baina bitartean... Dibertsifikazioak badu irakurketa positiboa, beharrak aldatzen doaz, beraz, euskaltegiok denbora guztian egon behar dugu pentsatzen zelan hobetu behar dugun.


ASTEKARIA
2006ko urriaren 29a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude