argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a
Nafarroako Parlamentuak eremu mistoaren hedapena eztabaidatu eta bozkatuko duela-eta, CDN eta PSN alderdietako ordezkarien esanak Gara egunkarian jasoak:

Carlos Perez-Nievas (CDNko parlamentaria): "Inkestako datuak oso argiak dira eta emaitzek 'eremu mistoaren' mugak aldatzeko formulak bilatzera eta Iruñerrian D ereduak ezartzera behartzen dute".

Carlos Chivite (PSNko idazkari nagusia) Euskararen Legea «aldaera soziologikoetara egokitzearen» alde agertu da. Dena den, Chivitek Euskararen Legea defendatu du esanez, PSNk «lan ona» egin zuela, «hizkuntz normalizazioan aurrera egiten lagundu duelako». UPNri buruz zera adierazi du: «Hizkuntza konfrontazio elementu gisa darabil. Hizkuntzak, kulturak eta hezkuntzak elkarbizitza elementu izan behar dute eta inoiz ez liskarrerako, UPNk nahi duen moduan».