2046


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Wong Kar Wai-en filmean bezala, galdutako oroitzapenetara eramaten gaituzten trenak badirela errango nieke, berri bila datozkidan ttakun-kideei. Aski da 2040ko epearen izua gainditzea, desoreka orokorraren ordezko oreka berreskuratzeko. Mortimer-en Zatikia ahanzten da, Coca-Cola botoilatxoa husten eta barran geratzen den gin hondarrari tonic ttilika bat eransten trenera igan aitzin. Idazleek alabaina badakite dena fikzioa dela, Durangoko azoka barne.

Ez naiz izan 2040ko Durango feria erraldoian. Izturitzeko harpeetan gordetzen naiz eta teknika intergalaktikoak arrotz zaizkit. Euskal Herria 2010 lemak hatsanka atxiki gintuen garaiaz gogoratzen naiz, mirakulurik ez zen gertatu bistan dena, are gutxiago 2020an eta 2030ean. Erdi etsiak ginen engoitik 2040ra heltzean. Agudo, 2046an, iraganerako (Eusko) tren urdinaren hartzea erabaki nuen memoria hilak harrotzearren.

Eta Urlia, Sandia eta Berendia euskal idazle ozentsuek nehoiz zangopilatu ez zituzten alorretan kausitu nintzen, betazalak apaldu orduko. Hasieran Cyberoan nengoen: zikoinen hegaldiak mirets nitzakeen Larraine gainetik eta urre koloreko eki-sartze bat, Atharratzeko plazaren minetik. Handik laster, Iruñeko adiskide minen konpainian nintzen mintzaira zaharrez barra-barra mintzo -isila nintzen, baina azken udak kalakari etengabez itxuraldatu ninduen-, eta gero Gasteizen Hertzainak taldeko baxu jolearekin garagardo haguntsua hurrupatu nuen, Bilbon Lopez de Haron behera enekin kantari orroaz zebiltzan andre ederrei beha zoratu aurretik: non hago zein larretan abesten zuten Barkoxeko ostatu keztatu batean bailiran, zintzurrak larrutzen...

Ez dut den mendrenik ere Mortimer-i pentsatu.

Hamabost axola murdukatu dut, Euskal Idazleen Elkarte gabeko gisa, mendeak badu ez dudala urteko kuota ordaindu eta hondarrean elkartetik kanporatu naute. Ohartu naizenez, anitzetan, kanporatua izateak ondorio onak baizik ez dakarzkit. Eta marmaratuko dute, arras asperturik, aditz trinkoak deblauki erabiltzeko ohitura nazkagarri hori, horrelakorik ez du bederen Mortimer-ek, ez eta euskal literatura ohoratzen duten Urlia, Sandia eta Berendiak. Birtualki ere ez. Trinkotasuna ez da konputeren hertzeetarik erraz pasatzen. Hobe niretzat, ezen 2046rako (SNCF) tren gorrian urtzen ahal naizelako, denbora D-ra itzultzeko xede eta asmorik gabe.

Marsana karrikako tabernara ihes dabilke halaz nire izpiritua. Lagun emeak inguruan dauzkat. Haien soak, haien irriak, haien hitzak irensten ditut gaur, atzorik izan ez balitz bezala: atzo guztia, nostalgiatik at, funtsean oraina oinarri duen bihar bat da. Ardoz betetzen dira basoak eta hizkuntzak nahasten, ezpainen dei samurrei erantzunez. Giro horretan Mortimer-ek ez luke Wong Kar Wai konprenituko. Halaber, ez lituzke ulertuko burdin meatzari ondorengo ene altzairuzko urratsak, Dominika Llarraki, Niko Etxart eta Robert Larrandabürük elkarrekin xuxurlatzen duten airea sano da delakoaren notak, hiru emaztekiko kuadrila alegera Bilboko gauean eratorrian dabilaneko algarak.

Gaizo Mortimer: ez naiz den-mendrenik jeloskor.

Egiaz pixka bat deskonektatua naiz, ez dut sinadurarik ematen, ez naiz bilkuretara azaltzen eta ene aburua ez dut partekatzen. Hargatik, ttakun-kide amoltsuak, ez etsi. Gutiziarik gabe ez abia Liburu Azoka hanpurostara. Alderantziz, zatozte nirekin, Euskal Herrian zehar, milaka leku hunkigarri aurkitzen direlako, maite ditugunekin, liburu eta ordenadoreetarik urrun gozatzeko.

Treguaz balia gaitezen 2046rako (DB) tren zurbailetan gerizatzeko.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude