Moon cup: Hilekoaren kopatxoa


2021eko uztailaren 19an
Non arraio bilatu ez dakizuelako, zeudenik ere inork esan ez dizuelako edo, besterik gabe, erabiltzen dituzuen tanpoi eta konpresekin gustura zaudetelako, ziurrenik oso gutxik probatu dituzue bestelako produktuak. Merkatuak hainbat alternatiba eskaintzen ditu, baina erdi ezkutuan daude, norbaitek horien erabilera zabaltzerik nahi ez balu bezala. Ezagunena, agian, «Hilekoaren kopa» delakoa da. Kanpai itxurako latex edo silikonazko kopatxoa da. Bost zentimetro inguru dauzka eta tanpoien kasuan bezala, hilekoan zehar baginan sartu behar da. Kopa horrek, ordea, ez du odola xurgatzen. Jaso egiten du. Betetzen denean, hustu, garbitu eta berriro erabili ahal da. Zuzen erabiliz gero hamar urte iraun ditzake eta 30 euro inguru balio du. Merkatuan hainbat markatako kopatxoak daude. Wikipediak lau aipatzen ditu Menstrual cup artikulu aberatsean: The Mooncup (Ingalaterran fabrikatua), The DivaCup (Kanada), The Keeper (AEB) eta Lunette (Finlandia).

Mooncup kopatxoa adibidez silikonazkoa da eta hilekoaren intentsitatearen arabera, 4-8 orduro hustu eta garbitu behar da -Wikipedian kopatxook hustu behar izan arte 10-12 ordu igaro daitezkeela irakurri dugu-. Bi motatakoak daude: B motakoak haurrik izan ez duten edo zesarea bidezko erditzea izan duten hogeita hamar urtez azpiko emakumeentzako dira eta A motakoak gainerakoentzat. Web gunean irakurri daitekeenez, produktu horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu: ekonomikoak -behin erabiltzekoak diren produktuekin sei hilabetetan xahutzen dena baino gutxiago balio du-, ekologikoak -berrerabilgarria da, ez dago zakarrontzira bota beharrik, kartoi eta plastiko gutxiago erabiltzen da...-, osasunari dagozkionak -ez du irritaziorik sortzen, produktu kimikoekin kontaktuan jartzea saihesten du...- eta praktikoak -garbitu eta jartzea erraza da, ordezkoak eramatea ez da beharrezkoa, beste produktuek baino fluxu gehiago biltzen dute...-.

Ainhoa Ugartek, 25 urteko gazteak, duela gutxi Mooncup kopatxoa erosi zuen Internetez, konpainia horren web gunean, lagun baten bidez haren berri izan ostean. Dioenez, baginan behar bezala sartzeko apur bat entseatu behar izan zuen, baina orain ezer ez balu bezala sentitzen da: "Tanpoien iragarkietan daramatzagunik ere ez dugula sumatzen esaten digute, baina ez da hala". Gainera, «Hilekoaren kopak» ohiko produktuek baino gutxiago kutsatzen duela adierazi digu, tanpoiek eta konpresek kotoi, paper eta plastiko ugari xahutzen dutelako.


Pentsamoldea aldatu behar

Mendebaldeko herrietako emakumeen artean «Hilekoaren kopa» erabiltzea ez da ohikoa. Mooncup konpainiaren web gunean irakurri daitekeenez, litekeena da emakumeek produktu hori mesfidantzaz ikustea: «Ez al da deserosoa izango? Eta higienikoa al da?...». Galdera horiek hilekoari buruz dugun pentsamoldearen ondorio dira. Behin erabiltzeko produktuentzako alternatibarik ez digute erakutsi eta horrek gure pentsaera baldintzatu du. Iritzi horrekin bat dator Ugarte, eta adiskide batekin izandako elkarrizketa jarri digu adibidetzat: «Mooncup kopatxoa zer zen azaldu nion eta bere erantzuna hauxe izan zen: 'Ezin al duzu behin erabiltzekoak erabili, pertsona normalak bezala?'. Erabili eta botatzeko produktuak garbiagoak direla dirudi. Hori saldu digute, paperezko musuzapien kasuan bezala. Behin erabiltzeko produktuekin garbiago egongo zarela ematen du. Bada, zu garbiagoa egoteko inguru guztia zikintzen ari zara». Gainera, horren guztiaren atzean dagoen «negozio zikina» kritikatzen du Ugartek.

XX. mendean zehar hainbat konpainik produktu berritzaile horien erabilera sustatu zuen, baina azkar erretiratzen zituzten, osperik lortzen ez zutelako. Dena den, apurka-apurka gero eta ezagunagoak dira eta eskaintzen dituzten abantailek emakume ugari konbentzitu dituzte. «Hilekoaren kopak» hainbat establezimendutan -medikuntza alternatiboaren alorrean txerta daitezkeen horietan batez ere- daude salgai, Wikipediak hizpide dituen lau konpainia horien herrialdeetan bereziki, baina baita beste leku batzuetan ere. Euskal Herrian bertan, badugu produktu horiek eskuratzeko aukera. Inguruan dituzuen «parafarmazia» direlakoetan galdetu eta ziur informaziorik eskuratuko duzuela. Dena den, Ugartek egin bezala, Internetez ere eros daitezke. Aipatu konpainien web guneetan harremanetarako e-posta eta telefono zenbakiak dituzue. Eskaera egin eta hamar egunera jaso zuen berak Mooncup kopa.


"Taberna egokia lokalizatu behar da"

Wikipediak, bestalde, kopatxoon hiru desabantaila aipatzen ditu: baginan sartu behar denez, litekeena da emakume batzuentzat deserosoa izatea; modu egokian sartzeak praktika apur bat eskatzen du eta teknika okerra erabiliz gero, hura eramatea desatsegina izan daiteke; kopatxoa jarri aurretik eta kendu ondoren eskuak garbitu behar dira eta horretarako ura eta xaboia behar dira. Ugarteren hitzetan, odola kanpora ez irteteko kopatxoa ongi jarri behar da, baina oso erraza omen da tamaina hartzea. Arazoak hustu eta garbitzeko unean hel daitezke, zauden lekuaren arabera: «Dena den, komunean nagoela oso erraz atera eta husten dut. Gainera, konketa alboan izanik samurragoa da garbitzea. Herrian topatu ditut kopatxoa garbitzeko-eta komun egokiak dituzten tabernak. Hala ere, badaezpada, ur botilatxoa nirekin eramaten dut».

Beste produktu batzuk
Aipatutakoez gain, bada ohiko tanpoi eta konpresentzako bestelako alternatibarik. Horietako bat Instead konpainiak merkaturatzen duen «Softcup» izeneko kopatxoa da. Diafragma antikontzeptiboaren itxura dauka eta aurrekoen antzera erabiltzen da, baina ez da berrerabilgarria. Ondorioz, alderdi ekonomiko eta ekologikoei dagokienez, ez du abantaila handirik eskaintzen. Bestalde, Andaluziako Berdeak alderdiaren web gunean irakurri daitekeen Comprar en verde artikuluan, Natracare markako konpresa eta tanpoien berri izan dugu. Gure poltsikoek ez dute desberdintasun handirik nabarituko -20 konpresako kaxatxoak 3,75 euro balio ditu eta 16 tanpoiek 4,70 euro-, baina ingurumenak eta erabiltzen dituztenek bai, kotoizkoak baitira %100ean. Ez dute klororik, plastikorik eta erretxinarik erabiltzen.

- Comprar en verde: www.losverdesdeandalucia.org/noticia.php?id=9648
- «Softcup»: www.softcup.com
- Natracare: www.natracare.com

Interneten
- Menstrual Cup artikulua (Wikipedia): http://en.wikipedia.org/wiki/Mooncup
- The Mooncup: www.mooncup.co.uk
- The DivaCup: www.divacup.com
- The Keeper: www.thekeeperinc.com
- Lunette: www.lunette.fi


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude