argia.eus
INPRIMATU
Kirolaz Badakit: Ez geratu bankiloan
  • Kirolari buruzko galderekin euskaraz jolasteko prest? Hemen da ARGIAk egindako Kirolaz Badakit galdera-sorta eta CD-ROMa. Betiko Badakit-en taula erabilita, presta zaitez taldean edo bakarka kiroltasunez lehiatzeko
Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2021eko uztailaren 19a
Benjaminetatik (7 urtez gorakoetatik) praktikatu daiteke Kirolaz Badakit jolasa. Memoria, logika, hizkuntza eta sena dira lantzen dituen giharreak, eta aldagelako giroa indartzeko primerakoa da. Amets Arzallusek egindako 1.500 galdera hauekin, kirolaren -futbolaz haragoko bere zentzurik zabalenean- gaineko jakintza orokorrarekin eta bitxikeriekin gozatuko dute partaideek.

Trebeenen «mamoneoa» hautsi eta denen partehartzea bultzatzeko, galdera bakoitzeko hiru erantzun ematen dira aukeran. Asko jakin edo zorte handia izatea dira, beraz, garaipenerako bi estrategiak.


Joko zelaia: Mahai-ingurua edo ordenagailua

Jadanik betiko Badakit etxean dutenek galdera sorta honekin bazkalostetako jokoa berritu ahal izango dute. Baina Kirolaz Badakit kit-ak, CD ROMa ere badakar, makinei desafioa botatzen ausartzen direnentzat. Ordenagailu guztientzat (bai PC eta baita Macintosh motakoentzat ere) da egokia.

20 euro da Kirolaz Badakit-en prezioa, baina ARGIAko harpidedunek 17 euroan jasoko dute.Erosteko, deitu 943371545 zenbakira edo idatzi: denda@argia.eus helbide elektronikora. www.argia.eus/denda gunean eta ohiko salmenta tokietan ere aurki eskura izango duzu.

Jaurti dadoa, eta onenak irabaz dezala!

Lehiaketa sarean
Urri bukaeratik aurrera, www.argia.eus webgunean Kirolaz Badakit lehiaketa jarriko da martxan. Bertara sartuta, lehiaketan parte hartu ahal izango duzue. Lau minutu izango dituzue galderei ongi erantzunez koloretako sei fitxa eskuratzeko. Froga hau gainditzen dutenek abentura kirol bat probatzeko zozketan parte hartuko dute.