2040


2021eko uztailaren 19an
Mende honek baditu berrogei urte paseak, eta gu, Jon, Zulo Galaktikoan galtzeko hobeto gaude (harako poeta zaharraren «izarren hauts» bihurtzeko, alegia), horrelako gazte-iraultzetan sartzeko baino. Ez dakit, Jon, ez nago oso operatibo. Beldur naiz, zu bezala, berandu ez ote nintzen iritsi burmuin barruko txiparen iraultzara, eta, garaiz berritu ezik, mende hasierako disko gogor haiek bezala hondatu zaidala esango nuke adorearen softwarea.

Ez, ni ez noa aurten Durangoko Azokara. Mortimerren hitz gatz gabeko espontsorizatu horiek entzutera, zertarako? Doazela Mortimer bere beltzak eta Coca-Cola bera ilargiari txapela jartzera behingoz. Aurki beteko nuen berrogeita hamargarren urtea Durangora joaten hasi nintzenetik. Gogoratzen zara liburuak hartu eta estanetan txukun-txukun jartzen genituen garai haiekin? Mende hasiera zoriontsua! Eta krisia omen zen orduan ere... Liburuak nanotxipetan, bideojoko eta trama interaktiboekin saltzen hasi zirenez gero, dena galdu zen.

Irakurtzea ona dela esaten ziguten antzinako irakasleek eta antzinako kanpainek, nik duda egiten dut Mortimer txuloplanta honen azken Zatikia irakurtzeak on egingo dionik inori. Pailazo bat da Mortimer hori, eta pailazokeriak idazten dituzte bere beltzek. Haren zabor berria irakurri baino nahiago nire etxe ondoko parke birtualean paseotxo bat eman, biloba birtualak eskutik hartuta.

Euskal Idazleen Elkarte ofizialeko buruek garaipentzat saldu nahi digute Mortimerren nobela horretan Urlia, Sandia eta Berendia euskal idazleen zatikiak sartu izana; Euskal Idazleen Elkarte alternatibokoek ere ez dute gaizki ikusi kontua, gaizki ikusi dutena da idazleen aukeraketan garbi ageri den -eta egia esan, nabarmena den-, desoreka falta. Eta arrazoi osoz salatu dute. Noiztik Berendiak du Urliaren eta Sandiaren maila bera. Eta non dago zuk eta nik ongi dakigun «Beste» hori, izena ere aipatu ezin daitekeen idazle hori? Euskal Idazle Benetakoek, noski, beren benetakotasunen jatorri jainkotiarra aztertzen jarraitzen dute, eta ezin joango gatzaizkie txikikeria hauekin molestatzera. Eta IV. Batzar Disidentekoek, berriz, ongi dakigu non duten herrena. Euskal Idazle Elkartugabeek, azkenik, horrela jarraitzen dugu: elkartu gabe.

Egoera honen guztiaren kontra egiteko nire sinadura eskatzen didazu, eta eman egingo dizut, baina ez eskatu aurten Durangoko elizaren zimitorioan ager nadin garai heroikoetan bezala, paperezko liburuz kanpin-mahaiak hornitzera. Azoka Birtual Alternatiboan ere ez naiz konektatuko. Nekatu naiz. Konektatzen banaiz -bizio aitorrezina nirea-, Euskaltzaindiak atera berri duen errege godoen izen-zerrenda euskaraz nola idatzi behar dugun aurkeztuko duelako izango da. Baina kuku bat eta kito. Ez nago beste ezertarako.

Ez genuen mende hasierako lehen hamarkadan tren egokia hartu, alferrik da. Ez argitaletxekoek, ez idazleek, ez euskaltzaleek ez genion egosten ari zen eltzeari usainik hartu. Eta, gero, euskaldunon betiko gaitza hor dago: «Zenbat buru hainbat aburu» esaera zaharra hitzez hitz interpretatzen mutilak-neskak izan gara euskaldunok (bai lurrekoak eta bai izarrasporakoak ere, arraioak ez baditu)!

Hori bai, Euskal Telebistarentzat Mortimer ere ez da interesgarria. Goizaldeko ordu bietan emango dute haren saioa; aurretik, pilota, trikitia eta Goenkale.

Ez, Jon, aurten ez nirekin kontatu. Gainera, ez digute omenalditxorik ere eskaini egundaino. Esker txarreko alaenok!

PS: Badaukazu Itxaroren iritziaren berri?


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude