Hauteskunde sindikalak


2007ko otsailaren 21ean
Urte honetan zehar Hego Euskal Herriko enpresa gehienetan hauteskunde sindikalak izan dira. 2006ko ekainaren 30ean, ELA-STV sindikatua nagusi ageri zen 9.503 ordezkarirekin (%35, 94). Atzean gelditzen zitzaizkion CCOOren 5.509 ordezkariak (%20,84), UGTren 4.786ak (%18,10), LABen 4.006ak (%15,15), ESKren 433ak (%1,64) eta USOren 362 ordezkariak (%1,37). Garai hartan eta 2002ko hauteskundeei begira, sindikatu guztien ordezkaritzak gora egin zuen nabarmen, USOren kasuan izan ezik. Ekainera arteko gorakadarik nabarmenena CCOOk izan zuen (%13,91), nahiz eta LAB (%9,60), ELA (%8,97), UGT (%2,24) eta ESK (%1,87) sindikatuek ere gora egin zuten. Esan bezala, USOren ordezkaritza %5,56ra murriztu zen.

Hauteskunde horien atalik garrantzitsuena, ordea, irailean hasi eta 2007 urteko martxoan amaituko da. Tarte horretan erabaki beharko da nola banatzen diren hautatzeke dauden 14.144 ordezkariak, hau da, Hego Euskal Herriko ordezkaritza sindikalaren erdia baino gehiago. Hortaz, apirilera arte itxaron beharko dugu sindikatu bakoitzaren emaitzak jakiteko. Orduan jakingo dugu nork mantendu duen ordezkari kopurua, zeinek egin duen gora eta zeini murriztu zaion taldea. Era berean, aurreko hauteskundeetan baino parte-hartze handiagoa edo txikiagoa izan den jakingo dugu. Azken batean, Hego Euskal Herriko sindikalismoaren argazki orokorra lortuko dugu. Ipar Euskal Herriko hauteskundeak ez dira garai honetan izaten.

Hauteskundeen analisiak hainbat zalantza argituko ditu. Hona hemen zenbait galdera: hauteskundeok erakutsiko ote dute botoa ematen duten langileek sindikatuekiko interesa dutela? Egia ote da langileen desengainua gero eta handiagoa dela? Hauteskunde sindikaletan, nori ematen dizkiote boto gehiago langileek? Sindikatu borrokalari eta muturrekoenei? Sindikatu itunzaleei? Estatuaren aldeko sindikatuei ala abertzaleei? Testuinguru horretan: zein da sindikatu bakoitzak Arabako Mercedes Benzeko edo Caballitoko, Bizkaiko la Navaleko edo Nafarroako Wolkswageneko greba eta gatazka handietan izandako jarrera eta planteamenduek duten eragina hauteskunde sindikaletan?

ELA STV buru zuen erresistentzia-kutxaren funtzionamendu ezin hobeak hainbat greba luzetan, Caballitokoan besteak beste, eraginik izango ote du botoa sindikatu honi edo hari emateko orduan? Egia da ELA-STV izan dela orain arte seriotasunez eta eraginkortasunez antolatutako erresistentzia-kutxa bakarra izan duen sindikatua, baina gainerako sindikatuek adierazi dutenez, iaz ekin zioten kutxak eratzeari. Izango ote dute kutxarik honezkero? Caballitoko greba bezalako uneetan zin egiten diren gauzak ez dira beti betetzen.

Azkenik, Euskal Herrian abian den bake prozesu izeneko horretan askotariko jarrerak daude; sindikatu batzuek beste batzuek baino jarrera aktibo eta baikorragoa dute. Langileek, ordezkari sindikalei botoa ematerakoan, kontuan izango ote dute sindikatu bakoitzaren jarrera? Apirilean zalantza horiek eta beste batzuk argituko zaizkigu.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude