El Columpio Asesino: «Ez dugu inolako estilorik jarraitzen. Abesti bakoitza patroi batekoa da»


2021eko uztailaren 16an
Disko hau rockeroagoa da eta ez hain elektronikoa.
Ez ginen horren bila joan, baina gogorragoa da eta atmosfera gutxiago ditu. Baliteke rockeroagoa izatea, nahiz eta guk egiten dugunari pop deitu.

Ahotsak eta hitzek garrantzia handiagoa dute...
Aurreko diskoko hitzak ez ziren egokiak eta kendu egin genituen. Halabeharrez hasi nintzen abesten, baina ez naiz abeslaria. Hala ere, dagoeneko nire ahotsera ohitu egin gara.

Zelakoak dira zuen zuzenekoak? Asko zaintzen duzue irudia, argazkietan bezala?
Argazkiak egiterakoan diskoan dagoena irudikatzen saiatu ginen, hau da, martzianada bat. Abesti lasairik gabe, kontzertuak energia eta erritmo handikoak izaten dira.

Asko irakurtzen duzue?
Ez. Evaristok kanpotar askok baino gehiago inspiratu gaitu. Guk punka bete-betean bizi izan genuen, eta Evaristok freskotasun eta harrotasun berezia dauka. Allen Ginsberg ere gustuko dugu.

Zinemarako moduko kantuak egiten dituzue.
Behin baino gehiagotan esan digute hori. Kantu lasaienak hainbat film laburretan erabili dituzte.

Txerrien koipea behin baino gehiagotan aipatzen duzue hitzetan.
Bai, langileen burgestea irudikatzen du. Mendebaldeko koipea. Ezer egin gabe sofan botata egotea.

Hainbat presondegitan kontzertuak eman zenituzten.
Hasieran lotsatuta geunden, baina oso esperientzia ona izan zen. Sei kartzelatan izan ginen. Presondegietako dramak barru-barrutik ezagutzen dituzu, baina esker oso oneko ikusleak dira. Alcala-Mecon emakumezkoen moduluan jo genuen.

Nafarroan oso satelite sentitzen al zarete? Bada inguruan gustuko talderik?
Orokorrean nahiko satelite sentitzen gara edozein lekutan. Oso talde berezia garela esaten digute. Ez dugu aurreiritzirik, eta ez dugu inolako estilorik jarraitzen. Abesti bakoitza patroi batekoa da, halakoak gara gu ere. Jon Ulezia y Cantina Bizarra taldea oso gustuko dugu.
----------------------------------------------------------------------

De mi sangre a tus cuchillas
El Columpio Asesino
Astro
Iraupena: 49'26'' 13,80 euro


Barruko mamuak airatzeko eskaintza klasifikagaitza

Izen iradokitzailea duen Iruñeko talde hau ezezagun samarra da gure artean. Oso ezezaguna, Espainiako lehiaketa eta jaialdi espezializatuetan jaso duen harrera itzela kontuan hartuta. Emaitza klasifikagaitza da, eta bigarren diskoan gogortu diren arren, tarteka zinemarako giro aproposak irudikatzen dituzte. Ohiko instrumentuez gain, sintetizadoreak, haizezko instrumentuak, elektronika edo parean jartzen zaiena baliatzen dute. Musika estiloetatik salto egiten dute axolagabeki koktel ontzi aberatsa (rocka, flamenkoa, surfa, elektronika dantzagarria, spaghetti-westerna, popa...) eskainiz. Adibidez, umeendako aproposa den nana batetik ahotsa eta arima urratu ditzakeen pasarte batera jauzi egiten dute. Hitzen bitartez, Jorodovskyren parera, barruko mamuak airatu eta entzuleekin konpartitzen dituzte.


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude