Bizitza paraleloak

Washington (AEB), 1960. John Fitzgerald Kennedy AEBetako presidente izendatu zuten. Abraham Lincoln, aldiz, zehazki 100 urte lehenago, 1860an iritsi zen Etxe Zurira.

Biak arrazoi antzekoengatik sartu ziren historian: unerik gorenean hil zituzten, AEBetako presidente zirela, eta, euren herria tentsio sozial handiko garaitan zenean, askatasun zibilen aldeko politikaren ordezkari izan ziren. Gerra zibil odoltsua irabazi ondoren, esklabutzari amaiera emateagatik da ezagun Lincoln; Kennedy, aldiz, lege segregazionisten aurkako mugimenduaren bultzatzailetzat dauka askok. Mito bihurtuak, seguruenik izan zirena baino hobeak eta idealistagoak irudikatu dituzte gerora.

Baina ezaugarri orokor hauetaz gain, xehetasunetara jotzen badugu, hainbat antzekotasun bitxi topatuko dugu. Esan dugu biak mende bateko aldearekin iritsi zirela boterera. Bada bi presidenteek semea galduko zuten Etxe Zurian bizi ziren bitartean. Biak ostiralez hil zituzten eta bien emazteak eurekin zeuden une horretan.

Lincoln presidentea hil ondoren, Andrew Johnson izan zen postuan ordezkatu zuena; Kennedyren kasuan, Lyndon Johnson izan zen presidente berria. Gainera Abraham Lincolnen idazkariak Kennedy zuen abizena eta J. F. Kennedyrenak, nola ez, Lincoln. Boothek lortu baino lehen, presidente abolizionista hiltzeko beste saiakera bat ere izan zen 1861ean, baina Kennedy superintendenteak saihestu zuen, konplotaren bultzatzaileak atxilotuz.

Bien hiltzaileek euren hiru izenak erabiltzen zituzten eta horrela ezagutuko zituzten ondoren ere: John Wilkes Booth-ek hil zuen Lincoln eta Kennedy, berriz, Lee Harvey Oswald-ek. Lehena 1839an jaio zen eta bestea 1939an. Biak AEBetako hegoaldekoak ziren eta epaituak izan baino lehen hil zituzten; horretarako, bi kasuetan, Colt errebolberrak erabili zituzten hiltzaileen hiltzaileek.

Abraham Lincoln Ford antzokian hil zuten bitartean, Kennedy Ford markako auto batean zihoan 1963ko azaroaren 22an Dallasko kaleetan tirokatu zutenean. Eta ez zen edozein Ford hurrengo egunean mundu osora zabaldu zen argazkian ageri zena; Ford Lincoln bat baizik.

Eta azken bitxikeria bat ere topatu dute halako kontuetan denbora galtzen dutenek: hil baino astebete lehenago Lincoln Monroe hirian (Maryland) izan zen. Eta zurrumurruek diote, hil aurreko astean, Kennedy Marilyn Monroerekin izan zela.

Bien artean, hala ere, bazen ezberdintasun bat: Lincoln Alderdi Errepublikarreko burua zen, Kennedy Alderdi Demokratakoa. Baina bien artean alde handiegia dagoenik ere ezin da esan.


Arrastoak

HOMERO bizar zuriko poeta itsu moduan irudikatu ohi da, baina bere nortasunaren frogarik ez da gaurdaino topatu, bere biografia orri zuria da. Non jaio zen, bere benetako izena zein zen, pertsona erreala ote zen eta berari egotzi ohi zaizkion obrak pertsona bakar batek idatzi ote zituen eztabaidatu da, besteak beste, luzaroan.

Andrew Dalby historialari eta hizkuntzalari britainiarrak irailean liburu bat argitaratu du, rapsoda greziarraren sexua zalantzan jarriz. Orain arte gizonezkotzat hartu da Homero, baina Dalbyk bestelako iritzia du: bere ustez, Iliada eta Odisea emakume batek idatziak dira, «istorioak gizonezkoen ikuspuntutik aldentzen den angelu batetik kontatzen dituelako, sakontasun handiagoz, eta emakumezko pertsonaien sentimendu eta arrazoiak hobeto ulertzen ditu».


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eguneraketa berriak daude