argia.eus
INPRIMATU
Bero-beroan: 11 M, COPEko Los Santosek zerbitzu sekretuetara zabaldu du erantzukizuna
2021eko uztailaren 19a
M-11ren konspirazioarena gero eta eroriago agertzen ari den bitartean, teoria hori bultzatu duten eragile nagusietako batek hipotesi berria jarri du mahai gainean: ETA bakarrik ez, Espainiako zerbitzu sekretua ere tartean zen. COPE irrati katean joan den astean Federico Jimenez Los Santosek hipotesi hori jaurti zion Jesus Cacho kazetariari. Irratiko kazetari ultraeskuindarraren ustez, trenen aurkako leherketa «moroek egin ez zutenez», ETA edo Espainiako zerbitzu sekretuen egiletzaren hipotesiak besterik ez dira geratzen.