Artista ezezagunak ezagun bihurtzeko

  • Xpression kultur elkarteak ezagunak ez diren artistak laguntzen ditu. Musikarientzat kontzertuak antolatzen ditu, eta arte plastikoak lantzen dituztenei erakustokiak aurkitzen dizkie. Jokin Telleria eta Manuel González dira taldearen arduradunak, eta azken hiru urteetan 400 kontzertu baino gehiago antolatu dituzte. Oraindik orain Ardilatxa elkartearekin hitzarmena sinatu dute, eta aurrerantzean elkarlanean ariko dira kultura bultzatzeko ahaleginean.

2021eko uztailaren 19an
Usurbilen (Gipuzkoa) dagoen Olarrondoko Jazz kalea aretoa da Xpression elkartearen sorlekua. Orain dela urte batzuk bertan elkartzen ziren astero Jokin Telleria lasartearra eta Manuel González usurbildarra. Elkarrizketa luzeak eta mamitsuak izaten zituzten, eta kultura zen elkarrizketa horien ardatza. Halaber, enpresaritza mundua ere gertutik ezagutzen zuten, biek ala biek enpresaritza ikasketak egin dituzte. 2003an beraien bi afizioak ofizio bihurtzea erabaki zuten, eta horrela sortu zen Xpression kultur elkartea. «Bi dira elkarte honen helburuak: artea jendeari hurbiltzea, eta profesionalak ez diren artistei beraien lanak erakusteko guneak edo plazak aurkitzea. Bi arlo hauetan gabezia handia zegoela somatu genuen, eta gabezia hori konpontzen saiatu gara», azaldu digu Jokin Telleriak.

Bi helburu horiek gauzatzeko antolatu duten azken ekimena Xpression zuzenean kontzertu sorta izan da. Abuztuaren 5ean hasi eta urriaren 7ra bitartean, 17 kontzertu izan dira ostiralero eta larunbatero Donostiako Nuevo Stress tabernan (Reyes Catolicos kalea). «Areto txikietako kontzertuak bultzatu nahi ditugu, kontzertu txikien zirkuitu bat sortzea gustatuko litzaiguke. Helburu horrekin antolatu dugu lehiaketa hau. 17 kontzertu hauetan zuzeneko ikuskizun onena eskaintzen duen taldea izango da irabazlea», adierazi digu Telleriak. Irabazleak 1.000 euroko saria irabaziko du, eta urriaren 20an Donostiako FNAC-en kontzertu eskaintzeko aukera izango du.


Ekimen arrakastatsuak

Hiru urte daramatza Xpression elkarteak kultur ekitaldiak antolatzen, eta dagoeneko proiektu asko gauzatu dituzte. Zarauzko Ikusi arte ekimena izan da arrakastatsuenetako bat. Zarauzko 70 dendetan euskal artisten beste horrenbeste koadro jartzea erabaki zuten. Jokin Telleriaren esanetan, «kultura normalizatzeko oso ideia ona izan zen. Kultura jendeari hurbiltzeko ahalegina egin genuen. Alegia, jendeak ez zuen museo batera joan behar izan koadro bat ikusteko. Horrekin batera, euskal artistei beraien lanak erakusteko plaza bat eskaini genien». Ekimenak arrakasta handia izan zuen, eta dagoeneko beste edizio bat antolatu dute Zarauzko udalarekin elkarlanean.

Bazkalosteko kontzertuak ekimenak ere aipamen berezia merezi du. Orain bi urte Plazaolako partzuergo turistikoarekin jarri ziren harremanetan Telleria eta González, eta Lekunberriko bailarako jatetxeetan kontzertuak antolatzea adostu zuten. Geroztik, Lekunberri inguruko jatetxeetara bazkaltzera joaten denak, bazkari oparoaz gain, musikaz ere gozatzen du. «Jazz, folk, pop... Estilo ezberdinetako kontzertuak antolatzen ditugu, baina beti ere testuinguruaren baldintzetara egokitzen saiatzen gara. Ekimenak oso harrera ona izan du, eta aurrerantzean Oarsoaldean eta Hondarribian gauza bera egiteko asmoa dugu».

Arte zirkuitu bat ere sortu dute Xpression taldekoek. Erakusketak eta kontzertuak antolatu dituzte -400 baino gehiago- Gipuzkoako hainbat taberna eta jatetxeetan. Gipuzkoako 25 herritan eskaini dituzte emanaldiak, besteak beste, Hondarribian, Donostian, Andoainen, Tolosan, Azpeitian eta Idiazabalen. Donostiako Aieteko Jauregia hotela da zirkuitu horren gune garrantzitsu bat. Arte plastikoko erakusketak, bazkalosteko kontzertuak eta bestelako ekitaldiak antolatzen dituzte bertan. Uneotan, Alvaro Ledesma eskulturgilearen lana, eta Rudy margolariaren koadroak daude ikusgai urtea amaitu bitartean. Zizurkilgo Olentzo jatetxean ere gauza bera. Mendiez inguratuta, leku pribilegiatuan dagoen jatetxea da, eta bertako lorategian bost euskal artisten eskulturak ikus daitezke. Jokin Telleriak dioenez, «Gipuzkoan arte zirkuitu bat finkatzea da lehen helburua, eta ondoren zirkuitu hori Euskal Herrira zabaltzea».

Gezurra badirudi ere kultur mundua gustuko dutelako egiten dute lan hau guztia. Ez dute etekin ekonomikorik, ez dute dirurik jasotzen. «Oso harro gaude egindako lanarekin. Oso pozgarria da jakitea guri esker hainbat musikagilek eta beste hainbat artistek beraien lana erakusteko aukera izan dutela. Horrek ikaragarri aberasten gaitu, diruak baino gehiago». Hori bai, beraien ametsa egiten duten lan honengatik guztiagatik etorkizunean soldata bat jasotzea izango litzateke. Nolanahi ere, soldatarekin edo soldatarik gabe, Telleriak eta Gonzálezek buru belarri jarraituko dute lanean.

Ardilatxa lankide

Xpression taldeak Ardilatxa kultur elkartea izango du bidelagun aurrerantzean. Orain gutxi sinatu dute bi elkarte hauek elkarlanerako akordioa. Bi taldeotako arduradunek adierazi dutenez,»hitzarmenaren helburua esparru kultural alternatibo bat sortzea da». Biak ala biak irabazi asmorik gabeko taldeak dira, eta azken urteotan ibilbide oparoa izan dute. Ardilatxa kultur elkartea Tolosako gazte koadrila batek sortu zuen. Euskal kultura bultzatzea da elkarte honen helburu nagusia. Beraien lehen ekimenak -autoetan jartzen den ardiaren pegatinak- berebiziko arrakasta izan zuen, eta bertatik lortu dituzten irabaziak kultur ekitaldiak diruz laguntzeko erabili dituzte. Bien bitartean, Xpression elkarteak 400 kontzertu baino gehiago antolatu ditu, eta beste hainbat artistari beraien lanak erakusteko aukera eskaini die. Elkarlanean antolatu duten lehen ekimena Xpression zuzenean musika lehiaketa izan da, eta aurrera begira beste hainbat proiektu prestatzen ari dira.


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude