Póg Mo Thón: «Disko hau betiko da, etorkizunean entzuteak zirrara sortuko digu»


2021eko uztailaren 20an
Nahiz eta kantuak gitarra eta erritmo metaleroekin jantzi, emo, hardcore eta rock melodiak landu dituzue. Ados? Zuen burua metal taldetzat daukazue?
Guztiz ados gaude. Rock talde bezala ikusten dugu gure burua. Diskoa apur bat metalzalea irten bazaigu ere, estilo askotatik edan dugu, eta gai gara euren artean oso desberdinak diren estiloetako kantuak lantzeko, polita eta aberasgarria baita halakoak uztartzea. Batek daki hurrengo lanetan norantz joko dugun! Musika da munduan gogokoen duguna, eta bere mugagabetasunak egiten du hain erakargarri eta aparteko.

Babel Musik diskoetxea zuekin batera hasi da. Nolako apustua egin du zuekin? Zuek zer eskatzen diozue diskoetxe bati?
Itzela izan da gu aukeratzea aurkezpen gisa. Horren ostean, talde gehiago hartu dituzte, dozena erdi bat gara orain. Esandakoa betetzea da eskatzen dieguna, eta primeran ari dira betetzen. Gure musika gustuko dutelako eta lokalean lan eta lan ordu piloa ematen dugula dakitelako hartu gaituzte. Poztekoa da egungo diskoen salmenten egoera eskasa ikusita diskoetxeekin horrelako tratu duinak lortzea posible dela jakitea.

Zero Records-en bilduma baten esku hartu duzue; diskoa Haritz Harreguyrekin grabatu eta New Yorkeko West West Side Music-en masterizatu duzue. Ametsak bete dituzue?
Bai. Egungo joera ez dator bat guk egin dugunarekin. Guk grabazioan diru asko gastatu dugu, eta promozioan gutxi. Argi genuen konposatzen hainbeste ordu egin ostean, grabazioari lehentasuna eman nahi geniola. Disko hau betiko da, etorkizunean entzuteak zirrara berezia sorraraziko digu ziur. Hori ez dago diruz ordaintzerik.

Intrigatuta naukan kontu bat: zer esanahi du taldearen izen bitxiak?
Gaelikoz, «ipurdia musukatu» esan nahi du, eta horren zergatia taldearen hasierako anekdota bati zor zaio, baina hori guretzat gordeko dugu.


----------------------------------------------------------------------

Itzalitako argi bakoitzeko
Póg Mo Thón
Babel Musik
Iraupena: 31'43'' 13,46 euro

Metal erritmoz jantzitako rock talde irekia

Izen gaeliko probokatzailea daukan Mungiako taldeak lan interesgarria kaleratu du; Babel Musik diskoetxearen estreinaldia da gainera. Eskarmentu handia dute, eta bigarren lan luzea gitarra eta erritmo metalikoz jantzi arren, bestelako soinu asko bildu dituzte. Kontrasteak eta garapenak gustuko dituzte eta kanta berean giro akustikoetatik death metalaren pareko ahots guturaletara jauzi egiteko gai dira. Hala ere, melodia beti dago presente. Antzematen da iragan heavya dutela (Kale gorritik...), eta baita herrikide izan dituzten Pilt-ek ere eragin dituela (Lorratza), baina jazzarekin eta post-hardcorearekin ere ausartzen dira (Nora heltzeko?). Bizkaiko poeta esanguratsuek hainbat letra idatzi dizkieten arren, ez daude laguntza premian, zer pentsa ematen duten gogoeta propioak ere batu dituzte-eta.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude