Net Hurbil: Rincon Bomba, argentinarren far-westa

  • kalte-ordainez gain. Estatuak zer argitu eta ordaindurik ez duela erantzun die. Argentinarrak ohartzen hasi dira beren demokraziak hilotz itsusiak dauzkala ortuan lurperatuta.

2021eko uztailaren 19an
Napalpi eta Rincon Bomba azken urteotan tarteka aipatzen diren izenak dira Argentinako prentsan. Chaco eskualdean dago Napalpi eta Rincon Bomba berriz Formosan, biak ere Argentinako ipar muturrean. Horietan geratzen diren indigena urriek eta beren laguntzaileek XX. mendean gertatutako bi masakreren argibideak atera nahiko lituzkete: dokumentazio gero eta ugariagoa plazaratzen da, triskantzetan hildakoen gorpuen bila dabiltza, Estatuari barkamena eskatzea exijitu diote, kalte-ordainak kuantifikatu...

Argentinako Estatuak uda honetan erantzun die nondik atera ez dakienak egin ohi duen moduan. Epaile batek ukatu egin die indusketa gehiago egitea, fiskaltzak ez die onartzen nortasuna eskatzaileei -beste arrazoien artean argudiatuz herri indigenek nortasun juridikorik ez dutela- eta balizko hildakoen ondorengoei eskatzen dizkiete familiako harremana esplikatzen duten paperak, denek dakitenean oraindik ere badirela paperik gabe marjinalitate osoan bizi diren indigenak lurralde horietan. Baina hitz egin zain 60 urte itxaron dutenak azkenik mintzatu badira, ez dituzte erraz isilaraziko berriz.

Argentinarrak azken diktaduran gertatutakoak argitu eta zenbait agintari errudun nola epaituko ari dira hilabeteotan, trantsizioko gobernuek erabakitako amnistiak baliogabetzat uzteraino. Baina 1924 eta 1947ko bi masakreetan garbitutako 1.000 argentinarron kasua berezia da: demokrazian hil zituzten -bigarren sarraskia Peronen lehen gobernuaren garaikoa da- eta populazio «normalaren» alboko biztanle marjinalak ziren, «indio zikin» batzuk.

Bi sarraskien laburpena eta eskema berdintsuak dira: Europatik zetozen emigrante eta kapitalista berriei emateko indioei lurrak kendu, hauek bertako soro eta lantegietan lan egitera behartu, lan baldintza txarrengatik indioek alde egin nahi dute, istiluak sortzen dira... eta Gendarmeriak eta armadak masakrez erantzuten du. Hala gertatu zen 1924an Chacoko Napalpi herrian.

XIX. mende bukaeran hasi ziren kotoia egiten Chacoko soroetan eta 1923rako 50.000 hektareaz goiti zeuden «urre zuriz» beteta. Ameriketako beste herrialde askotan beltzak zeuzkaten lantegi horietarako, baina Argentinan Europatik etorritakoen arteko txiroenak eta indioak zeuzkaten. Tarteka hauek protesta egiten zuten bizi-baldintza gogorrengatik, baina ugazabak gehiago kezkatzen zituen indio guztiek beste norabait alde egiteak. Horixe gertatu zen Napalpi herrian: Salta eta Jujuy eskualdeetako lantegietan diru gehiago eskaini zietelako, harantz abiatu zirela.

1924ko uztaila zen. Indioak oinez zihoazen lanerako leku hobeen bila, bidera atera zitzaizkienean 130 polizia eta zenbait herritar zuri. Inguratu eta 45 minutuz egin zieten tiro beren Winchester eta Mauser fusilekin. 200dik gora gizon, emakume eta haur geratu ziren hilda, toba eta mocobi etnietakoak gehienak. Tartean, grebarekin bat egin zuten zuri bakan batzuk ere bai. Zaurituak errematatu egin zituzten, asko labana eta matxetez.


Peronek salbatu behar zituenak

Indio «garbiketak» gero ere segi zuen, gaurko militanteek salatzen dutenez, Argentinak daukan «far-west» berezkoan. Baina sarraskia nozitu zutenen eta ondorengoen artean, arrasto nabarmena utzi zuen 1947an Formosa eskualdeko Rincon Bomba parajean gertatu zenak. Orduan 800 pertsona hil zituzten, eta geroztik haien oinordekoak beldurrez bizi izan dira; hitz egitera ausartzen ez ziren zaharrenei galdetu eta dokumentazioa biltzen orain dela urte gutxi hasi dira.

1947an gertatua kontatu zuten garaiko egunkari batzuek ere, gehienek gezur galantez: «Indio armatuek eraso egin zuten eta» horrelakoak. Baina orduko kronikez gain ikerlariek espero gabeko laguntzailea aurkitu zuten: 1991n Gendarmeriaren aldizkarian kontatu zituen ikusitakoak -ez denak, seguru- Rincon Bombako sarraskian parte hartu zuen Teofilo Ramon Cruz polizia erretiratuak.

Indio baten biziak ez zuen kale bazterreko katuarenak adina balio behar 1947an Argentinako probintzia batean. Urte hartan Formosa eskualdeko beste paraje batetik milaka pilaga, toba eta wichi ekarri omen zituzten Ingenio San Martin de El Tabacal fabrika-herrira. Eguneko sei peso agindu zieten, eta hori sinetsirik oinez etorri ziren langileak beren emazte eta haurrak eta etxeko tresna bakanak hartuta. Baina lanean hasi ondoren, eguneko 2,5 peso baino ez zieten pagatu. Agintariengana jo zuten kexu, eta ugazabek kalera bidali zituzten. Lanik, dirurik eta garraiobiderik gabe, inguruko herritarrek kupituta eman zietena janez, Tabacal etxaldetik Las Lomitaseraino iritsi ziren. Teofilo Ramon Cruz gendarmeak zertifikatu zuen aipatu artikuluan 7.000-8.000 indio zebiltzala herri horretan, noraezean.

Laster kanporatu zituzten Las Lomitasetik, eta Rincon Bomba izeneko eremuan gelditu ziren. Gosea gero eta gogorragoa zen. Gaixotasunak hasi ziren ugaritzen laster ume eta zaharren artean. Emakumeak inguruko herri eta etxeetan ate joka hasi ziren, ogi mutur batzuen eske. Egoerak okerragora egin ez zezan, inguruan zegoen Gendarmeriako eskuadroiaren buruak herriko komertziante eta agintariei eskatu zien indio haiei janaria eta jazkiak emateko.

Maiatzean hasia zen gatazka. Iraila iritsi eta gauzak luzatzen ari zirenez, indioen buruzagiek -Nola Lagadick eta Luciano Cordoba deitzen ziren- militarren nagusiari eskatu zioten Buenos Airesera joan nahi zutela, Juan Domingo Peron lehendakariarekin hitz egitera. Rincon Bomban gero eta larriagoa zen egoera, gaueko hotzarekin gaixotasunak ugaritu ziren, eta militarrek indioak gertutik kontrolatzeko posizioak hartu zituzten inguruetan. Indioen kazikeek ez zuten lortu Peron ikusterik baina honen belarrietara iritsi zen albisteren bat eta agindu omen zuen janariz eta arropaz betetako hiru bagoi bidaltzea trenbidez. Hilabete baino gehiago behar izan zuen kargamentu hark Buenos Airestik Las Lomitasera iristeko.

Hiruretatik bakarra iritsi zen osorik, besteak erdi-hustuta zetozen, eta botika guztiak «galdu» zituzten bidean. Hala ere, okerrena ez zen hori izan: janari gehienak lizunduta eta txartuta iritsi ziren, eta horiek jan bezain pronto hasi ziren indioak gaixotzen. Ordu gutxitan hil omen ziren 50. Herriko hilerrian aski leku ez zegoenez, mendian ehorzten zituzten, beren usadio eta kantuekin. Militarrak gero eta urduriago, talde osoa inguratu egin zuten. Etsita, indioak militarren buruarengana abiatu ziren oinez, agindutako laguntzak eskatzera. Batzuek eskuetan Peron eta Evitaren argazkiak omen zeramatzaten. Bat-batean, norbaitek agindu eta militarrak tiroka hasi ziren.

Zortzirehun pertsona hil edo «desagertarazi» zituzten poliziek egun hartan eta ondokoetan. Gero Formosako Norte egunkariak hala plazaratu zuen: «Era ez-ofizialean jakinarazten diegu gure irakurleei Las Lomitas inguruan indioen matxinada gertatu dela. Matxinoak delako ‘pilaga’ horietakoak dira, eta dauzkagun berri nahasien arabera armaz ondo hornituta zeuden». Hori izan da luzaz egia ofiziala, ia 60 urte beranduago indio haietako batzuen senideek Rincon Bomba hezur bila arakatzea erabaki duten arte.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude