Ezpalak


2021eko uztailaren 27an


Udazkeneko antzerki denboraldia zabalik

Gasteizko Nazioarteko XXXI. Antzerki Jaialdiak zabalduko du udazkeneko antzerki jaialdien egitarau oparoa. Ikuskizunen kalitatea hobetzea, nazioarteko taldeen presentzia areagotzean eta euskal taldeen lanak erakustea ditu helburu. Hogeita hamaika antzezlan eta dantza ikuskizun eskainiko dituzte irailaren 29tik azaroaren 26a arte. Besteak beste, Zeta (Hika), Demasiado humano (Traspasos), En un lugar de Manhattan (Els Joglars) eta Días felices (Kaserne). Halaber, ingeniaritza eszenikoari buruzko jardunaldiak egingo dituzte azaroaren 20an eta 21ean.


Musika elektronikoa Donostikluban

Donostikluba musika jaialdia izango da Donostian irailaren 29tik urriaren 7ra. Zazpi urtez Donostian egin den Elektronikaldia jaialdia amaierara iritsi da antolatzaileen artean izandako desadostasunengatik. Hala, Donostikluba sortu dute aurten klubeko musikari leku egiteko. Hogeita hamalau talde izango dira hirian soul, hip hop, nu jazz, soul nahiz indie musika eskaintzeko. Kontzertu nagusiak Gazteszena aretoan izango dira. Bertan arituko dira Topte Kingm Ainara Legardon nahiz 12Twelve. Clubbing egitarauko saioak Ondarra, Be Bop eta Etxekalte tabernetan, Guardetxean eta Okendo kultur etxean izango dira. Off jaialdia aldiz Forum Fnacen.



Periferiak Donostiara heldu dira

Sortzea, partekatzea, hausnartzea, komunikatzea dute helburu Periferiak jardunaldiek. Urriaren 3tik 7ra egingo dira Donostian Periferike elkarteak antolatutako jardunaldiak. Hitzaldiak, dokumentalak, tailerrak, antzezpenak... izango dira Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, Artelekun eta Errenteriako Mikelazulo elkartean. Besteak, beste, honako kulturgileek hartuko dute parte: Ramón Vera, Dionisio Cañas, Emine Sevgi Özdamar, Miren Gaztañaga, Javi Barandiaran... Jardunaldietan zehar Humano caracol dokumentala errodatuko dute.


Disonancias: artistak enpresetan

Irudimena ez omen da soberan gaur egun. Horrexegatik, ez da erraza berrikuntzak atzematea enpresetan. Hori dela-eta jaio da Disonancias egitasmoa, Divergentes proiektuaren oinordekoa. Enpresek arriskatu dezaten eta artisten irudimenak enpresan fruituak eman ditzan. Hamabost enpresek artistak izango dituzte lanean sei hilabetez, berrikuntzak erdiesteko. Hogeita hamalau herrialdetako 150 artista aurkeztu ziren Xabidek antolatutako egitasmora eta hemezortzi izan dira hautatuak.


Gatudenda itxi dute

Gatuzain argitaletxeak duela lau urte zabaldu zuen Baionan Gatudenda. Hasiera batean, argitaletxearen lana ezagutaraztea zen asmoa eta bertan saltzen zituzten eurek kaleratutako liburuak. Pixkanaka bidezko merkataritzari egin zioten leku, eta arropa eta elikagaiak jarri zituzten salgai. Denda ixtea erabaki dute arduradunek, arazo ekonomikoak tarteko, baina argitaletxearekin segituko dute.


Euskal Herrian diseinua zertan den jakiteko

Broute Mag izeneko blog elebiduna paratu dute sarean: www.lanbroute.com. Besteak beste, diseinu grafikoa eta web diseinuari buruzko albisteak, diseinatzaile grafikoen elkarrizketak eta lan eskaintzak aurki daitezke bertan. Euskal Herriko diseinatzaileen arteko harremana sustatzea eta profesional horien lanaren berri ematea du helburu.


Kantautore zikloa

Urriaren 29a arte kontzertu andana izango da Atarrabiako Totem eta Barañaingo eta Arangurengo kultur areto etan, bertako udalen eta Ojalá elkartearen eskutik. Besteak beste, Ruper Ordorika, Adriana Olmedo eta Lluis Llach izango dira taula gainean.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude