Bizkaiera, hutsaren hurrengoa euskaltegian


2021eko uztailaren 19an

Bizkaiera gutxi entzungo duzu Bizkaiko euskaltegietan. Gehien, Labayru Ikastegikoan. Han, izan ere, ia ez duzu besterik adituko. «Talde homologatuak bizkaierazkoak dira, %100ean ia», diosku Josemi Vidales euskaltegiko arduradunak. «Guk ez dugu batuazko eskolarik eskaintzen helburu jakin batekin ez bada: EGA ateratzea, hizkuntz-eskakizunen bat prestatzea...». EGA bera ere, nahi izanez gero, bizkaieraz egin dezakete bertako ikasleek, euskaltegiak akordio berezia baitu horretarako.

Labayrun, hala ere, euskalkia ez da ikasgaia, tresna baizik. «Ikasle mota bi daukagu: batetik, nagusitxoak, etxeko euskara dakartenak eta bizkaieraz alfabetatzera datozenak. Gero eta gutxiago dira horiek, oro har gero eta jende gutxiago alfabetatzen delako. Bestetik gazteak dauzkagu, ikastetxean bizkaiera ikasi dutenak, eta hobetzeko edo EGA ateratzeko guregana datozenak». Inoiz joaten zaie batuaz badakien baten bat bizkaiera ikasteko gogoz, baina horiek hutsaren hurrengoa dira. «Halakorik izatekotan, beste euskaltegi bateko irakasleak izaten dira, edo beste herri batera bizitzera joan direnak eta bertakoei ulertzen ez dietenak», azaldu du Vidalesek. «Inoiz, besterik gabe ikastearren etortzen da baten bat, baina hori ez da batere ohikoa».


Eskaintza bai, ikaslerik ez

Aitor Fernandez de Martikorena getxoztarra Labayruko ikaslea izan zen orain dela urte batzuk. Bere burua AEKn euskaldundu eta gero, bizkaiera ikasteko grinak eraman zuen Labayrura. Gero, AEKra itzuli zen irakasle, eta hantxe jarraitzen du gaur egun, Bizkaiko Ikastaro Berezietako arduradun. Ikastaro horien artean bizkaiera ere badago, jakina. Baina... «AEK-k beti eskaini izan ditu bizkaiera ikastaroak herrialdeko euskaltegi guztietan. Baina ez dakit talderen bat ote dagoen orain. Badauzkagu horretarako prestatutako irakasleak, baina ia inork ez du eskatzen».

Igone Olabarria AEK-ko arduraduna da Busturialdean. Dioskunez, azken zazpi urteetan-edo ez da bizkaiera ikastarorik eman eskualdean. Ez dago ikasle nahikorik taldea sortzeko. «Pare bat etortzen zaigu urtero ikasteko prest, baina... Institutu irakasleak izaten dira sarritan, batua dakitenak baina ikasleekin bizkaieraz jardun nahi dutenak».

Gainerakoak antzera dabiltza. «Hizkuntza politika Sailburuordetzak ezartzen du, beti ere Euskara Biziberritzeko Planean (EBP) txertatuta», gogorarazten digu Iñaki Unibaso HABEko Bizkaiko Ikuskatzaileak, «eta ez da inon aipatzen euskalkiei tratamendu berezirik eman behar zaienik. HABEk ez die euskaltegiei halakorik eskatzen, oinarrizko curriculuma batuazkoa da, eta gero ikastetxe bakoitzak jakingo du nola osatu». Honenbestez, badira Labayruk bezala euskalkiari arreta berezia ematen diotenak han-hemen, baina oso gutxi dira.


Batua bai, baina zelakoa?

Jakina da batua ez dela leku guztietan berdin egiten, euskalkien eraginez hain justu. Hori zenbateraino igartzen da Bizkaiko euskaltegietan? Igone Olabarriak dioenez, «guk herriko hizkera erabiltzen dugu beti erreferentzia moduan. Ikasleei esaten diegu: Gernikan modu honetara esaten dute, Bermeon beste horretara...».

Orain dela urte batzuk AEK-k inkesta bat egin zuen bere euskaltegietan, Aitor Fernandez de Martikorenak azaldu digunez. «Eskoletan erabiltzen zen euskara ereduari buruzko inkesta zen. Lehenengo zatian esaldi batzuk zeuden, euskalki desberdinetan idatzita, eta batuaz berridatzi behar ziren. Ondoren, hainbat galdera zegoen eskoletan erabiltzen genuen hizkeraz: ea euskalkiari zenbateko lekua ematen zitzaion, eta abar».

Handik hilabete gutxira inkestaren emaitzen berri izan zuten: «Espero genuenez, Bizkaian jendeak batua eta gipuzkera parekatzen zituen. Esaterako, esaldi batean `jausi' hitza agertzen bazen, berridazketan `erori' idazten zuten, hura zelakoan batua eta ez besterik. Atentzioa ematekoa izan zen hura».

Fernandez de Martikorenaren esanetan, eztabaida hori oraindik burutzeke dago AEKn. «Inkesta hark balio izan zuen batua uste baino zabalagoa dela ohartzeko, eta hori kontuan hartzeko eskola emateko orduan». Hala ere, eta Getxokoaren ustez, gipuzkerak eragin handia dauka oraindik Bizkaiko euskaltegietan: «Inork ez du esango eskoletan `erori' lehenetsi behar denik `jausi'-ren kaltetan, baina seguru nago askok buruan daukatela, konturatu gabe bada ere. Kalean modu batez egingo dute, eta eskola ematean beste batez». Bizkaierari, antza, ate guzti-guztiak ixten zaizkio batzuetan.

Kalean herriko hizkera

AEK-k urteak daramatza Berbalaguna proiektua sustatzen herri askotan. Azken mailatan dabiltzan ikasleei euskaraz jarduteko aukera ematea dute helburua, hizkuntzan trebatuago dagoen norbaitekin astean ordu batzuk elkartuz. Hori, Bizkaiko eskualde batzuetan, euskalkia lantzeko modu egokia izan daiteke; ikasleak eskoletan topatuko ez duen modua, bide batez esateko. «Hemen, euskaltegiko irakasle guztiak bertokoak dira, baina eskoletan batua erabiltzen da», diosku Nahia Guenaga ondarrutarrak. «Hala behar du: telebista, egunkariak, liburuak… batuaz aurkituko dituzte gero».
Guenagak Berbalaguna proiektuaren diseinuan parte hartu zuen Lea-Artibai eskualdean, eta berak ere berbalagun dihardu herrian. «Bertoko euskaldun zaharrak gara denok, bertoko euskara ondo dakigunak». Ia AEK-ko ikasle guztiak, Euskal Herriko bailararik euskaldunena omen den honetan, kanpotarrak dira ezinbestean. Hala, «Berbalaguna egitasmoa etorkinen eta bertokoen arteko harremana garatzeko sortu zen batez ere. Etorkin horietako asko euskalduntzen ari dira, baina kexu dira, eskolan ikasitakoa ez dutelako gero kalean entzuten. Hizkera bien arteko aldea aipatzen digute beti». Inoiz batuaz ondo dakien euskaldunen bat edo beste suertatu izan zaie bezero: «Beste eskualde batetik hona bizitzera etorritakoak izaten dira, bertoko hizkera ondo ikasi gura dutenak». Ale bakanak, beti ere.


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude