argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a
Juan Carlos Etxegoien, Xamarrek Diario de Noticias-en esanak: «Orain etorkinekin dago kezka, baina historian gertatu denarekin konparatuz, huskeria da. Ez dugu iraun isolaturik ginelako, alderantziz, gure identitatea zein den garbi izateko gai izan garelako iraun dugu».

Hamaika proiektua dela-eta Berrian esanak:
Joanmari Larrarte (EKT): «Hor kontuan izan behar da lehiaketa orain, udazken-neguan zabaltzen bada, tarte horretan guk eskualdeetako eragileekin harremanak izan nahiko genituzkeela, proiektua elkarrekin prestatu eta aurkeztu ahal izateko».
Iñaki Alzaga (CMN): «Bizpahiru urtean ez da lizentziarik espero Ipar Euskal Herrian. Baina epe horretan zerbait prestatuko dugu. Ziur».
Gorka Altuna (EKHE): «Proiektua ez da batere errentagarria izango, eta, beraz, ahalik eta tamainarik txikiena izango du».