Net Hurbil: Hitz gutxitan, zertan da mundua 2006ko irailean?


2021eko uztailaren 20an
New Yorkeko dorre bikien kontrako erasoaren bosgarren urteurrena Israel eta AEBk ospatu dute Libano txirtxilatuz. Aldaketa asko pilatu dira urteotan. Iran bere programa nuklearrarekin desafioka ari da, eta hurrengo erasoa bere kontra gerta daiteke. Nazio Batuen Erakundeak ahulezia erakutsi du. Asiako potentzia berriak abiada osoan datoz. Txirotasuna, emigrazio gero eta handiagoa, ingurumena hondatzeak ekarritako emergentzi egoerak... Albisteen eta intoxikazioen oihanean, nola asmatu zertan gauden 2006an? «Un nouvel état du monde» (Munduaren laburpen berria) ipini dio izenburu Ignacio Ramonet-ek Le Monde Diplomatiquen plazaratu duen sintesiari.

Frantsesek Le Diplo deitzen duten hilabetekaria lehen mailako erreferentzia da munduko ezkerrarentzat (frantsesezkoaz gain, edizio asko ditu, espainolezkoa tartean); Ignacio Ramonet aginte faktiko bat da, ezkerrean bezala altermundialisten artean. Munduko egoeraren ikuspegi orokorra laburbiltzeko ahaleginean, Ramonet Libanoko uda honetako gerra ez deklaratutik abiatu da.

Ramonetek ohartarazi du, hasteko, Libanon gertatu dena ez dagoela zuzenean lotuta globalizazioaren fenomenoarekin, XIX. mendetik datozen gatazken korapiloekin baizik. «Ideologia liberalak petto egin du sinetsi duenean komertzioa handitze hutsak berekin bakea dakarrela»; Ekialde Hurbileko gatazka konponezina omen da horren lekuko.

Baina Ekialde Hurbileko saltsak gure telebistetan daukan nagusitasunak ez dizkigu ahaztarazi behar munduko beste bi eskualde gatazkatsu. Ekialdeko Asiaren garrantzia gero eta handiagoa da; India eta Txina jadanik potentzia handiak dira, eta gainera eskualde hau tentsio ugariz beteta dago: India-Pakistan, Txina-Taiwan, Ipar Korea-Japonia... Bestalde, munduaren koadroa osatzeko Saharaz beheko Afrikan pilatzen ari den presioa ez da analisitik kanpo utzi behar.

Ohar nagusiekin segituz, berriro gerra nuklearra omen da (hondamendi ekologikoarekin batera) munduak gaur daukan arrisku nagusietakoa. «Indiatik hasi eta Suezko kanalerainoko eskualdean dago bilduta sekula ezagutu den armategirik hilgarriena», dio Ramonetek. India, Pakistan eta Israelek daukate bonba atomikoa (horien kontrolerako itunik sinatu gabe, gainera) eta eskualde horretako gerretan sartuta daude Errusia, Britainia Handia eta Estatu Batuak. Hor sortutako krisiak kudeatzeko ez dago Nazio Batuen Erakundea besterik, eta honek indar txikiegia dauka.

Gaurko estrategiak ulertzeko, jakin behar da munduak etorkizuna hiru zelaitan jokatzen duela. Militarra da bata, eta horretan AEBak dira jaun eta jabe. Bigarrena ekonomiko eta komertziala da; honetan mundializazioaren logika da nagusi eta agintzen dutenak ez dira erakunde publikoak, konpainia pribatuak eta finantz interesak baizik. Hirugarren zelaia, ekologiari eta gizarteari dagokiena da; eremu honek arazo handi eta oso ezberdinak biltzen ditu bere baitan. Honetan sartu ditu Ramonetek ingurumenak, mundu mailako arau berrien beharrari lotutakoak eta herritarrek bizi dituzten buruhauste eta nekeak. «Hemen nagusi dira behartsuak, desordena, babesik eza eta kaosa», idatzi du.


Protekzionismoaren lehen hotsak

Munduko geopolitika zelai horietan jokatzen bada, Ignacio Ramonetek hamar argibidetan sintetizatu du planeta honetako gaurko gai nagusien karta. Lehenik, Ekialde Hurbila da munduko gatazken labe nagusia, 1914tik Gerra Hotzaren akabera arte Europa izan zen moduan. Ekialde Hurbilean sartu behar dira Pakistandik Egiptoraino Islamarekin lotuta dauden gatazkak: Kaxmir, Afganistan, Txetxenia, Kaukasoa, Kurdistan, Irak, Libano, Palestina, Somalia, Darfur...

Bigarren, Israeli aitortuta baduela estatu gisa irauteko eskubidea, gero eta nabarmenagoa omen da militarismoak ez dakarrela konponbidea. Gerra hauetako gehienak «asimetrikoak» baitira, nagusitasun militar handi batek ez dakar garaipena berez. Libanon ikusi da, eta Iraken ari da ikusten.

Hirugarrenik, «fronte mediatikoa inoiz baino erabakiorragoa da, baina informazioaren testuingurua aldatu egin da», dio Ramonetek. Gerrak hein handi batean iritzi publikoetan jokatzen dira, eta komunikabide berriek (eraso nuklearrari aurre egiteko diseinatutako Internetek, batez ere) leku garrantzizkoa daukate; Libanon frogatu ahal izan dute israeldarrek, hainbeste bonbaketarekin erresistentziaren komunikabideak mututzerik lortu ez dutenean.

Laugarrena: Washingtonek ezarri nahi duen demokrazia ez da bakerako berme. Palestinan eta Libanon frogatu dute, hauteskunde garbiak egin ostean gogor egurtu dituztenean. Ordainetan, islamismo erradikala bihurtu da AEBei aurre egiteko tresnarik onena. «Hein batean islamismo erradikalak hartu du XIX.ean anarkismoak eta XX.ean komunismoak eduki zuten lekua».

Bosgarren, estatuarenak ez diren erakundeak ari dira etengabe ugaritzen eta indartzen. Mota guztietakoak dira, ekologistak, humanitarioak... baina horien artean mugimendu armatuek paper erabakiorra jokatzen dute.

Seigarren, 2001eko irailaren 11z geroztik aro berri batean sartu gara. Asko eta luze idatzi izan du Le Monde Diplomatiqueko zuzendariak horretaz. AEBen inperio nahiak erresistentzia guztiak «terrorismo» etiketaz hornitu eta herritarron eskubideak urritu ditu, baina ororen buru mundua gaur egun are arriskutsuagoa da. Mega-atentatu gehiagoren zain bizi gara. Beraz, AEBen «izuaren kontrako gerra» ditxosozkoak porrot egin du.

Zazpi: AEBen indar militarra garestiegia da, eta gainera merkatal defizit izugarria nozitzen duen ekonomia batek eutsi behar dio. Munduko aurrezkiak bereganatzen dituen ponpa handia dira AEBak. Azkenean, munduko ekonomia atzerakada batera eraman dezakete. «Hori da -dio Ramonetek- gaurko arazo (ikusezin) handienetako bat».

Zortzi: amerikarren defizitak eskulan merkeko herrialdeei egiten die mesede, eta Hegoaldeko ekonomien konkurrentzia -dagoeneko handia dena- are handiagoa izango da. Ugaritzen ari dira Hegoaldeko multinazionalak. «Egin apustu mundializazioaren ziklo baten amaieran gaudela. Gaur dagoen moduan, potentzia zaharrei mehatxu egiten die. Ez da baztertu behar protekzionismoa berriro azaltzea».

Bederatzi: nazioarteko emigrazioek 175 milioi lagun eraman dituzte beren etxeetatik atzerrira. Merkatu ekonomiak produkzio tresna guztiak askatu ditu, salbu eta eskulana, hau Estatuaren mende geratzen da eta. «Baina emigrazioaren bonba -idatzi du Ramonetek- ez da oraindik lehertu. Drama handi horrek estu hartuko ditu gure gizarte garatuak».

Hamargarrena eta azkena: hazkundearen mugak. Alde batetik, petrolioaren aroa bukatzen ari da. Eta bestetik, kontsumitzen dugun petrolioak sekulako hondamendiak ekarriko dituen aldaketa klimatikoa eragiten du.

Le Diplok iragarri du mundializazioan norabide aldaketa datorrela. Oraingoz itxura handirik ez du, bada.

-------------------------------------------------------------------------
www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


Eguneraketa berriak daude