Euskadi eraikitzen


2007ko otsailaren 21ean
Hirigintza giza utopiak betetzeko tresna moduan ulertzeko garaia aspaldi pasa zen. Gure herrian ez dut uste behin ere horrela izan denik. 60ko hamarkadako herrien eta hirien hazkuntza izugarriak hirigintzan eragin bortitzak laga zituen. Hala ere, bazirudien 70eko hamarkadako bukaerak eta 80koak beste zerbait ekarri behar zuela edo gutxienez aurreko garaiko astakeriak zuzentzeko balio izango zuela.

Zuzenketak gutxi izan dira eta 90eko hamarkadako bukaeran eta gaur egun berriz ere eraikuntza enpresen mesedetara bueltatu garela ematen du. Azpiegitura handiez gain, etxebizitzak eraikitzearen negozioa etekin handienak ematen duena bihurtu da gure Euskal Herri txikian. Horrek bueltarik gabeko egoerara bultzatuko gaitu eta gure herriaren itxura estetikoan eragin handia izango du.

Ez dut ezagutzen neurriaren aitzakia erabilita etxebizitza gehiago eraikitzeari debekua jarri dion udalik. Gero eta gehiago eraikitzearen ideia oso barneratuta daukagu eta udalek ez dute zalantzan jartzen eraikuntza enpresa handiek eraikitzeko duten eskubidea. Guztiek aipatuko dute jendeak etxebizitzak behar dituztela eta horregatik behar beharrezkoak direla eraikin berriak, horrela merkeagoak izango direlako. Guk bitartean ez dugu behin ere ikusten egoera horretara noiz ailegatuko garen, gero eta etxebizitza gehiago bai, baina gero eta garestiagoak ere bai. Zeinen mesedetan eraikitzen da beraz horrenbeste? Zeinek irabazten duen ikusi beterik ez dago: eraikuntza enpresek eta erosteko maileguak ematen dituzten bankuek.

400 etxebizitza eraikitzeak hausnarketa handia ekarri beharko luke: jende horrek zerbitzu egokiak izango dituen, autoak lagatzeko tokiak egongo diren, trafikoan eragina izango duen, aisialdirako nahiko toki izango duten, herri edo hiri osoan izango duen eragina, aldaketa estetikoak, eta abar. Baina udaleko agintariek hau guztia automatikoa dela uste dute eta gero etortzen dira denon artean ordaindu behar ditugun hobekuntzak, eraikuntza enpresak aberasten diren bitartean.

Gai honetan greziarren neurriaren kontzeptua gogoraraztea ez litzateke txarra izango. Inork ez du zalantzan jartzen herri edo hiri batek etengabeko haziera izan behar duela, zergatik? Agian hobe izango litzateke neurri jakin batean geratzea edo bertan bizi den jendearen behar errealetara mugatzea. Denok dakigu jende gazteak etxeak behar dituztela, baina denek berriak izan behar al dute? Inork egiten al du behar horien zenbatekoaren kontaketa? Noiz mugatu behar ditugu etxebizitza hutsak edukitzea? Nola uler daiteke 2.000 biztanle dituen herri batek 400 etxebizitza gehiago eraikitzea? Zeinentzat dira etxebizitza horiek?

Ekonomia libreari mugarik ezin zaiola jarri da liberalismo gordinaren ezaugarria eta horren ondorioz gure arteko hirigintza gero eta gutxiago dago erakunde publikoen esku, eraikuntza enpresak eta erakunde ekonomiko handiak dira paisaia moldatzen ari direnak. Hemendik gutxira Euskal Herriak eraiki zezakeen guztia eraikitzera iritsiko da eta babestutako gune naturalak edo historikoak eraikitzeko beharraz ohartaraziko gaituzte erakunde publikoetatik guztion onbeharrez. Bitartean jendeak etxebizitzak erosteko zailtasunekin jarraituko du, interesik gabeko gune urbanoak izango ditugu eta gainera sozialki gaizki antolatutakoak horrek dakarren bazterketa arriskuekin.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude