Net Hurbil: Opor beltzak Libanoko mendi eta hondartzetan


2021eko uztailaren 19an
Gerra berri polita oparitu digu udaldiak. «Hogeita hamar egunetako gerra» bataiatu dute, «Israel-Hezbola gerra» ere bai, «Arabiarren eta juduen arteko 6. gerra» ere irakurri dugu, «Libanoren 2006ko okupazioa» eta «Irango erasoaren atarikoa» ahaztu gabe.

Gerrako kronikak ahitutakoan -oraingoz- balantzeak idazten dira eta etorkizunerako pronostikoak. Hauen artetik bat hautatzekotan, horra OpenDemocracy gunean Paul Rogers-ek publikatu duen «A phoenix from Lebanon's ruins» (Fenix hegaztia Libanoko hondakinetatik) artikulua. Rogers irakaslea da Britainia Handiko Bradford-eko unibertsitatean; gatazken ikerketan saiatzen den Oxford Research Group delakoan ere ari da; Losing Control (Kontrola Galtzen) liburua idatzi du mundu mailako segurtasun arazoez, eta OpenDemocracyn astez aste egin dio Libanoko azken inbasio honi jarraipena. Aipatu dugun artikulua Libanon su-etena sinatu eta egun pare batera idatzi du.

Israelen bonbaketak eten direnean denek aldarrikatu dute garaipena. Tel Aviveko gobernuburu Ehud Olmert-ek uste izan du Hezbolaren indarra ahuldu duela eta orain Libanoko hegoaldea seguruagoa izango dela Beiruteko tropak mugaraino hedatuta. George W. Bush kontent azaldu da eskualde horretan Siria eta Iranen eragina txikiagotu delakoan. Beiruteko lehen ministro Fuad Siniorak iritzi dio Libanoko gizartea atera dela garaile. Eta asko dira -batik bat herrialde musulmanetan- irabazlea Hezbola mugimendua izan dela adierazi dutenak.

Ez da posible denak izatea garaile. Aldiz, galtzaileak zein diren badakigu. Wikipediak abuztuaren 23an eskaini zituen datuen arabera, aste labur horietan 1.300 libanoar zibil hil dituzte (eta 46 militar baizik ez), 3.700 zauritu eta milioi batek egin behar izan du ihes beren etxeetatik. Hildako israeldarrak 163 izan dira (tartean, 119 militar), zaurituak 1.750 eta ihesi joandako zibilak 500.000. Hezbolak zenbat gizon galdu dituen ez dago argi: erakundeak berak 74ren heriotza aitortu du eta Israelgo armadak dio 500 baino gehiago hil dituela.

Israelek kalte ekonomiko handiak jasan ditu, baina askoz gehiago Libanok, bonbaketen ondorioz: 15.000 dira birrindutako etxeak, gehiago kaltetutakoak, eta ezin konta ahala zubi, errepide, zentral elektriko, komunikaziogune, komertzio eta fabrika suntsitu dituzte. Paul Rogersek aipatu du 7.000 milioi dolarreko kalteak edukiko dituela Libanok; beste iturri batzuek uste dute ia beste hainbeste gastatu duela gerran Israelek.

Gerra honek Israelgo iritzi publikoa garraztu du. Agintarien hitzak gorabehera, hango komunikabideetan gehienek Israel ipintzen zuten galtzaile -«alferrikako gerra egin dugu», «lehen baino ahulago gaude»...- eta horrek darama Paul Rogers idaztera eraso militar gehiagoren eske daudela judu asko. Militarrak bereziki ari dira bultzaka.


Su-etenaren ondorengo presak

Israelek hilabetez kolpatu eta bizirik irautea lortu izanagatik gehienek irabazle jo dute Hezbolak eta orain armak uzteko presio handiegirik ez du jasan beharko, Rogersen ustetan. Gerrako iskilu gehienak gordetzeko aukera izango du, baita kanpotik arma gehiago, misilak barne, eskuratzeko ere. Baina Libanori dagokionez, ikertzaile honek ikusi duen datu nagusia zera da: inork espero baino askoz azkarrago itzuli direla ihesi joandako herritarrak sorlekuetara. Horrek eta kaltetuei agindutako laguntzek erakusten omen dute Hezbolak diru iturri onak dituela, eta erabaki duela jendea fite beren etxeetara bihurtzea. Hezbolak herritar xiitei segurtatu nahi die ez direla beren lurretatik ihesi ibiliko palestinarrak dabiltzan bezala. Gainera, asistentzia kontuetan beti porrot egiten duten gobernu arabiarrak lotsakizun utzi nahi ditu.

Libanoko herritarrok hegoaldera itzultzeak asko zailtzen dio Israelgo armadari eskualde horretan berriro erasotzeko aukera, Rogersen ustez. Bestalde, «ez da gutxietsi behar etxeratzearen sinbolismoa. Libano hegoaldea luzaz jenderik gabe geratu balitz, horrek berak emango zuen gatazka luze baten itxura. Jendeak itzuli eta etxeak berreraikitzeko lanari ekin dionez, honek handiagotzen du Hezbolaren garaipen irudia». Denbora alde duela, alegia.

Baina Israel barruan gerrari buruzko eztabaida mikaztu ere egin dezake. Horren aurrean, Israelgo militarrek eduki dezakete su-etena hankaz gora botatzeko tentaldia, buruzagien hilketei berriro ekinez (lehen saioa erasoa eten eta bosgarren egunean burutu dute) edo Libano eta Siria arteko mugan bonbaketak eginez, arma trafikoaren aitzakiatan.

Gauza da beste aditu batzuek justu alderantzizko igarpenak egin dituztela, uste dutelako Libanokoa ez dela izan beste eraso handiago baten «entremesa» baizik: Iran konpatu aurreko prestaketa. Teoria honen aldeko bat Seymour Hersh da, The Newyorker astekariko kazetaria; informazio oso onen jabe izateko fama duen Hershek -berak atera zuen argitara Vietnamgo gerra garaian My Lai-ko sarraskia, berrikitan Abu Ghraib-eko torturen informazioa ere bai- plazaratu berria du jadanik AEBetako gobernuak martxan daukala Iran bonbakatzeko erabakia.

Beste kronikagile famatu batek, George Monbiott ingelesak, gisa berean idatzi du The Guardianen, nabarmenduz maiatzaren 23an Ehud Olmert lehen ministro israeldarra George Bushekin bildu zenean honek oniritzia eman ziola Libano erasotzeko planari -Hezbolak eskaini zuen aitzakia, bi soldadu israeldar bahitu eta zortzi hilda- honela Iranen kontrako erasoa erraztuko zelakoan. Paul Krugman ekonomialari ezagunak ere The New York Timesen ohar bera egin du «Bush Iran erasotzeko gauza da» artikulua plazaratuta.

Krugmanek dio plana martxan dagoela, eta «ez, Bush ez da hori egiteko gauza izango!» diotenei kasorik ez egiteko. Hori bera zioten Irak erasotzeari buruz, eta Bushek egin egin zuen. Gelditzeko eskatzen ziotenei ez zien kasurik egin, ezta bere aitari berari ere. Oraingoan, gobernua Iranen inguruan giroa nola prestatzen ari den ikusita, Krugmanek uste du plana jadanik martxan dela. Eraso hori egiteko arrazoi ekonomikoak -nagusiki petrolioa- aipatu izan dira eta baita geopolitikoak ere, Iranen bonba atomiko-nahia alegia. Krugmanek beste arrazoi handi bat ikusten du gainera: azaroan hauteskundeak dira AEBetan eta Kongresuko ganbera baten edo agian bien kontrola galtzen badute errepublikanoek, nola egingo liekete aurre argitu gabe dauden eskandaluez sor daitezkeen ikerketa batzordeei? Jakina da gerra on batek merituak handitzen dizkiola lehendakari txar bati.

Gauza da amerikarrek Irani eraso egiteaz idatzi genuela beste Net Hurbil batean. Oraingoz ez da gertatu, eta udazkena geratzen da urtats artio. Aldiz, beti badira sorpresak. Libanoz ez genuen oporren aurretik deus iragarri, eta ikusi...

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak


Azkenak
Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude