Enzo txikiaren amets handia

Modena, Italia, 1898. Otsailaren 16an jaio zen Enzo Ferrari, baina erregistroan data erratu eta dokumentuetan otsailaren 18a ageri da bere jaioteguna bezala. Gazte hil zen bere aita eta horregatik ezin izan zuen eskola amaitu. Aurrera atera ahal izateko hiriko suhiltzaileen tailerrean hasi zen lanean, eta hor hasi zen Enzo eta motorren arteko maitasun harremana.

Lehen Mundu Gerran soldadu izan ondoren, froga pilotu eta pieza fabrikatzaile moduan hasi zen, Turinen lehenik eta Milango Construzioni Meccaniche Nazionali mendiko autoen enpresan geroago. 1919an Parma-Berceto lasterketa izan zen bere lehen lehia ofiziala. Urtebete beranduago hasi zen lanean Alfa Romeo etxean eta 20 urtez aritu zen bertan, froga pilotu gisa lehenik, pilotu ofizial bezala gero, salmenta laguntzaile aurrerago eta lehiaketa ataleko zuzendari azkenik.

Baina bitartean bere enpresa ere sortu zuen. 1929an Bolonian, kalamu merkataritzan aritzen ziren Caniati anaiekin eta geroago hainbat lasterketa irabaziko zituen Marco Tardinirekin afaldu zuen Enzo Ferrarik. Lehiaketako autoak egiteko elkarte anonimoa sortuko zuten eta bazkideak pilotuak izango zirela erabaki zuten. Baina, mahaikideek berehala Enzok baino gogo gutxiago erakutsi zuten amets hura egi bihurtzeko eta Ferrarik heldu zion erronkari. Hasieran Alfa Romeo barruko lehiaketa taldea izan zen, baina 1940an bien arteko lotura eten zen.

1943an, Bigarren Mundu Gerraren erdian, Ferrariren fabrika Modenatik 16 kilometrora mugitu zuten, Maranello herrira. Urte horretan Industriaren Deszentralizazio Legea jarri zen martxan Italian; industriaren kontzentrazioa saihestu nahi zuten, aliatuen bonbardaketei helburua ez errazteko. Baina Auto Avio Costruzioni Ferrariren toki aldaketa alferrik izan zen. 1944an bonbardatu eta suntsitu zuten. Bi urte geroago berreraiki zuten fabrika, 1946an. Eta 47an «Il caballino rampante» ezaguna eta SF (Scuderia Ferrari) letrak zituen lehen autoa irten zen Via Abetoneko tailerretatik.

1950an 1 Formulan estreinatu zen. Eta ordutik hona ez da sortu auto fabrikatzailerik Ferrariri palmaresean itzal egingo dionik: 57 denboraldi, 700dik gora sari nagusi, ia 200 garaipen eta 18 munduko txapelketa (19.a aurki lortzeko aukerekin, Alonsozaleen zoritxarrerako).

Askorentzat arrakastaren paradigma, Enzo Ferrarik ez zuen iritzi bera bere buruaz: «Akatsa da irabazlea naizela esatea. Bizitzan dena galdu dut: Laura emaztea, Dino semea, lehen fabrika, gaztaroa, ikusmena, emakumeekiko pasioa, lasterketa asko eta auto asko».

1988ko abuztuaren 13an hil zen Enzo Ferrari. Bere eskariz, heriotzaren berri ez zuten bi egun beranduago arte eman. Bizia akatsik gabeko autoaren bila eman zuen gizonak, bere jaiotzaren erregistroan egindako akatsa zuzendu nahi izan zuen.


Arrastoak

PROFANAZIOA. Horixe da Valentziako Udalak egin omen duena eta bertako entzutegia aztertzen ari dena.

Duela aste batzuk Valentziako F-rum per la Mem-ria delakoak Valentziako hilerrian egindako ikerketen emaitza jakinarazi zuen. Hiriko udalak hilerrian 1.000 horma-hilobi berri eraikitzeko lanak abiatu ditu, hain zuzen, 36ko Gerran tropa frankistek hildako 26.300 errepublikar lurperatuta dauden hobiaren gainean. F-rum per la Mem-ria taldearen arabera, udalak giza eskubideak eta gorpuak lurpetik ateratzeko nazioarteko arautegia urratu ditu.

Valentziako entzutegiak lanak gerarazi zituen, baina egun batzuk geroago afera gehiago nahasi zen, lan horietatik ateratako lurra kamioietan Saguntoko zabortegira eraman zutenean. Bertako langileek harriduraz ikusi zuten ekarritako lurrean giza hezur ugari zegoela. Batzuentzat arrasto hauek azaleratzeak Valentziako Udalaren utzikeria agerian uzten du. Baina askorentzat PPko udalaren ekintza planifikatua da, 1939ko apiriletik aurrera eta 1945a bitarte frankistek hil eta lurperatutako pertsonen memoria ezabatzeko operazioa.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude