Ba al zen herri euskaldunik Aragoin?


2007ko otsailaren 21ean
Lanaren izenburua gorabehera, Erronkariko eta Ansoko toponimiaz baino areago jardun du tesian Lopez-Mugartzak. Lanak, izenean agintzen digun eremu geografikoari berari dagokionez, gainditu egin ditu mugak. «Ikerketa aberasteko asmotan, alderaketak egin ditut Erronkarik eta Ansok inguruan dituzten herrietako leku izenekin. Zuberoan Santa Grazi hartu dut aztergai. Biarnon bi ibar, Baretous, edo Baretetze, eta Aspe ibarra».

Oinezkoak esatera, aspaldi galdu zen euskara ibar horietan. Bestela zehaztuko luke baieztapen hori ikertzaileak. «Ez da hainbeste denbora ere. Erronkarin duela gutxi arte hitz egin izan da euskaraz. Orain, berriz, euskaldun berriak ditugu. Galdu, beraz, ez da galdu». Zehaztapena egin eta aurrera egingo du Lopez-Mugartzak bere bidean. «Erronkaritik ekialdera zer gertatzen den aztertu behar da. Izan ere, XX. mende arte euskaraz hitz egin da Erronkarin. Bestalde, hego mendebalderago, Gazteluberrin, esaterako, XIX. mende arte hitz egin izan zen. Kontua da XVI. mendeko mapetan euskararen mugak bat egiten zuela Nafarroako erresumaren muga administratiboarekin». Logikarik ez duena: hizkuntzaren eremua mapako lerro artifizialak etenarazia. «Zerbait bitxi zen. Menendez Pidalen mapan, Nafarroatik kanpo dagoen alderdi horretan gaztelaniak eragin zuela ikusten da. Badakigu, jakin, erromantzea Esako urtegi ingurura iritsia zela XVI. mendean eta askoz lehenago ere VIII. mendean, baina horrek ez du esan nahi euskara desagertu egin zenik handik». Komunitate elebidunaren hipotesia egitera jo du Lopez-Mugartzak, honenbestez. Eta badu horretarako arrazoi pisuzkorik. «Erronkarin, adibidez, duela gutxi arte iraun du komunitate elebidunak. Bertakoek euskara behar zuten zuberotarrekin eta zaraitzuarrekin hitz egiteko. Gaztelania ere behar zuten: hasteko, errekan behera almadietan jaisten zirenean. Berdin gertatu zen Ansoko ibarrean XVI. mendean. Ez naiz arriskatu, baina esango nuke komunitate elebidunak izan zirela han ere, baita XVI. mendea baino geroago ere». Zenbait toponimo aldaturik ageri zaizkigu herri etimologiaren bitartez: Saiestiko leku izena, esaterako, Saiestoki eta Saistoki dokumentaturik dator. Eta toponimo batzuetan, bi aldaerak ditugu, bata euskal itxurakoa (Urrizti), eta bestea erdal itxurakoa (O Risté). Hori ulertzeko ez dugu modu bat besterik, Lopez-Mugartza irakaslearen aburuz: «Horiek asmatu dituenak euskal sena behar zuen. Ez dago bestela ulertzerik».

Euskararen ezaugarriak argitara

Toponimia biltzera jo du irakasleak, nahiz eta bestelako helburu gordeagorik ere bazuen. «Asmo taxonomiko hutsa ez ezik, hau da, bildutako toponimoen sailkapena egin ez ezik, banuen beste asmo bat ere, aukeran: hango euskararen ezaugarrien berri ematea, ahal izanez gero». Eta egin du. Eta uste ez zuenarekin topo egitea gertatu zaio. Euskara bat espero eta beste bat agertu! «Hegoaldeko goi-nafarreraren antza izango zuen euskara espero nuen, hizkuntza zaharra, baina, aldiz, euskara garatua aurkitu dut, zenbait ezaugarritan erronkarieraren antza duena». Datuei zuku atera eta ondorioak dagozkio ikertzaileari. «Horrek esan nahi du haraino heldu zela iparraldeko eragina. Eta ekialde-mendebalde harremana ere inportantea izan zela. Alegia, Erronkari eta Anso ibarretatik hegoaldera beste euskalki bat ageri da».

Aingeru Irigaraik izen bat asmatu zuen inguru honetako euskarak izendatzeko: euskalki eusko-aragoierakoak. Lopez-Mugartzak izendapena baliatu du tesian, eta oharra egin. «Eusko-aragoiera dialektoak... hainbat daude. Eusko-aragoiera diogunean, badirudi Aragoiko erresumaren hasierako ibarrak ditugula kontuan, ez besterik. Anso, Etxo, Sobrarbe, Ribagorza... goi-haranak, alegia. Horri loturik, badirudi, hala ageri da Alfontso Irigoienen eta Aingeru Irigarairen lanetan, Alfontso Batailatzailea erregea bera euskaldunen artean hazi zela. Etxon jaio omen zen. Izan ere, Aragoiko erreinuaren sorreran azaltzen dira Nafarroako erregeak ere. Hau da, hango lurrak Nafarroako zati ziren, Euskal Herriko zati. Euskaraz egiten bazuten, eusko-aragoieraz egingo zutela da ustea». Dialekto bat edo gehiago izanda ere, alegia. Artez jakiterik ez dagoenean, berriz, ustea da nagusi. «Nire iritziz, hegoaldeko goi-nafarreraren antzeko euskalki edo azpieuskalkia hitz egingo zuten han. Gero, iparraldeko eragina heldu zen, hau da, hizkuntza frankoek bertako euskaran eragin zuten garapena. Besteak beste, horrela sartu zen seigarren bokala -u frantsesa esaten duguna- gure artean». Bistan denez, hizkuntza frankoak ez zion, soilik, euskarari eragin. «Akitaniako sistema bokalikoa eragin zuen, gaskoiera». Eta kontuan harturik Zuberoak aski harreman historiko estuak izan dituela auzo dituen Biarno eta Gaskoiarekin, bada Zuberoako euskararen bokal egin zen. «Are hegoalderago ere igaro zen eragina eta Erronkarin bokalen asimilazioa eragin zuen: iturri-tik uturri dugu, gaztelu-tik gaztulu... Anso aldean ere ageri da fenomeno hori (mozurgia batean, muzurgea bestean)!».

Euskara dokumentatua

Autore eta dokumentazio handia aztertu du Lopez-Mugartzak. Erronkariko eta Ansoko toponimiaren gaineko lanak urri izanagatik, bertako euskara ongi azterturik dago. Hasteko, Erronkarikoa. «Mitxelenaren lana daukagu, Txillardegirena, Bonaparte Printzearena... eta, bereziki, Azkuerena eta haren laguntzaile Mariano Mendigatxarena». Besterik da Ansoko egoera. Hor ez da gisako ikerketarik. «Ez, ez daukagu horrelakorik. Bonaparte Printzeak,1879ko mapa egin baino lehenago, zera galdetu zien Erronkariko laguntzaileei: alegia, ea herri euskaldunik ba ote zen Aragoin. Goi-aragoiera sartu zenetik lurralde hori beti erdalduna izan dela esan izan da, baina Bonapartek berak ez zuen horrela usteko, galdera egin zuenean. Bestalde, badakigu Barétous, Baratones, Bareton(e)s edo Baratetze ibarrean, eta Aspeko Leskun herrian, adibidez, duela gutxi arte hitz egin izan dela euskaraz». Duela gutxi arte. Eta zer du gutxi hizkuntzaren denborak zientzialariaren esanetan? «Ehun edo berrehun urte. Ez da urte asko. Gainera, Barétousen oraindik auzo euskaldunak daude, egun euskaraz mintzo direnak. Eta hau Barétousen gertatu bada, zergatik ez Aragoiko Lorbes herrian, adibidez? Burgitik bertara dago Lorbes, Salvatierra de Eskatik hur, baina Sasi mendian sartuta, Zaragozan, baina Huescako muga aldera». Lorbes, lur beltz, eta herri isolatua. «Burgikoekin hitz egiteko beharra zuten. Zergatik ez zen han mantenduko euskara? Arestian esan dizut: Bonaparteren iritziz, hasteko, gerta zitekeen Aragoin herri euskaldunik izatea. Eta hor dago Txillardegik emandako datua: Salvatierra de Eskan, 1838an, apaiza behar zutela, euskaraz zekiena».

Justo Baque Salboch berriemailea

«Askotan joaten nintzen berarengana eta beti hitz egiten genuen toponimiaz, berak ere ardura hori hartzen baitzuen, bere lana balitz bezala. Lagun batzuk ere aurkeztu zizkidan. Nikolas Necoch, adibidez, Urzainkikoa. Askotan jo omen zuten Nikolasen atean, ikertzaileek, alegia, informazio eske, baina Nikolasek ezetz. Niri, aldiz, Justoren eskutik nentorrenez, baietz, kontatuko zidala nahi nuena». Bata lagun, bestea adiskide, zenduak dira gure ikertzailearen berriemaile zintzo eta onak. «Justorekin egon nintzen azken aldian, ateraino irten eta esan zidan: æEa honekin konpontzen zaren. Ea nahikoa duzun eta bikain jartzen dizuten!Æ. Autoan sartuta nengoen ordurako. 'Ea bikain jartzen dizuten!', Justo hoska... Hil zen gizajoa». Lopez-Mugartzari bikain cum laude eman zion epaimahaiak.
Hiru Errege Mahaia
Eta zertan ote da Hiru Errege Mahaia izenaren historia? Irakasleak daki: «Gaskoieraz lous tro(i)s rois dugu, hau da, lur zati gorriak, biluziak». Etimologia popularrak errotara ez bestera eraman du ura, hamaikatan bezala, eta erregeak ikusi lur agorra besterik ez zen lekuan.
Lopez-Mugartza hizkuntzalari eta poeta
Ama nafarra du eta aragoiarra, aldiz, aita. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren baitan (Zaragoza, 1961) biltzen dira familiaren bi hariak, Aragoi eta Nafarroa. «Aragoiarra naiz izatez. Birraitona Goi-Aragoikoa nuen, Almudebar aldekoa, eta familia dut Etxon. Beraz, ongisko ezagutzen dut tesiak hartzen duen alderdia». Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, fakultate zaharrean. Koldo Mitxelenaren ikasle izan zen, bai lizentziaturan eta bai doktore ikastaroetan ere. «Hil zen urtean hasi nintzen doktore ikastaroan. Mitxelena eskaileretan behera erori eta kito gure kurtsoa».

Egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari da lanean, euskara irakasle. Hizkuntzalari da, eta olerkari. Garraren eta karroiaren margoak argitaratu zuen 1993an, Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuen lana, tesiak eragindako estresaren kontrako antidoto izan zedin idatzitako poemarioa.

Azkenak
2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Militarrek “botak zintzilikatu” zituzten Bilbon Inuzente-egunean

Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Gazan hil dituzten milaka haurren izen-abizenak irakurri dituzte 30 orduz jarraian Iruñean

Hondakinen artean oraindik identifikatu gabe dauden Palestinarrak ere ikusarazteko helburupean egin dute. Israelek Gazan 18.000 adingabe hil ditu urriaren 7az geroztik. BDZko Elisa Huarteren arabera, “zerrendetan oraindik ezezagunak diren izenak irudikatzen dituzten marra... [+]


2024-12-30 | Leire Ibar
Eraso arrazistak salatu dituzte Arrigorriagan eta Baionan

Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]


Joseba Asiron
“Haur eskoletan euskarazko eskaria eta eskaintza parekatzeko negoziazio bidean gaude PSNrekin”

"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.

 


2024-12-30 | ARGIA
Osasun asegurua du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen ia laurdenak

EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-30 | Behe Banda
Barra warroak |
Urte berriari

Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?

Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude