Xabi Larralde:«Kezkagarriena borondate politikoa desitxuratzeko nahia da»


2021eko uztailaren 20an
«Ez nuen pentsatzen engaiamendu politikoak nagoen tokira ekarriko ninduenik. Politika ez da polita, ezta erakargarria ere, indar harremanen eta botereen arteko jarduera baizik. Eskerrak Euskal Herrian eta bereziki ezker abertzalean politika egiteko moldea ezberdina den» dio gure solaskideak.
Prozesu politiko berria ilusioz eta buru-belarri bizi du Xabi Larraldek, Euskal Herria osoan gaindi ibili dabilelarik: «Esperientzia polita da, nahiz eta baldintza gogorretan bizitzea egokitu zaigun, Batasuna Hegoaldean legez kanpo baitago. Polita da Euskal Herriko errealitate ezberdinak ezagutzen ari naizelako. Baina errealitate horiei aurre egiteko ez bagara mahai beraren inguruan esertzen eta eztabaidatzen hasten ez da posible elkarrekin aitzina egitea. Gai bat beste baten esku uzten duzularik, badaiteke ordezko horrek ongi egitea, baina gaia delegatzeak berau ongi ezagutzea mugatzen dizu. Ibilbide nazionalean elkarrekin aritzeak Euskal Herri osoa ezagutzeko parada ematen digu, baita ikuspegi globala eta ezagupen maila zehatzagoa ukaitea ere».

Espainiako Gobernuko presidente Zapaterok azkenekoz hitz egin zuenean «la libre decisión de los vascos» aipatu zuen, euskaldunok erabakitzeko eskubidea alegia. Iparraldeko euskaldunak gogoan izango ote zituen, zure ustez?
Argi da Hegoaldeko herritarrez ari zela. Hasteko, Espainiako nahiz Frantziako estatuek onarpen arazo bat dutelako. Alta, Zapateroren errana eskubide horren aldeko aitortza erreala bada, guk Frantziako Estatuaren aldetik gisa bereko adierazpena itxaroten dugu.

Nicolas Sarkozy barne ministroa berehala bildu zen Zapaterorekin «arazoa Espainiari soilik dagokiola» adierazteko.
Frantziako Estatutik heldu ohi den mezua da, ez da ustekaberik. Frantziak ordea, badaki prozesua mugituz eta aldatuz joanen dela. Estatu honek ETArekin finkatu beharreko eremuaz, ardura agertu du soilik, presoen gaia edo desmilitarizazioa kontrolatu nahi ditu. Guk urratu nahi dugun prozesuan Estatu hau ere eremu politikoan ardura hartzera bultzatu nahi dugu.

Prozesua garatu ahala bere jarrera alda daitekeela uste duzu, beraz.
Hori da parioa edo erronka. Euskal Herriko eragileen eraginez Frantziako Estatua prozesuan murgiltzera «eraman» behar dugu. Ezker abertzaleak horregatik herri bat eta gatazka bat dagoela dio, prozesua ez dela Baskongadetara soilik mugatu behar. Batzuek jarrera hori ezker abertzalearen aldarrikapen ideologikoa dela aurpegiratzen digute, guk berriz alderantziz ikusten dugu. Lurralde guztietako eragileek parte hartzeko aukera izan dezaten baldintzak sortu behar ditugula diogu, Nafarroa eta Iparraldearen parte-hartzea serioski hartu behar direla. Frantziako Gobernuari herri bakar gisa jokatu nahi dugula erakutsi behar diogu abertzaleok, hemen herri bat osoa dagoela eta erantzun osoa eman behar diogula.

Batasuna PSE-EErekin bildu da berriki, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares solaskide zituela. Behinola Arnaldo Otegirekin batera, Ibarretxe lehendakariarekin bildu zinen eta Aresek «El francés» gisa aipatu zintuen.
Ez nau harritzen horrela pentsatzeak. Aresek, gu frantsesak garela pentsatzen badu ere, gu euskaldunak garela eta eskubideak ditugula onartu beharko du finean. Euskal herritar bezala zor zaizkigun eskubideak ezagutarazi beharko dizkigute, alegia.

EAJrekin batera, Batasuna eta PSE-EE ménage a trois batean ikusten ditut normalizazio prozesuan. Itxuaz, EAJ bigarren planoan geratu da oraingo fasean eta hainbat gertakariren aurrean kezkatuta. Adibidez, Gara egunkariak ETAk eta Gobernuak otsailean akordatu omen zutenaren berriek kezkatuta.
EAJk agertzen dituen kezken aurrean zalantzak izaten ditut, ez dakit zein neurrian errotuak diren prozesua azken mugaraino iristeko zereginean eta nahian, edo protagonismo gosez ari ote den. Alderdikeriak alde batera uzteko garaia heldu da ordea. Kontua ez da, hauteskunde garaian bezala, norgehiagoka aritzea, baizik herri honen gatazka konpontzeko jokaleku batera iristea.

Rodolfo Aresek ez dutela Alderdien Legea bertan behera utziko berretsi du. Beste alderdi bat erregistratzeko tenorea heldu al zaio Batasunari?
Ezker abertzalearen eremu elektorala deusezteko erasoa bortitza izan da azken urteetan, Estatuak ez du alabaina gu desagertaraztea lortu. Batasunaren bozeramaileak lanean ari dira, baita ezker abertzalearen kideak oro har, eta marka aldatu izan delarik ere, EHAKko kideak lekuko. Gu lasai gaude, legalizazioaren moduak ez dira Batasunaren arazoa PSOErena baizik. PSOEk aitzina egin nahi badu demokratizazio prozesuan ibilmoldeak berak hautatu beharko ditu. Prozesua aurrera joan dadin ilegalizazioarekin bukatu beharko du, PSOEk ezin du Entzutegi Nazionalak erabakitzen duenaren zain egon Batasunarekin bilkura publikoak egiteko, erridikulua da eta lekuz kanpokoa.

Prozesua aitzina doa, nola ikusten duzu berau? Zer udazkena igurika dezakegu?

Alde ilunak eta argiak ikusi ditut. Ilunak legez kanpo aritzea eta errepresioak segitzea, azken atxiloketak lekuko. Baina gertakari ilun horiek larriak izanda ere, borondate politikoa desitxuratzeko nahia da kezkagarriena. Prozesua eremu tekniko soil batera eraman nahi izatea, auzia ETA eta Gobernuaren arteko afera soila balitz bezala, helburua presoak armen truk negoziatzea bailitzan. Kontua eremu politikoan lan egitea da larrazkenean lehen emaitzak ikus ditzagun, urria aldean, ontsalaz, prozesu politikoa gidatuko duen mahaiak indarrean izan behar luke eta.

Mahaia bakarra izanen ote?
Guk herri bat garela eta gatazka ere bakarra dela diogu, beraz, eremu bakarra hartu behar dela kontuan. Printzipioz eta molde praktikoengatik ere hori da ibilmoldea. Adibidez, prozesuan nazioarteko babesa behar dugu, Europako Batasunaren (EB) sostengua tarteko. Horretarako zer egingo dugu Nafarroa, EAE eta Iparraldetik hiru ordezkaritzarekin Europako parlamentariengana joan? Horrek ez du logikarik. Molde ezberdinetan, baina gatazka bakarra dago, eta nazioarteko agintariei hori azaldu behar zaie. EBko nahiz globlalizazioaren testuinguruan ari gara, beraz, ordenatu ditzagun eremuak eta gaiak... Bistan da, Euskal Herriak lurraldeka berezitasunak ditu, Ipar Euskal Herrian Frantziarekin konpondu behar dugu auzia. Prozesuak jite berezi bat eskatzen du Estatu honi begira ari garenean, baina prozesu nazionaletik kanpo geratu gabe.

Azkenik, Batera plataforma 46.000 sinadura biltzeko kanpainan ari da. Zer iritzi duzu?
Batasunak oso ekimen inportantetzat jotzen du Bateraren kanpaina eta gure militanteak ere bertan ari dira. Onarpen instituzional baten eskaera egiten ari gara, eta nahiz eskaera mugatua izan -Euskal Departamendua- herritarrak gai instituzional bati buruz eztabaida bultzatzen ari dira erabakitzeko eskubidea finkatzeko bidean. Haatik, bi ñabardura jarri dizkiogu kanpainari: lehena, guretzat Departamenduaren lorpena pauso bat litzateke, ez da pausoa. Pausoa guretzat gutxieneko aldarrikapenak bermatuko dituen -eta eskumenak dituen- erakundea edo marko juridikoa erdiestea da. Esaterako, Departamenduak ez ditu bermatzen hizkuntzari dagozkion eskumenak. Bigarrena, kanpainaren testuinguruarekin kritikoak gara. Berau Auzapezen Biltzar Nagusian egindako eskaeraren ondoren hasi zen, auzapezei ea kanpaina hau onartzen zuten galde egin baitzitzaien. Paradoxikoa da kanpaina burutzea, hain justu existentzia ukatu diguten instituzioen eskaeraz, Iparraldean instituzioek berauek itotzen gaituzte eta. Guk kanpaina kontsultaren inguruan kokatzen dugu, eta finean, sinadurak biltzeko ariketa eta arrakasta Euskal Herrian neurtu behar dela diogu. Hori erranik, ez dut erran nahi helburu ez dela ahalik eta sinadurarik gehien biltzea, kanpaina ahalik eta helburu gehien betetzeko burutu behar baita.

Frantziako V. Errepublika ezbaian: VI. Errepublikaren atarian ote?

Frantziako Estatuan krisi larria da: krisi soziala, ekonomikoa eta politikoa. Banlieuetan nahiz lan kontratuen inguruan izandako istiluak lekuko. Ordezkaritza politikoaren eta gizartearen iritziaren artean desfase izugarria dago. Krisi politiko hau sakoneko eztabaida eragiten ari da gizartean, VI. Errepublikara pasatzeko tenorea iritsi ote den aipatzen da. V. Errepublika De Gaullen garaian jarri zen indarrean, mende erdi bat joan da kasik Frantses Konstituzioa aldatu gabe eta sistema zaharkitua da. De Gaullek, buru zelarik, IV. Errepublika deuseztu, eta presidenteari botere gehiago eman zion V. Errepublika sortu zuen. Egun horrek kolokan jarri du boterearen oreka. Botere banaketaz gain, deszentralizazioa ere auzitan dago: eskualdeak, departamenduak eta sistema elektorala. Bi itzulien boz sistemaren bidez gehiengoak botere osoa hartzen du eta hautesleak ez dira ondo ordezkatuak, zenbaitetan gizartearen %30k ez du ordezkaritzarik. 2002ko bozetan FNko Le Penek gaina hartu zion Lionel Jospin sozialistari boz presidentzialetan, Le Penek ordea legislatiboetan ezin izan zuen diputatu bakar bat erdietsi. Adibide bat besterik ez da. Estatuak egoeraren larritasuna ikusten du baina ez da arazoari aitzi egiten ausartzen, denbora pasatzen uzteak ez dio onik ekarriko ordea. Europa berregiten, Frantziako Estatua erreforma garaian, Euskal Herria bake prozesuan, abertzaleok gure eskubideen aitorpena erdiesteko aukera baliatu behar dugu.

Euskal Herria 2020 egitasmoa: «Hilda sortu da»

Euskal Herria 2020 egitasmoa -Euskal Herria 2010en segida-, Iparraldea instituzionalizatzeko bitartekoa, Pierre Joxe Barne ministroa zela abiatu zen, 1993an. Egitasmoa Korsikarentzat estatutu berri bat negoziatzen ari zelarik onartu zuen Estatuak. Iparraldeko egoerari irtenbidea emateko egitura gisako bat sortu behar zela esan zuten garai hartako prefetak eta suprefetak, baina funtsean, benetako erakundea ez sortzeko xedea zuten. Hamalau urteren ondoren ibilbide penagarria burutu du egitasmoak. Abertzaleak zintzoki aritu dira baina botere publikoek indargabetu dute ekimena. Eragileek eskaera zehatzak egin dituzten bakoitzean berauek murriztuak izan dira eta pena da, eremu guztietan dinamika bateragarriak izan baitira, hizkuntz, kultur eta ekonomia arloan ikerketa onak eta lan handia egin da, alta, ekintza konkretu gutxi burutu dira. 2010 hitzarmena berritu behar zelarik 2020 sortu da, nehor gutxik sinesten du gehiago eman dezakeenik. Egitasmoa hilda sortu da, iruzurra da.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude