Biktimak


Europako Legebiltzarrak frankismoa gaitzetsi berri du. Espainiako Partidu Popularrak -eta horren barnean UPNk- ez du, ordea, gaitzespenarekin bat egin. UPNk, bere aldetik, aukera bat baino gehiago izan du frankismoa gaitzesteko, aukera bat baino gehiago frankismoaren biktimei elkartasuna adierazi eta haien saminarekin bat egiteko. Baina ez du halakorik egin. Nafarroan ez zen gerra fronterik izan, baina hiru milatik gora lagun hil zituzten, jende errepublikazalea, ezkertiarra, aurrerazalea eta abertzalea. Hiltzaileen artean ez ziren gutxi izan gero pistola erabili zuten apez frankistak. Eta Nafarroako artzapezpiku Fernando Sebastianek ez du egiazki barkaziorik eskatu, ez du benetako gaitzespenik adierazi.

Hildakoen artean, bat gogora ekartzeagatik, Florencio Alfaro Zabalegi dago, Errepublika garaian Izquierda Republicana taldeko zinegotzi izandakoa Iruñeko udalean. 54 urte zituen eta zazpi seme-alabaren aita zen. Gizatasunaz beteriko pertsona izan zen, gizon benetan estimatua iruindarren artean, baina horrexek ez zuen salbatu. Dagoeneko 70 urte pasatu dira desagertu zenetik, eta bere familiakoek dakiten gauza bakarra da huraxe bahitu eta hil zutela 1936 urteko abuztuaren 23an, noiz eta Diario de Navarra egunkariak -azalean eta letra molde handitan- apezpiku taliban batek adierazitakoa argitaratu zuen egunean berean: «Hau ez da gerra, gurutzada baizik». Eta Fernando Sebastian mutu. Bitartean, oraindik bizi dira Florencioren seme-alabetatik bi, hirurogeita hamar urte daramatzate aita zenaren gorpuzkinak non dauden jakin gabe, hogeita bost mila egun baino gehiago oinaze lazgarrian. Biktimak dira, terrorismoaren biktimak, eta oraindik Nafarroako eta Iruñeko agintariek ez dituzte aintzakotzat hartu, eta ez dute inolako ordainik jaso.

Franco hil ondoren ere biktima aunitz izan dira Nafarroan. ETAk eraildako eta zauritutako gizon-emakume guztiak biktima dira jakina, horrela daude hartuak aintzat, aipatuak eta goraipatuak izan dira, familiakoek laguntza jaso dute, eta ETAkide asko dago espetxean epai bidez kondenaturik hilketa haien egile izateaz akusatuta. Baina ez da ETA izan giza eskubideak muturreraino zanpatu dituen bakarra, sufrimendurik bihozgabeena eragin duen talde bakarra. Nafarroatik atera gabe, denok dauzkagu gogoan Estatuaren beso luzeek eragindako biktimen izenak: Jose Luis Cano, poliziak Iruñeko Caldereria karrikan tiroz hil zuen gaztea, German Rodriguez, Gladys del Estal, Mikel Zabaltza… Inor ez dute epaitu hilketa horiengatik, inor ez dute espetxeratu tortura horiengatik, ez dituzte biktimatzat jotzen, ez daude aipatuak eta goraipatuak, eta haien familiako kideek ez dute inolako laguntzarik jaso. UPNk eta CDNk, gainera, berriro erakutsi dute beren jarrera itxia, German Rodriguezen omenezko hilarria kentzerakoan. Ez dute eztabaidatu ere nahi izan makina bat taldek egindako eskaria, hilarria bere betiko tokian uzteko. Bitartean, sekulako oroitarria paratuko dute Iruñeko plaza batean ETAk hildako jendearen omenetan.

Bistan da Nafarroako eskuina itsutua dabilela, baina haien artean sufrimendu gorria bizi izanak ez die inola ere eskubiderik ematen beste biktimekiko politika krudel eta ankerra egiteko. Eta beste muturrean dabiltzanek ere begiak ireki beharko lituzkete gure gizartera ekarri duten oinazeaz eta saminaz. Aitortu beharko lukete Euskal Herrian sufrimendu handia sortu dutela, giza eskubideak gupida gabe zanpatu dituztela. Baina, oraingoz bederen, ez da gisakorik aditzen. Halako jokabideek ez lukete tokirik izan behar aldi politiko berri honetan. Sobran daude mehatxu eta tutela guztiak. Atzera begiratu beharra dago, gogoratzeko, gertatu dena jakitera emateko. Ez baitago deus eraikitzerik ahanzturan eta gezurrean oinarriturik.

Beraz, biktimei buruzko edozein politikak era guztietako indarkerien biktimak hartu behar lituzke aintzat, eta ez soilik alde bakar batekoak. Bada lana.


ASTEKARIA
2006ko uztailaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude