Soinu txikiaren lau hots

  • Ez dira gutxi Euskal Herritik kanpora doazen eta kanpotik Euskal Herrira datozen trikitilariak. Harat eta honat dabiltzanean bertako entzuleengana gerturatzea izaten da beraien helburu nagusietako bat eta horretarako lekuan lekuko piezak jo behar izaten dituzte; batzuetan, ordea, zaila zaie leku bakoitzean zer jo behar den jakitea. Horregatik eta Pirinioetan ere topaketak izaten dituztela jakinik, mendilerro honen inguruko lau lurralde -Okzitania, Herrialde Katalanak, Aragoi eta Euskal Herria- elkartu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Pirinioak lanean. Bertan, hango eta hemengo piezen partiturak jaso dituzte, trikitilariek leku bakoitzean zer jotzen den jakite aldera.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
2001ean Euskal Herriko trikitilariak Herrialde Katalanetako trikitilariekin trukeak egiten hasi ziren, eta hortik sortu zen elkarrekin proiektu bat egiteko asmoa. Euskal Herritik Herrialde Katalanetara doazenean eta handik hona datozenean elkarrekin jo zezaketen errepertorioa osatzea zuten asmoa. Baina, bi herrialderekin bakarrik hanka motz ikusten zuten proiektua, eta Pirinioek lau herrialde eta kultura, -okzitaniarra, Euskal Herrikoa, aragoiarra eta Herrialde Katalanetakoa- elkartzen dituztela ikusirik beste bi herrialdeekin ere harremanetan jartzea erabaki zuten. Agurtzane Aizpuru Trikitixa Elkarteko kideak dioenez, «ez da mendiko errepertorio bat baina bai lau kultura biltzen dituena».

Pirinioen lau ertz hauetan soinu diatonikoak modu ezberdinean egin du aurrera. Euskal Herrian eta Okzitanian arazorik gabe jarraitu badu ere, Aragoin eta Herrialde Katalanetan ez da hala gertatu. Ignacio Alfayé arduratu da Aragoiko kantuak aukeratzeaz eta bere hitzetan, «XX. mende erdialdean soinu diatonikoa asko erabiltzen zen baina gero, soinu kromatikoak indarra hartu zuen bestearen kaltetan. Orain berriz ari da indartzen eta gazteak badabiltza instrumentu hau jotzen ikasten». Carles Belda Herrialde Katalanetako arduradunaren hitzetan, soinu txikiaren egoera bitxia eta apartekoa da: «Lehen 20 trikitilari baziren orain ehunka daude. Pirinio aldean trikitilari anitz dira, haur asko ari dira ikasten. Mallorcan eta Valentzian ordea, badira batzuk jotzen eta ikasten hasten».

Soinu diatonikoak leku bakoitzean izan duen garapena ezberdina izan bada ere, Joseba Tapiaren aburuz, funtzio bera izan du lau herrialdeetan: «Musika tresna honen egitekoa festak eta dantzak antolatzea izan da eta alde horretatik baditugu antzekotasunak». Musika aldetik ezberdintasunak badaude eta hori antzeman daiteke lurralde bakoitzak aukeraturiko partituretan.


Errepertorioa

Herrialde bakoitzak 15 pieza hartu ditu Pirinioak lana osatzeko eta lurralde bakoitzean arduradun bat edo talde bat ibili da kantuak aukeratzeko lanetan. Lurralde bakoitzeko piezen azalpenak sei hizkuntzetan irakur daitezke: okzitanoa, aragoiarra, katalana, euskara, frantsesa eta gaztelera. «Lau herrialdeek dituzten hizkuntza horiek nabarmendu nahi izan ditugu. Hizkuntzotan oso errealitate ezberdinak daudela jakinik, gaztelera eta frantsesa gehitu ditugu», dio Agurtzane Aizpuruk.

Aragoiko kantuak aukeratzeaz, Ignacio Alfayé soinujole aragoiarra arduratu da. Alfayék lurraldeko errealitate geografiko, musikal eta linguistikora gerturatu nahi izan du aukeraketa egiterakoan. Horretarako, Aragoiko probintzia ezberdinetako kantuak hartu ditu eta lurralde honetan erabiltzen diren hiru hizkuntzetan -aragoiarra, katalana eta gaztelera- idatziak dauden batzuk aukeratu ditu. Aragoiko errepertorioan mazurkak, baltsak, jotak eta pasodobleak bildu dituzte, guztiak dantza egiteko genero ezberdinak. Alfayék azaldu duenez, "kantu hauek oso ezagunak izan dira jaso diren lekuan. Batzuek denboran barrena iraun dute eta beste batzuek ez. Esaterako, El gitanillo abestia lehen oso ezaguna zen eta talde ezagunek jotzen zuten baina, orain kantua oso jende gutxik ezagutzen du».

Carles Belda, berriz, Herrialde Katalanetako aukeraketa egiteaz arduratu da. Horretarako, beste soinujole batzuei 15 kantuen zerrenda egiteko eskatu eta gero berak egin du azken aukeraketa. «Bi irizpide genituen kantuak aukeratzeko; herrikoiak eta tradizionalak izatea. Baina herrikoi hitzak adiera ezberdina du pertsona bakoitzarentzat, batzuentzat ezaguna dena da eta besteentzat tradizionala dena. Esaterako, L'estaca ez da tradizionala, baina ezagunena denez herrikoia da», dio Beldak. Hortaz, oreka baten bila ibili da Herrialde Katalanetako arduraduna aukeraketa egiterakoan: «Kantu batzuk Balearretatik datoz, besteak Kataluniako iparraldetik. Zenbait aski ezagunak dira eta besteak giro berezietan bakarrik ezagutzen dira». Errepertorioan, habanerak, rumbak eta sardanak bildu ditu, besteak beste. Zugarramurdin bizi da Carles Belda eta ondo ezagutzen ditu bai Euskal Herriko trikitilariak eta baita bere jatorrikoak ere. Adierazi digunez, modu ezberdinean erabiltzen da trikitia bi herrialdeetan: «Euskal Herrian trikitilari eskoletan denak batera eta ongi jotzen ikusten dituzu eta Herrialde Katalanetan, bakoitza berera doa, bere munduan dago. Euskal Herriko jendea sozialista da eta hangoa anarkista».

Okzitaniako aukeraketa egiterakoan herrialde osoa biltzen duen errepertorioa osatu nahi izan du Marc Serafini soinu diatonikoen egileak: «Eremu kulturala ez da Pirinioen magalera mugatzen eta Okzitania osoko errepertorioa sartu nahi izan dut». Horretarako zonalde bakoitzean ezagunen diren dantza motak hautatu ditu: Gaskoniako rondoa, Auverniako burrea, Proventzako mazurka eta abar. Dantzak azaltzearekin batera, kantu ezagunak ere aukeratu ditu: El parpalhol, Mazurca de Sent Andiol, Les sept sauts eta Coquin de Piere. «Besteak ez dira hain ezagunak baina ondo erakusten dute hemengo trikitilarien musika estiloa», dio Serafinik.

Euskal Herriko kantuen aukeraketa egiteko lan talde bat elkartu da; Oskar Estanga, Alaitz Telletxea, Iker Goenaga eta Joseba Tapia. «Aukera oso zabala da eta beharrezko kantua zein den jakitea zaila da. Egindako aukeraketa subjektiboa da, aukeraketa ezberdinak egin baitaitezke. Gu kantu herrikoietatik abiatu gara», dio Joseba Tapiak. Piezen artean abestiak eta dantzak sartu dituzte, hala, jauziak, fandangoak, arin arinak eta kalejirak aurki daitezke.


Elkar ezagutzen

Liburu hau eskuartean hartzen duenak Euskal Herritik kanpo ere trikitia jotzen dela ikusiko du eta profesionalak berriz kanpoan zer jo dezaketen ikasi. «Entzuleengana gerturatzea beharrezkoa da gure ofizioan eta honek tresnak ematen dizkigu gerturatzeko», dio Joseba Tapiak. Lan honek gurea dena ezagutzen lagunduko duela uste du Carles Beldak: «Dena dakigu Brasilgo musikari buruz eta gure iparraldean zer jotzen den ez dakigu. Gure artean ezagutzeko balio du». Marc Serafíni ere bat dator Beldak esandakoarekin: «Jendea beste kulturetako musikak erakartzen du. Okzitanian musika zeltiarra ezagunagoa da Pirinioen bestaldean jotzen dena baino. Lan honekin trikitilari okzitaniarrak euskaldun, aragoiar edo katalan batekin zer jo jakingo du». Ignacio Alfayék adierazi duenez, «lau zonalde geografiko ezberdinetan instrumentu bakar bat nola erabiltzen den ikusteko aukera eskaintzen du lanak».

Udan bat egingo dute berriro lau herrialdetako ordezkariek, izan ere, liburua aurkezte lanetan alde batetik bestera ibiliko dira. Lau herrialdeetan jardunaldiak egingo dituzte. Martxoan Aian egin zuten lehen topaketa, eta uztailaren 17 eta 18an Herrialde Katalanetan elkartuko dira. Topaketa hauetan, herrialde bakoitzeko arduradunek piezen aukeraketaren zergatiak eta soinu txikiaren egoera azalduko dituzte.

Notak eta zenbakiak

Errepertorio zabala izateko modua eskaintzen du lan honek, eta baita beste lurraldetako piezak jotzen ikasteko aukera eman ere. Errazenetik zailenera sailkatuz solfeo bidez jaso dituzte partiturak. Lau herrialde hauetan, ordea, ez dute guztiek metodo horrekin ikasten soinu diatonikoa jotzen eta Okzitaniako trikitlariei zuzenduta gehigarri bat aterako dute: «Han tablatura bidez ikasten dute eta dagoeneko garatu dute tablatura hauek egiteko sistema informatizatu bat, solfeoaz gain ezinbestekoa ikusten dugu tablatura bidezko partiturak ateratzea Okzitaniarako», dio Joseba Tapiak. Euskal Herrian ere asko dira zenbaki bitartez ikasten dutenak, baina metodo estandar baten faltan solfeora jotzea erabaki zuten. Aurrez aurre edo musika entzunaz piezak ateratzen dituztenak ere badira, baina oraingoz ez dute aurrikusi partitura hauekin disko konpaktorik ateratzea. Aizpururen hitzetan, «oraindik liburua aurkezten ari gara eta erantzunaren zain gaude. Horrek eramango gaitu elkarlanean zer egin dezakegun zehaztera».


Azkenak
2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-31 | Andoni Mikelarena
“Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte”

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


Eguneraketa berriak daude