Ba ote zerbait?


2021eko uztailaren 28an
Hipotesi arin bat. Aspaldiko kontua da. Mariano Ferrer oraindik goizero Herri Irratian aritzen zenekoa. Emakume eskuindar bat elkarrizketatu zuen, politikaria. Emakume izateaz galdetu zion zerbait. Erantzuteko emakume hark erabili zuen ahotsean zerbaitek zerbait ernarazi zidan sentimenduak ia pentsamendu egiten diren guneren batean. Dutxatik irteten ari nintzen. Uste dut negua zela. Eguerdi hartan unibertsitateko jantokian, gizonezko lagun biri nire hipotesi arin bat azaldu nien. Gurekin beti borrokan ibiliko zirela, baina pozik egon behar zutela. Azken batean, estimatzen baititugu eta aldarri feministarik sutsuenetan ere maiz isurtzen dela samurtasunaren bertsio etsi edo itxaropentsuren bat. Gizonei benetako mixeria eskuineko emakumeek boterea lortzen dutenean etorriko zaiela, erabateko kontrola dutenean, beren alderdietako gizonak ere behar ez dituztenean. Ez zidaten sinetsi. Ez hipotesiaren oina, ez ondorioa. Hori esan zuten behintzat. Uste dut ez zutela ulertu, ez nuela ongi azaldu, ideia garatzekotan gelditu nintzen.

Ikastaro bat, udakoa, Chomskyren inguruan antolatua. Leipzigeko Max Plank Instituteko zientzialari batek aurkeztutako kognizio-esperimentuek diotenez, emozioen araberako hizketa-doinu-aldaketak automatikoki, beti eta oso laster prozesatzen ditu emakumezkoen burmuinak. Gizonezkoen burmuinean batzuetan ez dago erantzunik. Beste batzuetan bai: zioaren arabera. Dirudienez, gizonezkoek nahi dutenean bakarrik hartzen dituzte aintzat hizkuntzaren alderdi emoziozkoak. Emakumeek ezinbestean eta berehala…

Beste ikastaro moduko ekitaldi akademiko batean esku hartu dut duela gutxi. Protagonista nagusienen artean emakume bakarra nintzen. Baten batek esan zidan oso dotore nengoela. Kanpoko ikerlari pare batekin egon ginen. Aurkezpenen zeremonia. Bitan gertatu zitzaidan, irakasle -irakaskide- bik egin zuten gauza berbera: kanpokoei gizonak bakarrik aurkeztu, ni han ez banengo bezalaxe. Mikro-aurreko ekitaldian beste kideen abizenak esan ziren, "Irakasle" edo "Doktore" titulua erantsita. Ni "Lourdes Oñederra" izan nintzen. Izen eta guzti, baina titulurik gabe. Bai, badakit ez zutela nahita egin, oharkabean egin zutela alegia. Agian horixe da txarrena.

Elkarrizketa bat atera zen El País egunkarian ekainaren 19an, Alfredo Tamayorekin. Denok irakurri eta sakon hausnartu beharko genituzkeen ETAren arazoaren inguruko bere gogoeten haritik, azken galderaren azken erantzunean dio ez dagoela orain gidari handirik, baina politikara "igotzen" diren emakumeengan duela berak konfiantza, botereak usteldu baino lehen behintzat.

Beste elkarrizketa arinago batek era badu ba mamia. Elkarrizketatua Maureen Dowd da eta lehen aipatuaren bezperan argitaratu zuten. Dowd anderea kazetari estatubatuarra da eta Beharrezko al dira gizonezkoak? edo antzeko izenburua duen liburua argitaratu omen du. Elkarrizketan erdi txantxetan esaten diren gauza zenbaitek merezi du, baina honetan ere azken erantzuna jasoko dizuet. Galdetu diote zer den gizonezkoei buruz bere buruari gehien galdetzen diona. Erantzuna: gizonek, liburuaren izenburua irakurtzean, zergatik ez duten pentsatzen erantzuna baiezkoa dela.

Inkomunikazioa. Nabaritzen dela hormonak edo eguraldia edo urte sasoia edo nekea edo guztiak batera zer ari zaizkidan egiten?


Azkenak
EHUk eskolak ematea debekatu dio, behin-behinean, “mezu faxistak” zabaldu dituen irakasleari

Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]


Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


2024-09-30 | ARGIA
Barakaldoko tiroketaren harira zazpi pertsona atxilotu dituzte

Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.


2024-09-30 | ARGIA
Israelek dozenaka lagun hil ditu Libanon eta Yemenen, Hezbollah eta Hamaseko buruak tartean

Israelen bonbardaketek ez dute etenik. Beirut (Libano) eta Yemengo hainbat azpiegitura izan ditu jo-puntuan azken egunotan, eta dozenaka herritar hil erasoetan. Horien artean, Hezbollah erakunde xiitako buruzagi Hassan Nasrallah eta Segurtasun Prebentiboko komandante Nabil... [+]


2024-09-30 | ARGIA
Ultraeskuinak irabazi ditu hauteskundeak Austrian, lehen aldiz Bigarren Mundu Gerraz geroztik

Botoen %28,8 lortu ditu FPÖ alderdi ultranazionalistak, 2019an baino %13 gehiago. ÖVP Alderdi Popularrak botoen %26,3 jaso du eta hirugarren indarra izan da SPÖ alderdi sozialdemokrata, botoen %21,1ekin. Alderdi nagusiek uko egin diote ultraeskuinari gobernatzeko... [+]


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima:
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

Eguneraketa berriak daude