EHUkoen negarraz


2021eko uztailaren 28an
Ekainaren 18an, Iritziaren Leihoa sail honetan, Joseba Azkarraga -Mondragon Unibertsitateko irakaslea- EHUko irakasleen grebaz aritu zen. HUHEZIko irakaslearen bihotza ez dugu samurtzen EHUko irakasleok gure greba horrekin, baina, susmoa dut, bihotza samurtu beharrean kontrako joera sorrarazi diola grebak.

Egia da igoera handia eskatzen dela, 6.000 euro. Baina egia da baita ere ikasketak amaitzean lizentziatu batek unibertsitate publikoan edo institutu batean lan egiteko aukera izanez gero, 6.000 euro gehiago kobratuko dituela bigarren aukera hartuta. Eta egia da ere unibertsitateko irakasle funtzionariook Lakuako funtzionarioek baino dezente gutxiago kobratzen dugula. Arrazoi horiek bultzatu dute greba.

Gu "lanaren aristokrazia" omen gara, eta gure parean, gizartean, lagun prekarizatuak dauzkagu. Oso argudio demagogikoa erabiltzen du Azkarragak, edo gure soldata igoerarik gabe prekarietatea desagertuko al da? Horrela bada ni prest nago 6.000 euro gutxiago kobratzeko. Hori bai, gauza bera eskatu beharko zaio euskal langileria guztiari! Ondo baino hobeto ezagutzen dut euskalgintzako irakasleen egoera, etxean bertan dut adibidea, baina EHUko irakasleen soldata igoerak ez du konponduko, ez okertuko, hauen egoera. Harrigarria gerta dakieke bat-batean diru kopuru hori eskatzea unibertsitateko irakasleek; baina arestian esan bezala ez dugu beste funtzionario batzuek baino gehiago nahi… ezta gutxiago ere.

Baina Azkarragaren artikulua mingarria suertatu bazait, iradokitzen duen ironia erabiliz, unibertsitateko irakasleon lana edo lan eza da. ARGIA honetan bertan idatzi zuen artikulu bat Lurdes Oñederrak unibertsitateko irakasleon lanari buruz, agian irakurri egin beharko du berriro Azkarraga jaunak. Nik, datu txiki batzuk emango dizkiot, edozein modutan, zuzentzen dudan ikastegiko dozentziaz: Gasteizko Irakasle Eskolan irakasle elebidunok -gehiengoa gara ikastegian- konbenioan agertzen den eskola ordu kopurua gainditzen dugu, horrez gain ohikoa da bakoitzak 3 edo 4 programa ezberdin eman behar izatea, eta batez beste 300 ikasle dauzkagu. HUHEZIko irakasle batek jakingo duen bezala, horrez gain ikerkuntza eta gestioa ere egin behar da, eta etengabeko formazioa -jasotzen eta ematen-. Beraz, mingarria gertatzen zait irakasleon lan arduraldiari buruzko komentarioa.

Eta, mingarria ez baina bai oso kezkagarria artikulugileak esaten zuen gezurra. EHUko irakasleok, greba egin genuenok, ez dugu esan greba egin ez dugunik. Hori gezurra da. Irakasle guztioi galdetu zaigu greba egin dugun ala ez, eta lehenengo grebako datuak bakarrik ezagutzen ditut, 300 irakasle baino gehiagok esan zuten greba egin zutela, 500 batek ez zuela greba egin… eta gainerakook ez genuen erantzun; nire kasuan helburua greba egitea zelako, arazoa plazaratzea eta kontrola jarri behar bada, jar dezatela kontrol mekanismo bat unibertsitatean. Baina, Azkarraga jauna, guk ez genuen gezurrik esan, eta zuk lortu duzu nire bihotza ukitzea… baina ez ezkerretik, ironia, demagogia eta gezurretatik baizik.


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Gabonetan sortzen den kutsaduraren %57 oparien ondorioz da

Ikerketa baten arabera, Frantziako Estatuan 6,3 milioi tona CO² isuriko dituzte herritarrek Gabonetan, eta opariak dira horren erantzule nagusiak: %57. Oparien artean, gehien kutsatzen dutenak aparatu elektronikoak eta bitxiak dira, metal eta mineralen erauzketaren... [+]


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Mazango auzia
20 urteko kartzela zigorra Dominique Pelicot senar ohiari eta fiskalak eskaturikoa baino zigor apalagoak beste 50 bortxatzaileei

Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]


2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Eguneraketa berriak daude