Ane Albisu: «Aspaldi nuen euskal jantziei buruz liburu bat idazteko gogoa»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zeintzuk dira Atonduren nondik norakoak?
Orain aspaldi nuen euskal jantziei buruz liburu bat idazteko gogoa eta, egun, hogeita zazpi urtez Argia dantza taldearen eta Ikerfolken partaide gisa gai honen inguruan eginiko ikasketa, ikerketa eta lanen emaitzak kaleratzeko une egokia iritsi dela uste dut. Bestalde, ekimen honen helburua ohikoa baino jende kopuru handiagoarengana iristea ere bada, jantziaren esparruan dagoen informazio premiari aurre egiteko. Zehaztasunetara joz, festa, ospakizun eta zenbait jaietan janzten dugun baserritar jantziak hartu du lan honetan aparteko garrantzia.

Zer aurkituko du bertan zure liburuaren irakurleak?
Euskal Herrian jantzi tradizionalaren esparruan gertatutako eraldatze prozesua. Euskal kulturaren alor honen egoera zer nolakoa den azaldu nahi izan dut, eta euskal jantziei buruzko argibideak emateaz gain, XX. mendeko fenomenoa agertzea izan da nire asmoa, abiapuntu gisa XXI. mendea hartuz. Bestalde, jantziak egiteko aholkuak ere ematen ditut.

Lan handia hartu al duzu liburua egiteko?
Bai. Orain dela 31 urte hasi nintzen zeregin honetan, auzoko dantza taldearen jantziak josiz, ereduak bilatuz, liburuetan irakurriz... Eta hasiera batean liburuak ahalik eta ikuspegi gehien bil zitzan nahi nuen: ikerketa sakona islatu, argazkien bidezko irakurketa eskaini, ahalik eta informaziorik praktikoena ere... Baina hori guztia argitalpen bakar batean azaltzea ia ezinezkoa da, eta, azkenean, hau baino ez dago, egindako lan handiaren iceberg baten tontorra bezalakoa den liburua. Ikusten ez den lan asko dago liburu honen atzean.

* * * * * * * * * * * *
Atondu
XXI. menderako proposamena
Ane Albisu
elkar
152 or. / 29,50 euro



Gure aurrekoen jantziak berreskuratzea posible da

Gure aurrekoen jantziak berreskuratzeko prozesua zaila izan arren, posiblea dela erakusten digu Ana Albisuk osatutako Atondu. XXI. menderako proposamena lanak. Baina, Juan Antonio Urbeltzek liburuaren hitzaurrean gogoratzen duen bezala, jantzi tradizionalak ezin dira duinduko dituen gutxieneko kalitaterik gabe, «benetakotasunik» gabe, berreskuratu. Edozein motatako gehiegikeria edota ñabardura zein oihaletan kolore eta formen erabilera txarrak, ezinbestean mozorro bihur ditzakeelako. Horregatik, zorroztasun osoz egin du Ane Albisuk azken ehun urte inguruotan gure jantzi tradizionalek egin duten ibilbidearen historia laburra, etorkizunerako proposamen berriak oinarri sendoa behar zuelako. Eta ez bakarrik hitzetan adierazia, baizik eta zuri-beltzeko zein koloretako argazkietan ezagutzera emana ere. 1976an hasi zen Ane Albisu Iriarte donostiarra euskal jantziak ikertzen. Argia dantza taldean, Eusko Ikaskuntzako Folklore sailean eta azken 21 urteotan Ikerfolk folklore ikerketa erakundean, folkloreari eta modari loturiko hainbat ikerketa lan eginak ditu. Liburuak jasotzen dituen emaitzak berak hamabost urtez zuzendutako Atondu ekimenekoak dira.



Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude