Urdin izar


2021eko uztailaren 16an

Behin batean, orain gogoratzen ez dudanen batek galdetu zidan ea zer iruditzen zitzaidan kontagintzaren langintzan gauzarik zailena. Erantzun nion ezen niretzat zailena pertsonaia eta elkarrizketa sinesgarriak taxutzea zela. Badakit metaforak ez direla politikaz ari garenean oso fidagarriak izaten -ongi asmatu didate nire ttakunkideek herrena-, baina barkatuko didate metaforarako nire zaletasun hau, elkarrizketa delarik egun hauetako gaia. Izan ere, beste gauza askotan ez, baina gerra-bake kontu hauetan Napoleoni egiten diot kasu. Dakienari galdetu behar omen zaio, eta korsikarrak ongi erakutsi zuen politikaren luzapena omen den arte horri buruzko jakintzan zezakeena. Zer zioen, bada, Napoleonek? Gerran, maitasunean bezala, gatazkarekin bukatu nahi bada, aurkaria gertutik ikustea nahitaezkoa dela. Eta nago, gaur-gaurkoz, ezker-eskuin begiratuta, ez ote zaion Interneten bidez bukaera eman nahi gure arteko gatazkari.

* * *

Ikaragarria da zer ipuin gosea dagoen gure iraganari buruz. Daukagunarekin nahikoa ez bagenu bezala da. Idazten ari naizen une honetan irakurri berri dut zuhurtziaz jokatu behar dugula Iruña-Veleian aurkitu omen dituzten idazkiekin edo idazki-zatiekin. Ez dezagun ausarkeriaz jokatu, esaten zaigu. Zuhurtziaz bada ere, ametsa edo aieruz aritzea behintzat zilegi bekit, ni ere ipuinzaletu naiz eta. Esan dezadan beldurrik gabe gure arbasoetatik guregana zetorren lokarrian bazegoela beste zerbait mendez mende heldu zaiguna hizkuntza ez ezik: "Jan", "edan" eta "Jainko" omen dira, besteak beste, agertu diren hitz batzuk. Lehen bietan ez gara askorik atzeratu hainbeste mendetan, gustura hartuko dute berria euskal sukaldariek. Hirugarrena, berriz, atzenduxe zaigula ez da belaunaldi bat ere. Cela carpetovetonikoak esaten baitzuen hizkuntza atzeratua zela euskara, Jainkoa izendatzeko hitz zaharrik ez zuelako, zer esango ote zukeen orain ikusirik Euskal Herrian III. mendean, dagoeneko, "jainko" hitza zizelkaturik agertu zaigula?

Beste bi hitz ere agertu dira, elkarren ondoan nonbait, "Urdin izar", Xuxenek ia hogei mende geroago gorritzen ez didan izen-adjektibo multzoa omen dena. Ez dakidana da zergatik "izar" horrek izan behar duen izen, horrela bortxatu egiten baitu euskararen oraingo ordena. "Urdin" eta "izar" biak izan baitaitezke adjektibo agertzen ez den "zeru" batena. Zerua urdin dago eta izar dago, esate baterako. Sinesgarritasunaren legerik ez du hausten nire ipuinak.

Arreta bizien piztu didana eta irudimena alha jarri "Geure ata" multzoa izan da. Egunkarietan agertu diren interpretazioek diotenez "Geure Aita" otoitz kristauaren lehen hitzak izan daitezke, izan ere aurkitu diren idazki eta marrazkien artean ba omen da bat gurutziltzatuaren irudia dakarrena. Guri erakutsi ziguten otoitza, ordea, Aita Gurea zen. Gero, ikasi behar izan genuen Gure Aita. Interpretatzen hasita zergatik ez "geurea da" edo "geure ahata"? Zergatik izan behar dugu horren transzendente beti? Ez al da sinesgarriago horrela? Nik behintzat dozena erdi ipuinetarako gaia aurkitu dut bertan.

Zentzuzkoa iruditzen zait, hala ere, Eusko Jaurlaritzatik etorri zaigun aholkua. Zuhurtziaz hartu beharreko kontuak dira, baiki. Adituek azter bezate. Ez zaigu, ordea, aierua debeku.

* * *

Iragana utzia baitugu adituentzat, zilegi bekigu aierurik gabe aritzea orainaz. Elkarrizketa sinesgarria behar dugu, eta elkarrizketa sinesgarria izateko aurreneko legea, Napoleoni sinestera, elkar bertatik bertara ikustea da, eta, bigarrena, ez diskurtsoka aritzea. Diskurtsoak ongi daude lehendik bat datozenentzat. Urdin izar dago.


Azkenak
2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Eguneraketa berriak daude