Antón Borja: «Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jarrera pasiboa hartu dute deslokalizazioaren aurrean»


2021eko uztailaren 14an
Zergatik gertatzen da deslokalizazioa?
Produkzioaren eta komertzializazioaren mundializazioak -informatikaren eta telekomunikazioen ondorioz- eta garraio-kostuen murrizketak -baita denborarenak ere- aukera ematen diete enpresa handiei produktuen ekoizpena eta merkaturatzea planeta osoari begira antolatzeko. Auto baten motorra herrialde batekoa izan daiteke, beste zenbait osagai beste herrialde batekoak eta azken muntaia hirugarren herrialde batean egin ondoren, mundu osoan merkaturatu daiteke.

VW eta MB enpresen kasuez gain, zein izan daitezke hurrengo deslokalizazioak? Zein sektoretan gerta daitezke?
Nafarroa da multinazionalen pisu handiena daukan lurraldea. Nafarroako hogei enpresa handietatik hamabi multinazionalak dira. VWen kasuaz gain, Schneider enpresak aldaketa handiak iragarri ditu 2008rako, eta duela zenbait urte Danoneren kasua gertatu zen. Euskal Herriko sektore siderurgikoaren parte handiena Arcelorren esku dago, nahiz eta Mittal sektorean sartzeko presioa egiten ari den. Sektore kaltetuena automobilgintzarena izan daiteke, ibilgailuentzako osagaien azpisektoreko enpresa askotara iristen baita. Galdaketaren sektorean lan egiten duten enpresa helduak ere, batik bat baliabide teknologiko gutxi eta formazio maila baxuko eskulan asko erabiltzen dutenak, deslokalizazioaren mehatxupean bizi dira.

Zein da deslokalizazioaren eragina Euskal Herriko ekonomian eta merkatuetan?
Gero eta gehiago desegituratzen du Euskal Herriko produkzio-sarea. VWen produkzioaren zati bat galtzean, osagaien azpisektoreko lan-bolumenaren zati bat galtzen da. Euskal ekonomia irekia da eta ordainketa-balantza positiboa dauka betidanik -esportazioak inportazioak baino handiagoak dira-, baina 2005ean balantza negatiboa izan da eta inportazioak esportazioak baino gehiago izan dira. Horrek esan nahi du barneko merkatuan kuotak galtzen ari garela, beste hainbat gauzarekin batera, egoera ekonomikoa oparoa izan arren. Bilakaera ekonomiko horrek zerikusi handia du ziklo ekonomikoaren oszilazioekin, baita gure industrien eta produktuen maila teknologikoarekin ere, edota gure enpresen tamainarekin, beste faktore askoren artean.

Zein da Euskal Heriko instituzio eta administrazioen funtzioa deslokalizazioaren testuinguruan?
Bai Eusko Jaurlaritzak, bai Nafarroako Gobernuak nahiko jarrera pasiboa hartu dute deslokalizazioari dagokionez. Nafarroako Gobernuak VWen enplegua eta inbertsioa sustatzeko baliabideak eskaini zituen aspaldi eta 2004an urrezko domina eman zion multinazionalari Nafarroako garapen ekonomikoari laguntzeagatik. Oraingoz, ordea, ez du ematen Sanzen gobernuak emandako laguntzak edo domina itzultzeko eskaerarik egingo duenik. Indarrean dagoen marko liberalean badirudi deslokalizazioa enpresek permititu dezaketen pribilegioetako bat dela, bai behintzat kapital eta merkantzien mugimenduen askatasunari erreparatuz gero. Halako fenomenoen aurrean ez omen da politika publikorik behar.

Posible ote da fenomenoa geldiaraztea?
Deslokalizazioari aurre egiteko neurriak har daitezke. Kontuan hartuta indarrean dagoen politika ekonomiko liberala, azpimarratu beharra dago oso neurri xumeak hartu direla orain arte. Frantzian, berriz, urteak daramatzate neurriak hartzen ikuspegi liberalaren ildotik eta emaitza onak izan dituzte. Neurri horiek barne hartzen dituzte atzerriko enpresen erakargarritasuna, malgutasun laborala -zuzenbide laboralaren zenbait artikulu urratzeko punturaino-, berrikuntzen eta etorkizuneko sektoreen sustapena eta deslokalizazioak mehatxatutako sektoreen aldeko neurri zehatzak.


Euskal Herrian, zer neurri har daiteke?
Lehenik eta behin, industria dibertsifikatzea eta eraberritzea bultzatu beharko litzateke, baita itundutako estrategia industrial koherenteak abian jartzea ere. Ikerketa, garapena eta enplegua sustatzeko neurriak indartu beharko lirateke. Eta Europan orain existitzen ez den harmonizazio sozial eta fiskala lortzeko estrategiak bilatu behar dira. Halako neurriak bultzatzeko esku-hartze publikoa beharrezkoa da, industria euskalduna berrituko duen prozesua bideratu dadin. Horretarako neurriak asko dira: enpresei laguntzea, unibertsitateen maila zientifikoa eta teknologikoa hobetzea, horrelako arazoei aurre egiteko zerbitzu instituzionalak hobetzea...
Ondoren, gaur egungo marko euskaldunak barne hartzen ez dituen zenbait arau eta alderdi instituzional behar dira erabakiak hartzeko gaitasuna kontrolatzeko. Halako neurriek etekinak handitu nahi dituzten enpresei debekatu beharko liekete deslokalizazio prozesuak martxan jartzea edota enpresa errentagarriek langileak kaleratzea. Aparteko zerga fiskalak ezarri beharko litzaizkieke deslokalizatutako enpresek berrinportatutako produktuei. Edota deslokalizatuz gero, multinazionalek tokiko administrazioak emandako diru-laguntzak itzuli beharko lituzkete. Mugaz kanpoko esportazioei zergak arindu beharko litzaizkieke. Garraioei zerga bereziak erantsiko dizkieten arau europarrak beharko lirateke ere, ingurumenari egindako kaltea ordaintzeko.
Azkenik, lan-prozesuen zatikatzea eta jarduera jakin batzuen azpikontratazioa edo deslokalizazioa eteteko, azpikontratatu nahi diren jardueren eta arlo horretako langileen integrazioa aldarrikatu beharko litzateke. Azpikontratazioa askotan deslokalizazioaren lehen pausoa baino ez baita.

Zer egin beharko lukete enpresa-batzordeek halakoen aurrean?
Enpresa-batzordeek gai izan behar dute berregituraketa planak bertan behera uzteko enpresaren egoera ekonomiko eta finantzarioari buruzko informazioa eskuratzen duten bitartean. Era berean, enpresa-batzordeak enplegua deuseztatzen duten edo deslokalizazioa bultzatzen duten neurriak betatzeko eskubidea aldarrikatu behar du, horrek oso marko legal ezberdina ezarriko bailuke. Era berean, azpimarratu beharra dago eragile sozialek eta kasu honetan sindikatuek enpresaren eta sektorearen martxaren ikuspegi estrategikoa izan behar dutela, eta autonomiarik galdu gabe, enpresaren dinamika aldatzeko ezaugarri estrategiko berriak proposa ditzakete. Gai zailak dira baina ezinbestekoak erronka estrategikoen dinamikari eusteko, edota enpresa batzuetako zuzendaritza taldeek begi onez ikusten duten deslokalizazioa geldiarazteko. Horren seinale, VWek Brasileko lantegiko 2.000 pertsona kaleratuko dituela iragarri ondoren, munduko VWeko lantegi guztietako enpresa-batzordeak Mexikon elkartu dira arazoari estrategia bateratuen bidez aurre egiteko.


Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude