argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 19a

Zero antzerki taldeak jaso du Leioako Umore Azokako euskal ikuskizun onenaren saria, Metáfora, el circo olvidado lanarekin. Epaimahaiak ikuskizunaren irudien magia, poetikotasuna eta espazioaren antolaketa nabarmendu ditu.

Tinieblas González zinemagileak lehen film luzea errodatuko du 2007an: Sin alma (Soulless). Hiri legenda bat kontatzen du filmak. Abandonatutako metroaren tuneletan, munstro bat bizi da aspaldi eta bertan sartzen direnak txikitzen ditu. Bilbon, Gasteizen, Tenerifen eta Bartzelonan errodatuko dute.

Tirri Tarrak Argi beltz-Luna negra plazaratu du. Tirri Tarrak Donostiako Orfeoiarekin eta Et Incarnatusekin grabatu du rock sinfonikoan sakontzen duen lana. Izan ere, 1973an sortutako fanfarrea rock sinfonikoaren uretan murgilduta dabil azken urteetan.

Patxi Zubizarretak Etxepare saria jaso du helduentzako 17 segundo eleberriarekin. Txantxa.quick izenpean kaleratu du oraintsu Erein argitaletxeak. Norberaren eta gizartearen trapu zahar eta berriak erakusten dituen eleberria dela esan du egileak.