Erabilera kezka


2021eko uztailaren 28an
Urteetan, euskara sustatzeko hizkuntza politika instituzionalak nola euskalgintzaren baliabide eta kezka nagusiak hizkuntza gaitasunera bildu dira: hezkuntzara, administraziora eta helduak euskalduntzera. Euskarak hiztunak irabazi behar zituen premia larriaz eta hiztun kopurua haztearekin batera euskararen erabilera zuzenean handituko zelakoan zeuden denak.

Baina bi hamarkadek argi erakutsi digute gaitasunean ereindako hazi guztiek ez digutela espero genuen uzta ekarri erabileraren soroan. Erabileraren landare berriak erdara nagusien belar txarrek ahuldurik hazten ziren. Lan arduratik liberatuta euskara ikasten emandako ordu guztiek anitzetan ez dute ekarri funtzionarioek lana euskaraz egiten hastea. Euskaraz ikasitako gaztetxoen artean ere euskara komunikazio hizkuntza arrunta hautatzen ez duten kasu dezente daude. Lau urtetan behin egin izan diren kale neurketek euskararen erabilera sozial bazterrekoa utzi dute agerian, hirigune nagusi-nagusiki erdaldunetan ez ezik landa-eremuko herri euskaldun anitzetan ere.

Gaitasuna bezala erabilera ere planifikatu eta alorka landu beharra zegoela agerian geratu zen. Kezka horri erantzuna emateko saiakerak alor ezberdinetan ageri izan zaizkigu: administrazioan berean, alor sozio-ekonomikoan, haur eta gazteen aisialdian, nola hezkuntzako kalitatearen inguruko proposamenetan...

Eta erabileraren kezka horretan nork bere formulazioa egiten du. Euskaldun askok zabar eta utzikeria handiz tratatu duela euskara eta euskaldunon arduragabekeria dela euskararen etsairik handiena idatzi du Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Politika aurrera begira egitasmo dokumentuan (2005, 21 or.). Erabileraren ajeen funts etimologikoak hiztunen jokamolde eta erabakietan baino ez ikusteak horien gainean dauden traba soziolinguistikoak, egiturazkoak, legezkoak… lausotzea dakar. Gizarte elebidun batean hizkuntza nagusiaren aldeko inertzia soziala hain da handia, hizkuntza hura hain dago zabalduta non hizkuntza nagusiaren ezagutza unibertsala jakintzat eman eta, gurean bezala, erdalduntasun presuntzioa aplikatzen baitzaio herritar orori, euskaldunak izan eta euskaraz eginen luketen horiei ere. Etengabeko borroka da anitzetan hiztunak egin behar izaten duena, eta biziraupen soziala erdaraz ongi jakiteari eskertu behar dio. Euskal Herrian zerbitzu publikoak euskaraz hartzeko dauden zailtasunak gizarte arazo larria bihurtzeko modukoak dira, eta oro har erdaraz mintzatzea hain erraza ez balitzaigu, egun justizia, osasuna edo goi mailako irakaskuntza euskaraz jasotzeko dauden zailtasunen bizipena guztiz dramatikoa eta jasanezina izanen litzateke.

Halere, egun euskararen erabilerak dituen premiak ez dut uste nagusiki debeku edo aginduek hertsirik formula daitezkeenik. Karrika neurketek, erraterako, ez dituzte berbaldi formal instituzionalizatuak jasotzen, kaleko eta lagunartekoak baizik. En castellano, por favor hautatu du Kontseiluak erabilera areagotzeko hizkuntza politikaren inguruan antolatu duen jardunaldiaren izenburutzat. Ez dut uste halako formulazioak euskararen erabilerak egun dituen mugak eta estutzeak ulertzen laguntzen digunik. Euskararen erabilera ez da kanpotik ezarrita zaigun debeku edo agindu baten ondorioa, ez harena soilik bederen.

Erabilera hiztunen hizkuntza gaitasuna eta elementu pragmatikoen baitan dago, egoera komunikatiboa osatzen duten zer-nola anitzen araberakoa da, beraz korapilatsua eta ez faktore bakarra. Beharrak handiak dira eta ez daude alor bakar batean. Horiek guztiak ikusten jakitea izanen da erantzun onaren gakoa.


ASTEKARIA
2006ko ekainaren 18a
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude