Agenda 22


2021eko uztailaren 27an

Ikimilikiliklik


Askok asmatu duzue joan den hilean igarkizuntzat jarri nuena. Askok eman didazue aditzera gainera, eta horixe zen, ez besterik, nire asmoa. Jendeak ez duela irakurtzen esango dugu gero! Igarkizunez ari naizela, bada kontu bat kezkatuta naukana. Hezkuntza helburuekin igarkizunei heltzean bezala jolas hutserako direnean, gehienon lana «asmatzea» izaten da. Horretara ohitu gaituzte umetatik. Eta nago, benetako lana, irudimena erabiltzen ohitzeko tresna, juxtu bestelakoa dela. Asmakizunak planteatzen ikasi behar genuke. Alde ederra dago asmatzetik asmagaia definitzen trebatzera!


Herri jantzia gara


Joan den hilabetean zenbat kamixeta bildu dudan zenbatzen aritu naiz. Deustuko Unibertsitateko «agoan» beltza. Oiartzungo Kilometroak-ek ateratako kolore berekoa. Portugaleteko euskara taldearen urdin iluna, zubia bularretik bularrera. Bertsolari Txapeketako ez-dakit-ziur-zer-kolorekoa, paparrean bola duela. Segalarien zuria, besteak baino klasikoagotxoa... Tolosako Naturgintza fundazioaren grixa... Bost astean sei elastiko. Armairuko baldak gainezka. Egunen batean historialariek aterako duten ondorioa da alkondara euskal kulturak hil zuela.


Argazkietan


Gauza gehiago ere aldatu da gure jiran. Autografoak sinatzearena lehendik zetorren, orain uholde berrituak harrapatu gaitu baina. Berria, argazkiena da. Lehen oso jende gutxik izaten zuen kamera bat eskueran. Orain, sakeleko telefonoak direla eta, edozein tokitan eskatuko dizuete argazki baterako geldiune bat egingo duzuen. Berdin dio jendez lepo dagoen dantzaleku batean zabiltzan lagunekin edo elizako zimitarioan harrapatzen zaituzten hileta-elizkizunetik kanporakoan. Teknologia berriek giza-harremanak aldarazten dituzte ohartzen ez garela. Menpekotasunak ez du mugarik.


Auto-gidaria


Tamalez, txarrera aldatu dira kontuak arlo horretan. Autorik ez zenean, edo bertsolariak gidatze baimenik edo autorik ez zuenean, bila etortzen omen zitzaizkion etxera batzuetan antolatzaileak. Ezagutu izan dugu Manuel Lasarteri txofer-lana egiten zion gizasemea Orion. Alkoholemia-kontrolak direla eta jendea kaka dariola dabilen sasoiotan, parrandero koadrilako batek barau egiten omen duenean, bertsolariok lehengoan gabiltza. Askok aipatu izan digu zenbateko zortea izan dugun errepidean orain artean. Gu «hitztripuak» gehiago kezkatu izan gaitu istripu soilak baino. Nahiago izan dugu karrozerian kaxkateko bat oholtzan potoa baino. Orain, LANKUk, bertso-zerbitzu enpresak, aseguru berezi bat egin digu bertsolarioi, joan-etorrirako. Garai berrien zantzuak. Oporretarako eskaintza berezituen sasoia iritsiko zaigu guri ere; aitatasun eta amatasun baimenak; kreditu bereziak etxe-bizitza erosteko... Txofer bat nahiago nik ordea. Askatasuna horrek ematen du.


Mikroklimak


Mundutxoak; ez itxiak baina bai txikiak; bereziak eta berezituak. Halakoak dira gure mikroklimak ere. Maiatzean bi bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut. Segariena izan zen bata. Tolosan bildu ziren ehundik gora segari, gehienak euskaldunak eta kataluniar batzuk ere bai tartean. Askotarikoak ziren: onenak izandakoak, oraingo puntakoenak, aspaldian segarik ukitu ez zutenak... Jokoa txantxetan eta jolasa serio hartzen badakigula erakutsi zuten. Eta bazkalondoan, sariak jasotzeko orduan, zinez euskaraz bizi denak baduela diskurtsoak egiteko egokitasun gutxienekorik. EGA azterketako ahozko froga burutu berri dutenek asko irabaziko lukete mihia arraiztu egin daitekeela ikasiko balute. Beste maila batean leudeke hartara, eta akaso, Hezkuntza Sailak ere onartu egingo lieke aurrerakada. Bolarien mundutxoa ere ezagutu dut. Zornotzan elkartu ziren hauek. Ez nintzen jabetzen bola-jokoaz hainbeste goza zitekeenik, harik eta eguna bolariekin eman nuen arte. Bertsolari izatearen alderdi ona: asko dabilenak asko ikas dezake.


Eskolarteko txapelketarako


Dozena bat urtetik gora daramat gaztetxoei txapelketarako gaiak jartzen. Barre-murritxa egiten nuen nire golkorako gai-jartzaileei entzuten nielarik zeinen gogorra zen euren lana eta zein agorturik sentitzen ziren bolada luze samarrean gaiak asmatzen aritu ondoren. Neu hasi naiz jasaten lehen barregarritzat jotzen nuen zama beretsua. Are okerrago: mundua doan abiadan joanda, jakizu ba zein diren oraingo nerabeen intereseko gaiak! Ikasgelan kokatzen baditut eta kopiatze lanetan jarri »hori ez baita modatik pasatzen- "txuleta"k ez die deus esango, orain nor denak MP3a erabiliz kopiatzen baitu. Surfaz edozein gaztetxo zegamarrek adineko zarauztar batek baino gehiago jakin dezake. Lau oinak; "lana", "plana", "afana", "zuregana" ohikoak ahaztu eta "bulliña", "pierziña", "mitiña" eta "zeziña" jarriz gero, azken oinak zer esan nahi duen galdetuko didate arrazoi osoz. Ez da lan samurra. Eta esker gaiztokoa da oso. Nortasun agiriak baino nabarmenago salatzen du zahartzen ari garela.


Roland Garros


Ez naiz bereziki tenis-zalea. Baina Parisko torneo entzutetsua nire bizitzaren zati garrantzitsua izan da betidanik. Tenis ordu asko eta asko ikusia naiz, ez gogoz kontra, baina bai gogo handirik gabe. Azterketa garaian izaten da beti Roland Garros. Liburuekin gelan sartu baino hobea edozer zenez, txekiar txar baten eta korear erdipurdiko baten arteko bost seteko partida hasi eta bukatu ikusteko gauza nintzen. Irudimenak ihes egiten zuen horrelakoetan adreilu xehetuko pistatik eta pentsatzen nuen, azterketak amaitzearekin nik nahi nuena egingo nuela. Nik nahi nuena baino ez. Roland Garros iritsi da eta ni ez naiz nonbait heldu. Oraindik amesten dut bolada ito hau gainditzean nik nahi dudana egingo dudala. Nik nahi dudana besterik ez. Handitan zer izan nahi dudan pentsatzen hasteko ordua dut.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude